Luiziak
2021/02/03 - 12:32
Egokitze eta bilaketa lanek aurrera darraite Zaldibarren
Larunbatean urtebete beteko da Zaldibarko zabortegian luizia izan zenetik. Joaquin Beltranen gorpua bilatzen jarraitzen dute oraindik.
2021/01/29 - 18:46
Verter Recyclingen aurkako auzi judiziala abian da, Zaldibarko luiziagatik
Luizia otsailaren 6an gertatu zen. Urtebete geroago, Joaquin Beltranen gorpua bilatzeko lanetan ari dira oraindik. Alberto Sololuzerena joan den abuztuan topatu zuten.
2021/01/23 - 21:57
Zaldibar Argitu plataformak kontzertu akustikoa antolatu du Eibarren
Durangoko auzitegian abian den epaiketaren kostuei aurre egiteko diru bilketa hasi du plataformak. Zaldibarko "hondamendia" argitzeko eskatu dute. Babes zabala jaso dute kultura mundutik.
2021/01/23 - 18:35
Zaldibarko zabortegiaren "hondamendia" argitzeko laguntza ekonomikoa eskatu dute
Zaldibar Argitu plataformak kultur ekitaldia egin du Eibarren, zabortegian desagertutako bi pertsonak oroitzeko eta erantzukizunak argitzeko eskatzeko.
2021/01/22 - 14:11
Zaldibarko ingurumen kalteen erantzule "bakar" izatea baztertu du Verterrek
Zaldibarko zabortegiaren jabea den Verter Recycling enpresak zorroztasun handiagoa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, uretan eta lurzoruan eragindako kaltea berari egotzi ostean.
2021/01/20 - 15:11
Jaurlaritzak Verterri egotzi dio Zaldibarko uretan eta lurzoruan eragindako kaltea
Zabortegia kudeatzen duen enpresak hamar eguneko epea (bost eguneko luzapenarekin) du Zaldibarren eragin dituen ingurumen arazoak onbideratuko dituen proiektu bat aurkezteko.
2021/01/12 - 19:03
Urduliz eta Plentzia arteko metro zerbitzuak etenda jarraituko du luizia ikertzeko
Teknikariek agindutako ikerketa sakon hori burutzeko "denbora asko" beharko dute. Urtarrilaren 5ean eten zuten tren zerbitzua, lur-jausi baten ondorioz.
2021/01/11 - 21:30
Lurjausi batek lau ibilgailu kaltetu ditu A-8 autobidean, Bilbon
Luizia Errekalde auzoaren parean gertatu da, Donostiarako noranzkoan. Ez da zauriturik izan, baina ilarak sortu dira.
2021/01/07 - 22:12
Gaztelugatxerako sarbidea itxi dute lur-jausi baten ondorioz
Bidera erori den lurrak 20 metro inguru ditu, eta luiziaren goiko aldean 50 metroko pitzadura sakona antzeman dute teknikariek.
2021/01/07 - 20:37
Gaztelugatxeko sarbidea itxi dute lur-jausi baten ondorioz
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko sarbideak itxi ditu ostegun honetan, luizi "handi" baten ondorioz.
2021/01/06 - 16:35
Zabortegiaren inguruko "erantzukizunak argitzeko" eskatu du Zaldibar Argituk
11 hilabete bete dira zabortegia amildu zenetik. Zaldibarren eta Eibarren manifestazioak egin dituzte, eta elkarretaratzeak deitu dituzte Ermuan, Zallan, Etxebarrian, Zaldibarren eta Elgetan.
2021/01/06 - 16:33
Protestak egin ditu Zaldibar Argituk gaur, duela 11 hilabete gertatutakoa ez ahazteko
Mobilizazioen helburua zen gertatutakoari buruzko "erantzunak" jasotzea eta horrekin lotutako "erantzukizunak argitzea".
2021/01/06 - 15:53
Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua eten dute, luizi baten ondorioz
Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du. Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.
2021/01/05 - 21:14
Arantzazu, Elosua eta Pagatzako mendateak itxita elurragatik
Errepide sare nagusia zabalik dago bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta baita Nafarroan ere. Dena den, arretaz gidatzea gomendatzen dute.
2021/01/05 - 13:56
Euriak luizia eragin du N-634 errepidean, Deba parean
Gaur goizeko lehen orduan lur-jausi bat izan da N-634 errepidean, Deban. Langileek eroritako lurra eta harriak kendu dituzte dagoneko.
2021/01/04 - 19:28
Elkarretaratzeak deitu dituzte Zaldibarko luizitik 11 hilabete igaro direnean
Urtarrilaren 6an manifestazioak egingo dituzte Zaldibarren eta Eibarren, eta elkarretaratzeak Ermuan, Zallan, Etxebarrian, Zaldibarren eta Elgetan.
2021/01/03 - 20:40
Luizi batek Igeldoko itsasargirako eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxi ditu
Lur-jausia "ziurrenik, azken egunetako euriteengatik" izan da.
2020/12/31 - 16:57
Beltranen bilaketa lanak laster berrabiaraziko dituzte zabortegiko beste eremu batean
Lehenetsi dituzten lau eremuetatik aztertuko duten hirugarrena da, eta garbiketa eta lurra egonkortzeko lan batzuen ostean berrekingo diote bilaketari.
2020/12/24 - 13:30
Airearen kalitatea zaintzeko kanpaina amaitu da Zaldibarren
Eusko Jaurlaritzak erabaki du Zaldibarko airearen kalitatea zaintzeko kanpaina amaitzea "emaitza onak" izan direlako. Kanpaina zabortegia erori eta sutea piztu ostean hasi zen.
2020/12/06 - 18:38
"Justizia eta erantzukizunak" eskatu dituzte berriro, hamar hilabete geroago
Mobilizazioekin Eitzagako zabortegian gertatutakoa "ez ahaztea" nahi du Zaldibar Argitu plataformak, eta "Joaquin behingoz aurkitzea".