Maider Etxebarria
2023/06/20 - 14:59
PSE-EEk eta EAJk bi arlo nagusi eta hamabi sail izango dituen gobernu bat hitzartu dute Gasteizen
Bi alderdiek helburutzat jarri dute "etorkizunari modu positiboan eta anbizioz" begiratuko dion hiria eraikitzea, zerbitzu publiko indartsuak izango dituena eta herritarrengan harrotasuna piztuko duena.

2023/06/20 - 13:42
PSE-EEk Ogasun eta Enplegu sailak kudeatuko ditu Gasteizko gobernuan; EAJk, Gizarte Politikak eta Segurtasuna
Bi alderdiek goizean izenpetu dute hiriburua gobernatzeko koalizio ituna. Udalak 12 sail izango ditu: sozialistek Alkatetza eta bost departamentu izango dituzte, eta jeltzaleek, sei. Beatriz Artolazabal alkateordea izango da.
2023/06/20 - 11:59
PSE-EEk eta EAJk Gasteizko Udala gobernatzeko akordioa itxi dute
Ordubete barru aurkeztuko dute akordioa, presazko agerraldia deitu baitute jeltzale eta sozialistek. Udal gobernua osatzeko itxi duten akordioaren berri emango dute. Gobernu barruan ardurak nola banatuko dituzten eta lehentasunak zeintzuk izango diren azalduko dute.
2023/06/19 - 11:29
Maider Etxebarria Gasteizko alkate berria: "Une batetik bestera itxiko dugu gobernu akordioa EAJrekin"
Buruzagi sozialistak nabarmendu duenez, ez zitzaion harrigarri egin PPko sei zinegotziek bere hautagaitzaren alde egin izana. Izan ere, bi alderdiek dituzten ezberdintasunak gorabehera, "gauza batean bat gatoz: ezker abertzaleak ez du hiriburua zuzendu behar".
2023/06/18 - 16:29
Gasteizko alkate berriak uste du datorren astean itxiko dutela gobernu akordioa EAJrekin
Arabako hiriburuko lehen emakumezko alkate bihurtu den Maider Etxebarria sozialistak, agintaldi berrirako adostasunak lortzeko eskua luzatu die oposizioko talde guztiei, datozen erronkei aurre egiteko. "Gogoz" eta "ilusioz", gogor lan egingo duela agindu du, gasteiztar guztien alkate izateko.

2023/06/18 - 15:00
Gasteizko lehen emakumezko alkate bihurtu den Maider Etxebarriarekin izan gara, lehen aldiz
Behin Gasteizko Alkatetzaren bulegoa hartuta, bere aurreneko lan-ildoak azaldu dizkio EITB Mediari. Elkarrizketa, osorik, ETB1eko Gaur Egun albistegian, 14:00etan (aurrerapena, jatorriz, gaztelaniaz).
2023/06/17 - 17:51
Gasteizko alkatetza estreinatu du Etxebarriak eta hirugarren agintaldiari ekin diote Goiak eta Aburtok
EAJk eta PSEk Euskadin adostutako itun globalak eragin zuzena izan du hiru udalen osaketan.
2023/06/17 - 15:47
PSEk historia egin du Gasteizko Alkatetzan, eta feudo nagusiei eutsi die Bizkaian eta Gipuzkoan
Gasteizko lehenengo emakumezko alkate bihurtu da Maider Etxebarria. Gainera, feudo sozialista tradizionalei eutsi die PSEk, hala nola, Ermuan, Irunen, Portugaleten eta Eibarren, besteak beste.
2023/06/17 - 11:35
Maider Etxebarria, Gasteizko lehenengo emakumezko alkate
EAEko eta Nafarroako udalen osaketari ekin diete larunbat honetan udalerri guztietan. Sozialistek eta jeltzaleek adostutako akordioari esker, PSE-EEko zerrendaburu izendatu dute Arabako hiriburuko alkate.

2023/05/09 - 16:39
Alderdi guztiek kanpainaurrean murgilduta jarraitzen dute
Beatriz Artolazabalek Gasteiz digitalizatzeko estrategia aurkeztu du. EH Bilduk hauteskunde egitasmoaren berri eman du. PSEk Gasteizen hutsik dauden lokal komertzialak egokitzeko laguntzak iragarri ditu. Etxebizitza izan du hizpide Elkarrekin koalizioak. PPk hiriburuetako hautagaiak bildu ditu.