Libia
2019/07/26 - 10:40
150 pertsona baino gehiago hil dira Libiako uretan ontzi bat hondoratu ostean
Dozenaka pertsona erreskatatu dituzte. 250 lagun bat zeramatzan ontzia Khomsetik (Libia) atera zen.
2019/07/05 - 12:29
Italian lehorreratzea debekatu diote 54 migratzaile erreskatatu dituen ontzi bati
Mediterraneo itsasoan, Libia parean, erreskatatutako pertsona horien artean zortzi ume eta hiru emakume haurdun daude. Italiak bere uretan sartzea debekatu dio belaontziari.
2019/07/03 - 14:53
40 pertsona hil dira Libiako errefuxiatuen atxiloketa zentro baten bonbardaketan
Libiako agintariek eta Nazio Batuek Tripoliko atxiloketa zentro batzuk ebakuatu dituzte migratzaileak eta errefuxiatuak toki seguru batera eramateko.
2019/07/03 - 12:01
Gutxienez 40 migratziale hil dira Tripolin, Hafter mariskalak agindutako eraso batean
Erasoan 40 migrante hil eta 80 zauritu dira. Jalifa Hafter mariskalak agindutako erasoa izan dela uste dute.
2019/04/19 - 15:14
Haftar-en erasoak 213 hildakotik gora utzi ditu Tripolin
Libiako Armada Nazionala deritzonak, herrialdearen ekialdean dagoen gobernuarena denak eta Haftar buru duenak, Libia mendebaldeko "terroristak" garbitzeko erasoaldia hasi zuen apirilaren 3an.
2019/04/06 - 16:10
Libia gerra zibil baten atarian dago
Oposizioko indarrek Tripoli bereganatzeko operazioa martxan jarri dutenetik, tentsioa da nagusi herrialdean. Hiriburua da opositoreen helburu nagusia.
2018/07/27 - 19:51
Gutxienez 1.500 etorkin hil dira Mediterraneoko uretan urte hasieratik
Libia eta Italia lotzen dituen ibilbidea Europara heltzen saiatzen diren pertsonentzako hilgarriena da; izan ere, 19 pertsonatik batek bizitza galtzen dute saiakera horretan.
2018/07/22 - 11:55
Open Arms erakundeak Libia salatu du homizidio arduragabea leporatuta
Josefa Palmako portuan utzi ondoren, salaketa sinatu dute Open Arms erreskate ontziko tripulatzaile guztiek, baita Marc Gasol NBAko jokalariak ere.
2018/07/18 - 13:46
Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute
Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du.
2018/07/18 - 00:54
Libiako kostazainek 'abandonatutako' bi gorpu erreskatatu ditu Open Armsek
Nazioarteko uretan “sorospen-eginbeharra ez betetzea” leporatu dio gobernuz kanpoko erakundeak Triades ontziari. Open Armsek ohartarazi duenez, arriskuan zegoen ontzi bat “gauean abandonatu dute”.
2018/07/17 - 23:28
Libiako kostazainek 2 emakume eta haur bat erreskatatu gabe utzi zituzten
Open Arms Mediterraneoan salbamenduan aritzen den erakundeak egin du salaketa. Hiru lagun horietatik emakume bat eta haurra hil egin ziren.
2018/06/29 - 22:08
Ehun migratzaile inguru hil dira Libiako kostaldean, itsasontzi baten hondoratzean
Kostazainen bozeramaileen arabera, 14 pertsona onik atera dituzte Tripoli Libiako hiriburutik ekialdera gertatatutako hondoratzetik.
2018/06/26 - 11:37
Salvini, migratzaileen zentroak Libiako kanpo mugetan sortzearen alde
Italiako Barne ministroak zentro horiek, besteak beste, Nigerren, Malin edo Txaden jartzea proposatu du, Nazio Batuen Erakundeak eta Europar Batasunak kudeatuta eta finantzatuta.
2018/06/25 - 16:44
Matteo Salvinik Libiara bidaia egin du, hango egoera ezagutzeko
Matteo Salvini Libian izan da gaur goizean, hango agintariekin migrazioa geratzeko negoziazioak hasteko asmoz. Helburua, hemendik aurrera Libiako kostazainek erreskate guztiak euren gain hartzea.
2018/04/24 - 00:26
1.000 etorkin baino gehiago erreskatatu dituzte Mediterraneoan asteburuan
Asteburuan 1.000 lagun baino gehiago erreskatatu dituzte Libiaren eta Italiaren arteko uretan, 13 salbamendu operazioetan. Halere, gutxienez 10 iheslarik bizitza galdu dute itota.
2018/02/02 - 16:36
90 etorkin hil dira Libiako kostaldean beren ontzia urperatu ostean
246 etorkin hil dira Mediterraneo itsasoan urtarrilean. 2017an 254 hil ziren epe berdinean.
2017/05/14 - 15:07
Libian bizi eta lan egiten duten migratzaileak lan-esku merke bihurtu dira
Libian bizi diren eta bertan lan egiten duten migratzaileen egoera erakutsi nahi dizuegu, Ane Irazabal ETBko kazetariaren eskutik.
2017/03/24 - 09:18
200 lagun hil direla uste dute, bi itsasontzi Libian hondoratu ostean
Proactiva Open Arms GKEak gorpu batzuk berreskuratu ditu uretatik eta, baieztatu duenez, 130-150 pertsona eraman ohi dituzten bi ontzi hondoratu dira. ACNUR "oso kezkatuta" agertu da.
2016/12/23 - 21:28
Poliziak Libiako hegazkineko bahitzaileak atxilotu ditu
Afriqiyah Airways Libiako konpainian bahitutako 109 bidaiariak aske utzi dituzte, Maltako aireportuan lur hartuta, bahitu ostean. Bahitzaileak hegazkinetik atera dira, eta Poliziak atxilotu egin ditu.
2016/12/23 - 13:13
Libiako hegazkineko bahitzaileak atxilotu egin dituzte
Maltan lur hartu duen hegazkineko bidaiari guztiak aske utzi dituzte lehenago eta ondoren beren burua Poliziaren esku utzi dute bahitzaileek.