Lodosa
2019/04/03 - 12:29
Korrikak klika egiteko, dena prest
Euskararen aldeko lasterketa Garestik aterako da ostegun honetan, 17:00etan. 2.560 kilometro egingo ditu lekukoak Gasteizera iritsi arte. eitb.eus-ek 24 orduz eskainiko ditu zuzeneko irudiak.
2019/02/06 - 12:44
Mendabian poliziaren kontrol batetik ihes egin eta Lodosan atxilotu dute gidari bat
31 urteko gizonari lau delitu egozten dizkiote eta epaileak espetxera bidali du.
2019/01/25 - 11:31
Uholde arriskuagatik aurre alerta egoera ezarri du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuak uholde arriskuagatik aurre alerta egoera ezartzea erabaki du, Ebro ibaiak gora egingo duenaren beldur.
2019/01/22 - 10:23
Ipar-mendebaldeko haizea tarteko, 'nekez' iritsiko da hodei toxikoa Nafarroara
Sua goizaldean piztu da Errioxako Pradejon udalerriko birziklatze planta batean, eta horrek eragin du hodei toxikoa. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, oraingoz ez dago arriskurik.
2018/11/22 - 15:03
10 hilabeteko zigorra, emaztea labankatzeagatik
Beste sententzia polemiko bat eman du Manadako abusatzaileak kondenatu zituen Iruñeko epaimahai berberak. Emaztea labankatu eta itotzen saiatu zen gizonari, 10 hilabeteko zigorra jarri diote.
2018/07/14 - 01:24
Ybarra Taldeak zerba kontserba-sorta guztiak merkatutik kendu ditu
Madrilen bi pertsona toxikatu ostean hartu du erabakia. Ybarra Taldeak Lodosan dauka lantegia.
2018/05/02 - 10:50
Gorpu bat aurkitu dute Ebro ibaian, Sartagudan
Baliteke hildakoa duela hilabete Lodosan zirkulazio istripu baten ondorioz desagertutakoa izatea.
2018/04/06 - 11:14
Ebron desagertu zen gizonaren bilaketa lanak berrabiarazi dituzte Lodosan
Bilaketa arratsaldean hasi eta gauean eten zuten, argi faltagatik. Ibilgailuan zihoazen bi pertsonetatik bat zauririk gabe atera zen, baina bestea galdu egin zen, autoa uretara erori eta gero.
2018/04/06 - 01:44
Lodosan auto bat erori da Ebro ibaira eta gidariaren bila ari dira
Foruzaingoak uste du gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu dela, urpean. Autoan zihoan bigarren bidaiaria onik topatu dute.
2018/02/03 - 13:03
Etxebizitza bat kiskali da Lodosan
Familia bereko lau kide zeuden etxebizitzan, baina denak onik atera dira. Kea antzematean, bi seme-alaba adingabeak etxetik atera ditu aitak. Suteak kalte material handiak eragin ditu.
2017/11/14 - 13:52
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria leporatuta
Guztira, zortzi gizon eta emakume bat atxilotu dituzte Tuteran, Zizurren, Lizarran, Lodosan, Mutiloan eta Atarrabian.
2017/06/20 - 18:47
80 urteko emakume bat larri zauritu da Lodosan, auto batek harrapatuta
Ibilgailua atzera-martxan zihoala gertatu da ezbeharra. Adineko emakumea ospitalera eraman dute.
2017/05/29 - 14:49
Guardia Zibila Lodosako zelaira joan da partidu batean istiluak izan ostean
Norgehiagokaren une batean, "liskar txiki bat" sortu da jokalari batzuen artean, eta "ikusle batzuek" hesiaren gainetik salto egin dute eta zelaian sartu dira.
2017/01/28 - 14:22
Gernika eta Gernikako arbola hizpide izan dituzte Ibaialde Ikastolan
Bertan bisita berezia jaso dute, Alberto Santana eta Iñaki Goiogana historialariak etorri zaizkielako.
2016/11/01 - 11:04
Kalte material larriak, Lodosako etxe bateko sutean
Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez, ez da inor zauritu.
2016/10/16 - 15:55
Balorazio 'oso positiboa' egin dute Nafarroa Oinez-eko antolatzaileek
Milaka euskaltzale hurbildu dira Vianara jaiaz gozatzera. Ibaialde eta Erentzun ikastolentzat izango da aurten bildutako dirua.
2016/10/16 - 13:38
Ikastolen proiektua 'sendotzea' du helburu 2016ko Nafarroa Oinezek
Erentzungo (Viana) eta Ibaialdeko (Lodosa) ikastolentzako izango da aurten bildutako dirua. Ikastolen jaiak 3,6 kilometroko ibilbidea prestatu du, Vianako alde zaharrean, alegia.
2016/10/16 - 09:00
Mugarria izan nahi duen festa, abian
'Gaur jasotako diruarekin aspaldian arrastaka daramazkigun maileguak arintzea da helburua, egunerokoa errazteko', esan du Maite Otero Vianako Erentzun ikastolako zuzendariak
2016/09/16 - 16:04
Gizon bat larri, Lodosako sokamuturrean adarkatuta
44 urteko gizasemeak hiru adarkada jaso ditu, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
2016/08/25 - 18:33
Hiru lagun atxilotuta Nafarroan, genero-indarkeria delituak egotzita
Atxiloketok Mendabian eta Erriberrin izan dira. Atxilotuetako bati bikotekide ohiari eraso egitea leporatu diote. Beste biei, ordea, urruntze agindua urratzea.