Luiziak
2020/02/21 - 21:15
Suteak pizteko arriskua ikusita, zaintza talde batek lekuan jarraituko du
Prebentzio neurriak bertan behera utzi izanak ez ditu lasaitu behera etorri den eremutik hurbilen dagoen San Lorentzo auzoko bizilagunak
2020/02/21 - 20:18
Zaldibarko zabortegiko krisiagatik alderdien mahai bat osatzeko eskatu du EH Bilduk
Larrialdi eta krisi egoeretan, lehentasuna "herritarrak zaintzea eta babestea" izan behar dela gogorarazi du Maddalen Iriartek.
2020/02/21 - 19:59
Prebentzio neurriak ez daude indarrean Ermuan, zabortegiko sua itzali ostean
Ermuko San Lorentzo auzoan etxebizitzak ez aireztatzeko eta aire librean kirolik ez egiteko gomendioa eman du goizean Osasun Sailak, zabortegitik gertu dagoelako.
2020/02/21 - 16:44
Zaldibarko zabortegian ostiral goizaldean berpiztutako sua, itzalita
Horregatik, Ermuko San Lorentzo auzoan goizean indarrean jarri dituzten prebentzio neurriak dagoeneko beharrezkoak ez direla jakinarazi die Eusko Jaularitzak bertako bizilagunei.
2020/02/21 - 14:49
Datozen orduetan Zaldibarko sutea guztiz itzaltzea espero dute teknikariek
6-7 behargin eta hiruzpalau hondeamakina izan dira goiz osoan lanean. Zabortegiko bertako hondakinak erabili dituzte sua amatatzen joateko.
2020/02/21 - 14:01
Erkoreka: "Inork ez du zabortegirik nahi ondoan, baina hondakinak denonak dira"
Desagertutako bi langileei dagokienez, inoiz ez dela itxaropena galdu behar esan du Jaurlaritzako bozeramaileak, bilaketaz arduratzen diren taldeak "oso profesional onak direlako".
2020/02/21 - 12:23
Osasun Sailak prebentzio neurriak ezarri ditu berriro Ermuko San Lorentzo auzoan
Osasun sailburuordeak zehaztu duenez, etxea ez egurasteko eta aire librean kirola ez egiteko gomendioa Ermuko auzo horretan bakarrik egongo da indarrean, eta betiere sutea piztuta dagoen artean.
2020/02/21 - 11:17
Erkoreka: ''Sutea lokalizatua da''
Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi duenez, "horrelakoak gerta zitezkeen eta gehiego gerta daitezke. Sutea zabaldu ez dadin lan egin behar da".
2020/02/21 - 10:04
Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegian
08:00etan hasi dira zabortegiaren goiko aldean bart berpiztutako sua itzaltzeko lanean. "Sua txikia da", eta goizean zehar itzaltzea espero dute.
2020/02/21 - 09:52
Makinak lanean hasi dira Zaldibarko zabortegiko sutea itzaltzeko lanetan
Makina astunak goizeko 08:00tan lanean hasi dira bart Zaldibarko zabortegian berpiztu den sua itzaltzen saiatzeko.
2020/02/21 - 09:14
Sua berriro piztu da Zaldibarko zabortegiaren goiko aldean
Prebentzio-neurri gisa, suhiltzaile talde bat bertaratu da sua itzaltzeko eta foku berri hori kontrolatzen saiatzeko.
2020/02/20 - 22:04
Protesta jendetsua Markina-Xemeinen, zabortegiko ezbeharraren kudeaketa salatzeko
Markina-Xemeinen, Albertoren herrian, protesta jendetsua egin dute gaur arratsaldean gertatutakoa salatzeko. Herritar mordoa bildu da manifestazioan.
2020/02/20 - 21:56
Zaldibarren ura arazteko iragazkiak saltzeko iruzur batez ohartarazi dute
Horrelako eskaintzarik jasoz gero, Ertzaintzari jakinarazteko eskatu die Udalak herritarrei. Berrizen ere antzeko iruzur batez ohartarazi du Udalak.
2020/02/20 - 21:42
ETBk aukera izan du Zaldibarko zabortegiaren barruan sartzeko
Bi aste igaro dira luizia izan zenetik eta, lehendabiziko aldiz, ETBko lan talde batek aukera izan du barruan sartzeko eta zero gunera hurbiltzeko.
2020/02/20 - 21:35
Airearen kutsaduragatik ezarritako prebentzio neurriak kendu ditu Osakidetzak
Zabortegiko sutea itzaltzea lortu zutelako eta dioxina eta furano kopuruak behera egin duela egiaztatu ostean hartu dute erabakia.
2020/02/20 - 21:17
Airearen kutsaduragatik ezarritako prebentzio neurriak kendu ditu Jaurlaritzak
Zabortegiko sutea itzaltzea lortu zutelako eta dioxina eta furano kopuruak behera egin duela egiaztatu ostean hartu dute erabakia.
2020/02/20 - 15:13
Semaforoak jarri dituzte, arrisku kasuan AP-8 autobidea eta Ermuko saihesbidea mozteko
Lau semaforo jarri dituzte, bi AP-8an eta beste bi Ermuko saihesbidean, behar izanez gero, trafikoa mozteko.
2020/02/20 - 14:25
Zaldibarko zabortegian luizi gehiago izateko arriskurik ez dagoela uste dute adituek
Luizia gertatu zenetik gaur arte, "logikoak diren berregokitze txikiak" baino ez dira jazo toki jakin batzuetan.
2020/02/19 - 21:28
Zaldibarko hondakinak nora bideratu aztertzen ari da Jaurlaritza
Inguruko erkidegoekin ere kontaktuan jarri dira zaborrak beste leku batzuetara bideratzeko, Euskadin dena jasotzeko lekurik ez dagoelako.
2020/02/19 - 21:17
Jaurlaritzaren azalpenek ez dituzte eibartarren kezkak eta beldurrak urrundu
Leporaino bete dute eibartarrek Coliseo antzokia teknikarien argibideak entzuteko. Egonezina handia da herritarren artean.