Gutxienez 1.500 etorkin hil dira Mediterraneoko uretan urte hasieratik
Gutxienez 1.500 etorkin hil dira Mediterraneoan 2018 hasieratik, urtarriletik uztailera bitartean kopuru horretara heltzen den bosgarren urtea jarraian. Libia eta Italia lotzen dituen ibilbidea Europara heltzen saiatzen diren pertsonentzako hilgarriena da; izan ere, 19 pertsonatik batek bizitza galtzen dute saiakera horretan, Migraziorako Nazioarteko Erakundeak azaldu duenez.
Espainiak ia 21.000 etorkin hartu ditu urte hasieratik, iaz baino gehiago dagoeneko. Jadanik Espainiak Italia gainditu du, eta helmuga gustukoena da.
Guztira, 55.000 etorkin inguru heldu dira Europako kostaldera 2018an. Iaz urteko epe berdinean bikoitza baino gehiago heldu ziren: 111.753 pertsona.
Ontziak erreskatatzeko portuak itxi ditu Italiako Gobernuak. Hala ere, 18.130 etorkin inguru hartu ditu Italiak aurten. Libiatik heldu dira itsasoz. Gainerakoak Grezia, Malta eta Ziprera jo dute.
“Bi gauza azpimarratzea garrantzitsua da: nahiz eta Italiara oso pertsona kopuru txikia heldu, heriotza-tasa krisia hasi zenetik puntu gorenean dago; izan ere, 1.000 pertsonatik bat hiltzen da saiakeran”, ohartarazi du Joel Millman Migraziorako Nazioarteko Erakundearen bozeramaileak prentsaurrekoan.
1.500 hildakoei dagokionez, “azken urteetan aldi bakarrean heldu gara marka horretara uztaila ondoren, eta 2014an izan zen, krisi humanitarioa hasi berria zenean”, baieztatu du Millmanek.
Espainiara bidean, Mediterraneo mendebaldeko ibilbidean 70 pertsonatik ia batek galtzen du bizitza, Millmanek deitoratu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontzak % 8,4 gutxitu dira Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak