Madril
2024/03/11 - 15:41
Euskal Herrian ere gogoan izan dituzte M11ko biktimak
Arabako erakundeek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Udalaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak bat egin du elkarretaratze horrekin. Iruñean ere terrorismoaren biktima guztiak izan dituzte gogoan.
2024/03/11 - 12:56
Honela gertatu ziren M11ko atentatuak
M11ko atentatuak 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituen Madrilgo aldiriko trenetan. Horrela kontatu zen gertatutakoa 2004ko martxoaren 11n.
2024/03/11 - 12:16
Gomez Bermudez: ''Barregarri geratu ginen; Zigor-arloko Salan ez zegoen zalantzarik ETA ez zela izan''
'12 Minutos' saioak Javier Gomez Bermudez magistratuari egindako elkarrizketa eskaini du. M11ko epaileak aitortu duenez, konspirazioaren teoriak ETAko kideak jihadisten defentsaren lekuko gisa onartzea ekarri zuen, "erabat lotsagarria".
2024/03/11 - 11:57
M11ko biktimak omendu dituzte Atochan, 20. urteurrenean
Ekitaldia biolin errezitaldi batekin hasi dute, ondoren minutu bateko isilunearekin jarraitzeko, 2004an izandako atentatuaren biktimak gogoratzeko.
2024/03/11 - 08:59
Albiste izango dira: M-11ko atentatuek 20 urte, transferentziak eta Oscar sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/11 - 06:59
M11ko atentatuak: Honela kontatu zuten EITBko Albistegiek
Amaia Etxezarreta, Aitziber Fernandez (ETB), Aritz Agirre (Euskadi Irratia) eta Ainara Torre (Radio Euskadi) kazetariek 2004ko martxoaren 11ko atentatuak gogora ekarri dituzte. Madrilen lanean zeuden.
2024/03/10 - 23:30
Martxoaren 11ko biktimen omenezko gune berri bat ireki dute Madrilen, Atocha inguruan
Gainera, argi urdin batekin argiztatu dute zerua 2004ko atentatuetan hildako eta zauritutako pertsonak ohoratzeko. Gune berriak 2.000 metro koadro ditu, nahiz eta irekiera egun honetan 1.200 metro soilik bisitatu ahal izango diren.
2024/03/10 - 21:06
Martxoaren 11ko biktimen omenezko gune berri bat ireki dute Madrilen, Atocha inguruan
2004ko martxoaren 11ko atentatuan hil eta zauritutako pertsonen omenez, gune berri bat ireki du 20. urteurrenaren bezperan Madrilgo Erkidegoak, Atochako tren geltokitik gertu. Hain justu, kanpoaldean zegoen oroigarriaren azpian kokatu dute gune berria.
2024/03/10 - 13:23
M11ko atentatuak: Aznarren gobernua eraitsi zuen kudeaketa politikoa
Duela 20 urte izandako atentatu jihadistek 193 hildako eta 2.000 zauritu inguru utzi zituzten. "M11, martxoko lau egun" dokumentalaren lehen atala dagoeneko PRIMERAN plataforman dago ikusgai. Hona hemen lehen atal horren laburpena.
2024/03/10 - 09:00
Duela 20 urte gertatutakoa ez ahazteko eskatzen dute M11ko biktimek
Montserrat Soler, Francisco Alameda eta Eulogio Paz biktimek kritikatu egin dute batzuek oraindik atentatuen egiletzari buruzko konspirazioaren teoriak hauspotzen jarraitzea, horrek biktimei ez dielako uzten "zauriak ixten".
2024/03/09 - 14:07
Milaka pertsonak, PPren eta Voxen babesean, Cibeles bete dute Pedro Sanchezen dimisioa eskatzeko
Manifestariek "Sanchez espetxera", "Sanchez, gezurti eta traidore", "Amnistiari ez" eta antzeko leloak oihukatu dituzte.
