Maddalen Iriarte

2023/04/21 - 12:22
Urkullu lehendakariak ukatu egin du Osakidetza desegiten ari direla
Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari egotzi dio Jaurlaritzak ez duela irtenbiderik jarri mahai gainean Osakidetzako "profesionalen suminarekin" amaitzeko.
2023/04/18 - 16:35
Gipuzkoako Foru Aldundirako bost hautagaiak lehenengo aldiz aurrez aurre izan dira Deustuko Unibertsitatean
Euren helburuez eta gipuzkoak dituen erronkei buruz aritu dira. Lehenbizikoz euskara hutsean aritu dira bost hautagaiak.
2023/04/08 - 19:33
EAJk, EH Bilduk eta Podemosek bat egin dute Baterarekin Aberri Egun bateratuaren alde
"Desberdintasunen errespetutik" abiatuta "gutxieneko zoru amankomuna" eraiki nahi du ekimenak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko, tartean "non gauden eta, batik bat, nora joan nahi dugun" adostea.

2023/03/27 - 16:15
Eider Mendoza buru duen EAJren zerrendak irabaziko lituzke hauteskundeak Gipuzkoan, EITB Focusen arabera
Bigarren postuan Maddalen Iriarteren EH Bildu egongo litzateke, boto hazkundearekin. EITB Focusen arabera, bi alderdien arteko lau puntuko aldea mantendu egiten da.
2023/03/27 - 11:44
EH Bilduk badu Gipuzkoan lehen indar izateko aukera, Iriarteren hitzetan
Horrek lanerako grina eragiten diola nabarmendu du: "Gipuzkoan beste errealitate instituzional bat osatzeko aukera dago. Gure esku dago hori aldatzea, eta horretan jardungo dugu. Arlo sozioekonomikoan eta ongizatean jauzi bat eman nahi dugu".

2023/03/27 - 11:19
EH Bilduk badu Gipuzkoan lehen indar izateko aukera, Maddalen Iriarteren hitzetan
"Gipuzkoan beste errealitate instituzional bat osatzeko aukera dago. Gure esku dago hori aldatzea, eta horretan jardungo dugu. Arlo sozioekonomikoan eta ongizatean jauzi bat eman nahi dugu", esan du Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak.
2023/02/05 - 15:34
Oihana Briones Irungo alkategaia aurkeztu du EH Bilduk
Ekitaldian Maddalen Iriarte ahaldungaiak esan du, bizitza garestitu den honetan, koalizioa dela zerbitzu publikoak indartuko dituen bakarra.
2023/01/26 - 11:53
Euskal sozialistek eta alderdi politikoek atsekabea adierazi dute Rodolfo Aresen heriotzagatik
PSE-EEk, EAJk, EH Bilduk, Ahal Duguk eta PPk Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagi historikoaren figura nabarmendu dute. Eneko Anduezak, Idoia Mendiak, Patxi Lopezek eta Denis Itxasok ez ezik, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arnaldo Otegik ere gogora ekarri dute.

2022/12/02 - 11:14
Iñigo Urkullu, EH Bilduri: ''Argi eta garbi adierazi behar duzue hitzarmenetik kanpo egotea erabaki duzuela''
Maddalen Iriartek argi utzi nahi izan du EH Bildu herri-akordioetara iristeko prest dagoela. Lehendakariak gogorarazi du aurrekontuen prozesua ez dela oraindik amaitu eta adostasunak lortzeko ateak oraindik irekita daudela.

2022/11/29 - 10:23
Iriarte: "Berriztagarriak dira alternatiba bakarra, horiek ezarri behar dira ahalik eta gutxien suntsituta"
EH Bilduk aurkeztu berri duen Energia Estrategia defendatu du bozeramaileak, eta energia kontsumoa murriztearen alde egin, "kobazuloetara itzuli gabe, baina kultura aldatuta. Horren ustez, eredu demokratiko batera jotzen duten proiektuak lehenetsi behar dira.

2022/11/29 - 10:19
Maddalen Iriarte: ''Berriztagarriak dira alternatiba bakarra, ahalik eta gutxien suntsituta''
EH Bilduk aurkeztu berri duen Energia Estrategia defendatu du bozeramaileak, eta energia kontsumoa murriztearen alde egin, "kobazuloetara itzuli gabe, baina kultura aldatuta. Bere ustez, eredu demokratiko batera jotzen duten proiektuak lehenetsi behar dira.
2022/11/16 - 11:54
Jaurlaritzaren testua ''urrun dago'' EH Bilduk egindako proposamenetik, dio Iriartek
EH Bilduko bozeramaileak bilera izan du goizean Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin: "Testua aztertuko dugu", adierazi du, baina zehaztu du horrek ez diela erantzuten bere koalizioak mahai gainean jarritako gai batzuei.
2022/11/12 - 19:33
EH Bilduk deitutako martxa
Egungo krisi egoera gaindituko duen "olatu herritar bat altxatzeko" helburuz, Bilboko kaleak bete ditu EH Bilduk, "Abante! Euskal Olatua Geldiezina" lelopean.
2022/10/28 - 16:57
Lehendakariak aurrekontuak Legebiltzarrean negoziatzeko prestutasuna berretsi dio EH Bilduri
Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriarteren galderari erantzunez, esan du euskal herritarrek behar dituzten aurrekontuak izango direla, eta "iaz bezala", aurten ere "atea irekita" izango dutela itunak egiteko.
2022/10/23 - 20:09
Iriarte "sinetsita" dago EH Bildu izango dela Gipuzkoako lehen indarra
Maddalen Iriarte ahaldun nagusi izateko hautagaiak gipuzkoarren "benetako kezka eta beharrei" erantzun zuzena emateko konpromisoa erakutsi du. Donostiako alkatetza berreskuratu nahi du Juan Karlos Izagirrek, Udalaren eta herritarren arteko "loturak berrezartzeko".

2022/10/19 - 13:05
Iriarte: ''Elkarrizketa, elkarlana eta hausnarketa konpartituak behar dira norabidea aldatzeko''
EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza ez dago prest aurrekontuen aurreproiektua onartu baino lehen negoziatzen hasteko. Hala ere, testuinguru sozioekonomikoak eskatuta, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko neurriak eta beste fiskalitate bat lortzen saiatuko da.
2022/10/14 - 13:21
Ongizatea bermatzeko eta indartzeko akordiorako ateak zabalik daudela berretsi du Iñigo Urkulluk
Lehendakariak zehaztu du ez duela baztertu EH Bilduk Ongizate Itunak lortzeko egindako proposamena, eta berretsi du ezinbestekoa dela "edukiak zehaztea eta baliabideak kontuan hartzea".