Luiziak
2021/02/06 - 21:58
Goizean gogotik bota du eta euriak arazo ugari sortu ditu
Uholdeak izan dira Lekeition, eta Alonsotegin Kadagua ibaia oso hazita eta hainbat puntutan bidetik atera da. Luizien ondorioz errepideak itxi behar izan dituzte Bermeon eta Zarautzen.
2021/02/06 - 21:49
Elkarretaratze berezia egin dute Zallan, Joaquin Beltranen familiak deituta
Beltranen familiak hura aurkitzen ez duten bitartean zabortegia ez zigilatzeko eskatu du, "Joaquin etxera ekarri ahal izateko", "ezin baititugu loreak zabortegi batera eraman".
2021/02/06 - 21:22
Joaquin Beltranen familia: "Ezin ditugu loreak zabortegi batera eraman"
Zaldibarko luizian desagertutako langilearen senideek eskatu dute Beltran aurkitzen ez duten bitartean zabortegia ez zigilatzeko. Erantzukizunak argitzeko eskatu dute zenbait elkarretaratzetan.
2021/02/06 - 15:52
Duela urtebete 300 metroko magala bat-batean behera etorri zen Eitzagako zabortegian
Milioi erdi metro kubikoko eroria gertatu zen 2020ko otsailaren 6an, 16:00ak aldera. Larrialdi zerbitzuetara deitzen lehenetarikoa Alberto garraiolaria izan zen.
2021/02/06 - 15:35
Joaquin Beltran bilatzeko lanak B1B eta B1C eremuetan murgilduko dira
Langilearen gorpuzkiak aurkitzeko "itxaropen bizia" mantentzen dutela ziurtatu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeak. Dagoeneko 525 000 metro kubiko zabor hondeatu dituzte.
2021/02/06 - 14:36
Joaquin Beltran aurkitzeko "itxaropen irmoa" mantentzen du Eusko Jaurlaritzak
Orain bilaketa lanak B1B eta B1C eremuetan murgilduko dira. Bilatzeari uzten diotenean, hondakin gehiago botako ez dituztela eta zabortegia "behin betiko itxiko" dutela azpimarratu du Tapiak.
2021/02/06 - 13:23
Oposizioak Eusko Jaurlaritzaren akatsekin lotu du Zaldibarko zabortegiko luizia
EAJk eta PSE-EEk esan dute, bestalde, erantzukizuna Verter Recycling enpresarena dela "ehuneko ehunean", Radio Euskadiko legebiltzarkideen arteko eztabaidan.
2021/02/06 - 08:15
Zaldibarko hondamendiak bistarazi zuen zama
"Erdi-ahaztuta" zegoen arazoa azaleratu zuen Eitzagako deskalabruak: hondakinen kudeaketa, eta arlo horretan zabortegiek duten pisua. Auziaz mintzatu gara zenbait agenterekin.
2021/02/05 - 17:22
Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik, urtebete
800.000 tona zabor etorri ziren behera Eitzaga auzoko hondakindegian, eta bertan lanean zeuden bi gizon azpian harrapatu zituen. Aurrekaririk gabeko krisi ekologiko eta politikoa zabaldu zen EAEn.
2021/02/05 - 16:30
Gehiago ezin dutela eta emozionalki apurtuta daudela esan du Beltran familiak
Urtebete geroago Joaquin Beltranen familiarekin izan da ETB. Ez zuten uste urtebete geroago berdin jarraituko zutenik, gorpua aurkitu ezinik. Gainera, istripua ekidin ahal izan zela esan dute.
2021/02/05 - 15:45
Zaldibarko luiziaren kronologia
Zaldibargo zabortegian gertatutakoaren kronika iazko otsailaren 6ko arratsaldean hasi zen idazten eta amaitu gabe dago oraindik.
2021/02/05 - 15:34
Joaquin Beltran topatu arte zabortegia ez ixteko eskatu du familiak
ETBn egindako elkarrizketa batean, Marta Alvarez familiaren bozeramaileak esan du inoiz ez zutela pentsatu luizia gertatu eta urtebetera egoera berean egongo zirenik. 'Nekatuta' eta 'lur jota' daude.
2021/02/05 - 15:32
Joaquin Beltranen gorpua aurkitu arte zabortegia ez zigilatzea eskatzen dute senideek
Bihar, otsailak 6, beteko da urtebete Verter Recyclingen zabortegian luizia gertatu zela. Joaquin Beltranen senideentzat une gogorrak izaten ari dira urteurreneko hauek.
2021/02/05 - 15:30
Urtebete pasa da Zaldibarren lan eta ingurumen hondamendia gertatu zenetik
Urtebete geroago Joaquin Beltran beharginaren gorpuaren bila jarraitzen dute. Luiziak bi langile harrapatu zituen zorigaiztoko egun hartan.
2021/02/05 - 14:30
Urkulluk, Zaldibarri buruz: "Ardura guztiak eskatuko ditugu"
Lehendakariak gogorarazi du Jaurlaritzak barkamena eskatu zuela eta "egindako akatsak" onartu zituela. "Auzia epaitegietan dago, han argituko dira ardura guztiak", esan du.
2021/02/05 - 13:42
Urkullu, Zaldibarri buruz: ''Erantzukizun guztiak eskatuko ditugu''
Iñigo Urkulluk adierazi duenez, Zaldibarren gertatutako guztiaren berri eman die agintari judizialei, eta "erantzukizun guztiak eskatuko ditu, zorrotz eta osorik".
2021/02/05 - 13:13
Verter Recycling: "Joaquin Beltranen gorpua berreskuratzea da lehentasuna"
Erreskate taldeek Joaquin Beltranen gorpua bilatzen jarraitzen dute, Alberto Sololuze lankidearekin batera zabortegia erortzerakoan hil zen langilea.
2021/02/05 - 11:35
''Ez dugu zabortegia zigilatzea nahi Joaquin aurkitu gabe''
Marta Alvarez Joaquin Beltranen koinatak adierazi duenez, familia "ahituta eta animikoki hondoratuta dago". Elkarrizketa osoa 14:00etan izango da ikusgai "Gaur Egun" albistegian.
2021/02/04 - 11:37
Zaldibarko luiziaren kronologia
2021eko otsailaren 6an urtebete bete da Zaldibarko zabortegian Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran hil ziren luizia gertatu zenetik.
2021/02/03 - 16:01
Larunbatean izango da urtebete Zaldibarren Verter Recycling zabortegia hondoratu zela
Joaquin Beltranen gorpuaren bila, bi lursail arakatzen ari dira. Kamera, txakur eta dronen laguntzaz egiten ari dira bilatze lanak.