Manifestazioak
2024/11/25 - 21:15
''Lotsak bandoz aldatu'' behar duela aldarrikatu dute Donostian milaka pertsonak
Adin guztietako milaka emakumek eta gizonek Donostiako erdigunea zeharkatu dute gaur arratsaldean, emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko. Manifestazioa bukatzeko, manifestu bat irakurri dute Boulevardean.
2024/11/25 - 20:57
Emakumeen kontrako indarkeria gaitsezteko aldarriak Gasteiz zeharkatu du
Manifestazio jendetsua egin dute Arabako hiriburuko kaleetan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/11/25 - 20:43
Marea feminista, Bilboko kaleetan barrena
Milaka lagunek egin dute bat Bilbo Feminista Saretzen plataformak deitutako manifestazioarekin. "Bortxaketa kulturaren konplize zarete. Lotsa bandoz aldatuko da" lelopean, manifestazioa 19:00etan atera da, Jesusen Bihotzetik.
2024/11/25 - 20:10
Milaka emakumek ahotsak altxatu eta kalean ohartarazi dute: "ez bazarete konponbidea, arazoa zarete"
Milaka lagun atera dira kalera Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean. Aldarrikapenak eta mobilizazioak izan dira nonahi, jarrera matxistak salatu eta emakumeen eta nesken kontrako eraso oro gaitzesteko.
2024/11/25 - 06:00
A25aren aldarria, indarkeria matxista eta hura ukatzea normalizatu ez daitezen
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean feminismoak hartuko ditu Euskal Herriko plazak. Erakunde publikoek, mugimendu feministek eta eragile sozial eta sindikalek mobilizazio ugari deitu dituzte gaurko.
2024/11/24 - 13:04
Oskar Matute: ''Beste behin, bere nazio izaeraz harro dagoen herria garela ikusi zen atzo''
EH Bilduren diputatuaren hitzetan, "Euskal Herriari dagozkion eskubide nazionalak eta sozialak errespetatzeko" aldarrikatu zuten atzo milaka pertsonak Bilboko kaleetan.
2024/11/24 - 10:21
Alokairu eskuragarriak exijitu dituzte milaka lagunek Bartzelonan
Batez besteko soldataren erdia baino gehiago horretara bideratzen dutela diote. Horregatik, alokairuen prezioa erdira murrizteko eskatu dute, eta neurriak hartu ezean, ez dute baztertzen errenta ordaintzeari uztea.
2024/11/23 - 21:52
EH Bilduk deituta, Euskal Herriaren estatus politikoan jauzia ematea aldarrikatu dute milaka lagunek Bilbon
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du hiru arrazoirengatik atera direla gaur kalera: "Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzera, estatus politikoari buruz erabakiko dugula hitzematera eta azken urte honetako aurrerapausoak ospatzera.
2024/11/23 - 21:36
Otegi: ''Euskal Herria, bere luze-zabalean, estatus politikoaren eztabaida burutzen ari da''
EH Bilduk Euskal Herriaren "izaera nazionala" errespeta dadila exijitzeko mobilizazio nazionala egin du larunbat arratsaldean Bilbon, "Nazioa Gara" lelopean. Casillatik abiatu ostean, Zabalburura iritsitakoan, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak hartu du hitza.
2024/11/23 - 21:10
''Estatus berri baterako bidean jauzia emateko'' eskatu du EH Bilduk Bilbon
Milaka lagun bildu dira (12.000, Udaltzaingoaren arabera) arratsaldean, "Euskal Herriaren estatus berri baterako bidea" irekitzea eskatzeko.
2024/11/23 - 18:33
AHTaren lanak ''berehala eta guztiz'' gelditzeko eskatu dute Iruñean
Elkarretaratzea egin dute Iruñean, Sustrai Erakuntza Fundazioak deituta, eta 500 pertsonak eta eragilek baino gehiagok sinatutako testua irakurri dute. Besteak beste, argudio ekonomikoak, sozialak, lurralde kohesioari lotutakoak eta energetikoak eman dituzte euren eskaera oinarritzeko.
2024/11/18 - 16:39
Isunak onartu dituzte Kongresua inguratzera deitu zuen lehenengo protestagatik auzipetutako 21 lagunetik seik
Atzerapenak oso nabarmenak izan direnez, kartzela-zigor eskaerak isunetara murriztu dira. Gainerakoek ukatu egin dituzte akusazioak, eta absoluzio librea eskatzen dute.
2024/11/17 - 13:43
Euskal Herria nazio gisa aitortzeko ''aurrerapausoak'' eskatu dizkio EH Bilduk Pedro Sanchezi
Gainera, datorren larunbatean, hilak 23, 'Nazioa Gara' lelopean Bilbon egingo duen manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
2024/11/16 - 22:25
Ertzaintzak Donostian bi manifestazio banantzeko egin duen kargak tentsio uneak eragin ditu
Ordu berean zeuden deituta bi protestak: 'Lo que no te cuentan de Donosti' taldearen bilkura eta horren parean jarri den "arrazakeriaren, klasismoaren eta faxismoaren aurkako" elkarretaratzea.
2024/11/16 - 20:10
Mobilizazio erraldoi baterako deia egin du Gure Eskuk ekainaren 7rako
"Euskal lurralde guztietako jendea" deitu du Gure Esku ekimenak, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" lelopean, Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egitera.
2024/11/10 - 16:53
Ehunka lagun batu dira Altsasun Sunsundeguiren etorkizunerako alternatiba bat eskatzeko
Enpresa-batzordeak badaki negoziazioak abiatu dituztela Altsasuko lantegian, bazkide inbertitzaileak bilatzeko.
2024/11/10 - 10:40
Lau atxilotu eta 31 polizia zauritu Valentzian, Mazonen dimisioa eskatzeko protestaren osteko istiluetan
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka egindako martxa jendetsua eta baketsua izan da. Horren ostean, baina, manifestari batzuek aurre egin diete agenteei. Bi atxiloturi desordena publikoak egotzi dizkiete, eta beste biei, agenteen aurkako atentatua.
2024/11/10 - 00:03
Agur naziak eta kantu faxistak Madrilen, Ferrazera iritsi den martxa batean
Nucleo Nacional talde neonaziak deituta, 2.000 pertsona bildu dira Espainia plazatik Ferrazera egindako manifestazioan, Amnistia Legearen aurkako protestek urtebete bete dutenean. Martxa polizia-kargekin amaitu da PSOEren egoitzaren inguruetan, eta bi pertsona atxilotu dituzte.
2024/11/09 - 23:13
Manifestazio jendetsua egin dute Valentzian, Mazonen dimisioa exijitzeko
130.000 lagun bildu dituen protesta 18:10ean hasi da, hiriburuan. Antolatzaileen ustez, hondamendia "saihets zitekeen" eta Mazonek "ezin du egun bat gehiago iraun" Valentziako Gobernuan. Poliziak lau pertsona atxilotu ditu manifestazioaren amaieran izandako istiluetan.
2024/11/09 - 22:04
Mazonen eta Gobernu osoaren dimisioa eskatu dute, euriteen aurreko eta osteko kudeaketa ''penagarriagatik''
Deialdia egin duten dozenaka elkarteek Valentziako Gobernuaren gaitasun eza salatu dute eta Mazon presidentearen eta Gobernu osoaren dimisioa eskatu dute. Politika ekonomiko eta sozialetan aldaketak eskatu dituzte, berreraikuntza "pertsonak erdigunean jarriz" egin dadin.