Londres
2020/06/21 - 15:15
Readingen hiru hildako utzi dituen erasoa ekintza terrorista izan dela dio Poliziak
Poliziak erasotzailea atxilotu du. Aldez aurretik, Tamesis Haraneko Poliziak eraso terrorista baztertu du. Bertako komunikabideen arabera, atxilotua Libiako asilo eskatzaile bat litzateke.
2020/06/12 - 23:06
Eraso gehiagoren beldur, Churchillen estatua oholekin estali dute
Arrazakeria eta esklabotza sustatu zituela iritzita, 'Black lives matter' mugimenduak Winston Churchillen estatuei eraso die.
2020/06/10 - 11:17
Esklabo merkatarien estatua guztiak berrikusiko ditu Erresuma Batuak
Londresek eta Erresuma Batuko beste udal laborista batzuek esklabo merkatarien estatuak kendu eta arraza aniztasunaren aldeko monumentuak jarriko dituzte.
2020/06/08 - 17:00
Erresuma Batuan hasi dira nazioarteko bidaiariei berrogeialdia ezartzen
Hegazkinez, trenez edo ferryz iristen direnek, baita britainiarrek ere, galdetegi bat erantzun beharko dute, eta 14 egunak non igaroko dituzten jakinarazi behar dute bertan.
2020/06/08 - 11:53
Istiluak Londreseko AEBko enbaxadaren atarian
Tentsio uneak, arrazakeriaren aurkako manifestari talde bat AEBek Londresen duten enbaxadara hurbiltzen saiatu denean.
2020/06/03 - 22:42
Dozenaka mila pertsona manifestatu dira Londresen arrazakeriaren aurka
Londresen, jendetza bildu da Hyde Parken, arratsaldean, George Floyeen aldeko justizia aldarrikatzeko. Frankfurten, Buenos Airesen edota Johannesburgen ere egin dituzte protestak azken orduotan.
2020/06/01 - 12:58
Akordiorik ezaz mehatxatu du Europar Batasunak Londres
Oso zaila dirudi abenduaren 31n akordiorik lortzea. Trantsizio epea luzatuz gero, negoziatzeko denbora gehiago lortu daiteke, baina oztopo gehiago egongo dira.
2020/05/25 - 12:54
Europarrei oztopo gehiago Erresuma Batuan
Herritartasun britainiarra lortzeko gutxienez bost urtetan bizi behar da Erresuma Batuan, edo hiru urtez britainiar batekin ezkonduta egon.
2020/05/11 - 13:11
Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda, Londresen deseskalatze planaren aurka
Ingalaterrak koronabirusarengatik ezarritako itxialdia arintzeko prozesu nahasgarri eta baldintzaz beterikoa Erresuma Batua osatzen duten gainerako hiru nazioekin adostu gabe hasiko du.
2020/05/11 - 12:53
Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko bidaietan ez da koarentenarik egingo
Azken egunotan kasu positiboen kopuruak behera egin duenez, "kanpotik datozen kutsatze berrien arriskua kudeatzeko beharraz" hitz egin dute bi herrialde horietako agintariek.
2020/04/12 - 22:35
Boris Johnson ospitaletik atera da, 10.000 hildakoen muga gainditzen denean
"Bizitza salbatu" izana eskertu die Erresuma Batuko lehen ministroak osasun langileei. Beste 737 lagun hil dira herrialdean azken 24 orduetan, koronabirusarekin.
2020/04/11 - 00:31
1,6 milioi positibo eta 100.000 heriotza baino gehiago zenbatu dituzte jada munduan
AEB da orain arte kutsatu gehien zenbatu dituen herrialdea. Testuinguru horretan, New York da pandemiaren epizentroa herrialdean. Egun bakarrean 779 heriotza izan dira.
2020/04/07 - 16:19
Boris Johnson oxigenoa hartzen ari da, baina "ez dago arnasgailuarekin"
Lehen ministroaren faltan, Damonic Raab Atzerri Gaietarako ministroak hartuko ditu Johnsonen ardurak.
2020/04/06 - 09:08
Boris Johnson ospitaleratu dute, prebentzio-neurri gisa, koronabirusa dela eta
Downing Streetetik esan dutenez, "ez da larrialdiko ospitaleratzea", eta lehen ministroak, besteak beste, "tenperatura altua du".
2020/04/03 - 08:53
Erresuma Batuak immunitate ziurtagiriak emango dizkie sendatzen diren herritarrei
Hala, pertsona horiek etxetik atera eta "eguneroko bizitza" egin ahal izango dute berriro, prebentzio-neurriak oraindik indarrean egon arren.
2020/03/25 - 16:58
“Komunitatea garela sentitzeko jarraituko dugu internet bidez entseatzen”
Londresko Royal Balleteko lehen bakarlaria da Itziar Mendizabal. Erresuma Batuan egunetik egunera ari da okertzen coronavirusak eragindako egoera, eta antzokia ere itxita dute joan den asteaz geroztik
2020/03/24 - 23:06
87 pertsona hil dira koronabirusagatik azken 24 orduotan Erresuma Batuan
Hildakoen kopuruak gora egin du nabarmen: atzotik hona 87 lagun hil dira, orain arteko gorakadarik handiena. Guztira 420 lagun hil dira eta kutsatuak ia 7.000 dira.
2020/03/24 - 11:32
Lehen konfinamendu eguna dute gaurkoa Erresuma Batuan
Boris Johnsonek konfinamendua ezarri du koronabirusari aurre egiteko. Funtsezkoak ez diren saltokiak itxi dituzte eta bi pertsona baino gehiagoren arteko bilerak debekatuta daude.
2020/03/24 - 09:20
Johnsonek hiru asteko konfinamendua ezarri du Erresuma Batuan
Funtsezko produktuak saltzen ez dituzten saltoki guztiek, hala nola arropa eta elektronika dendek, baita kulturako zentroek ere, ateak itxita eduki beharko dituzte.
2020/03/20 - 23:37
Pub, zinema eta gimnasioak ixteko agindua eman du Boris Johnsonek
Koronabirusari aurre egiteko etxean geratzeko eskatu die lehen ministroak herritarrei. Egoera hilero berrikusiko da.