2024/03/08 - 19:17
Hamabi atxilotu, horietako bat 14 urteko adingabe donostiar bat, material pedofiloa birbidaltzea egotzita
Atxilotutako adingabe donostiarra zaintzapeko askatasunean utzi dute dagoeneko, sare sozialetan sartzeko debekuarekin. Operazioa azaroan abiatu zuten, guraso batzuek salaketa jarri ondoren, Aldapeta Maria ikastetxeak (Donostiako zentro handiena) zirkular bat zabaldu ostean.
2024/03/04 - 14:27
Kongresuko Justizia Batzordea ostegunean bilduko da amnistia legearen irizpen berri bat emateko
Azken orduetan PSOEko eta Juntseko ordezkariek egindako adierazpenei erreparatuta, gertu egon liteke akordioa. Azkenean testua aurrera aterako balitz, hurrengo astean eztabaidatu eta bozkatuko litzateke Kongresuko osoko bilkuran.
2024/02/29 - 11:55
Jose Luis Abalos sarearen "bitartekaria" zen, "Koldo auzia" ikertzen ari den epailearen arabera
Ministro ohiak eta Koldo Garciak Madrilgo jatetxe batean egin zuten bilera aipatu du auto batean Ismael Moreno epaileak. Horren arabera, batzar horrek "aparteko garrantzia du ikertzen ari diren egitateekin". Idatzi berean, Garcia Miguel Telladorekin (PP) bildu behar zela jasotzen da.
2024/02/28 - 21:24
Manifestazio batek Gernikan eta elkarretaratze batek Madrilen Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu dute
Euskal kazetariak bi urte bete ditu Polonian atxilotuta, eta elkarretaratzeak eta ekintzak antolatu dituzte hainbat hiritan, bere egoera salatzeko, errugabetasun-presuntzioa eskatzeko eta bidezko epaiketa aldarrikatzeko.
2024/02/27 - 20:26
Bi 'influencer' atxilotu dituzte, neska adingabeak drogatu, bortxatu eta grabatzea egotzita
Atxilotuak, Jose Hernan eta Ivan G., 'Los Petazetaz' bezala ezagunak ziren sareetan. Instagram bezalako sare sozialetan 70.000 jarraitzaile baino gehiago zituzten, eta TikTok sarean askoz gehiago. Azken horren kontua itxi egin diete.
2024/02/25 - 18:22
Hika Teatroak zentsura politikoa salatu du, Moralzarzalen La Tarara antzezlana erretiratu dietelako
Martxoaren 16an ziren obra han aurkeztekoak, baina PP eta VOX agintean dauden Udalak bere aldetik erabaki du egitarautik kentzea. Obran, besteak beste, Itziar Ituño aktoreak hartzen du parte. Agurtzane Intxaurraga, La Tarara obraren zuzendariak azaldu digu gertatu dena.
2024/02/23 - 17:54
Aldin eta Lidlen saldutako txokolatezko gaileta batzuetan metal arrastoak egon daitezkeela ohartarazi dute
Gaileta sorta horiek (Cookies Aux Trois Chocolats, Grandino triple chocolate eta Nougatelli) Estatuko zenbait erkidegotan banatu dituzte, tartean EAEn.
2024/02/21 - 15:56
Nekazariek Madrilgo erdigunera eraman dituzte protestak
Nekazariek Madril erdiguneko kaleak hartu dituzte 500 traktorerekin, eta ohartarazi dute ez dutela hiriburua utziko Madrilgo sarreretan atxikita dauden 1000 traktore inguru sartzen utzi arte.
2024/02/21 - 11:49
Nekazariek A-42 errepidea moztu dute, ezin izan dutelako Madrilerako bidea jarraitu
Gaurko deitutako protestan parte hartzeko Madrilera traktoreekin iritsi nahi zuen nekazari talde batek moztu du errepidea Guardia Zibilak aurrera egitea galarazi dienean.