Manifestazioak
2024/12/14 - 18:29
Zerga-sistema ''justua'' aldarrikatu du ELAk, gehien dutenek gehiago ordain dezaten
ELA sindikatuak EAEko zerga-sistema "errotik" aldatzeko eskatu du larunbat honetan Bilbon egin duen manifestazioan, eta euskal erakundeak "botere ekonomikoaren menpe" daudela salatu du.
2024/12/14 - 16:52
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egin dute milaka lagunek Bilbon
Etxebizitzaren sindikatu sozialistako ordezkari Karla Pisanok salatu du etxebizitzarekin batzuek egiten duten "negozioa" dela arazorik larriena.
2024/12/14 - 16:51
Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriak Bilboko erdigunea hartu du
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deituta eta 220 eragilek baino gehiagok babestuta, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean egin dute gaurko mobilizazioa.
2024/12/14 - 14:31
EAEko zerga-sistema goitik behera aldatzea eskatu du ELAk Bilboko kaleetan
Mitxel Lakuntzak adierazi duenez, zerga-sistema aldatzeko "botere ekonomiko, enpresarial eta patronalei aurre egin behar zaie", eta Eusko Jaurlaritzak "ez du horrelakorik egin nahi", deitoratu du. Martxak 3.000 lagun inguru bildu ditu.
2024/12/14 - 10:40
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa izango da gaur Bilbon, 220 eragilek baino gehiagok babestuta
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deituta, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean egingo dute gaurko mobilizazioa.
2024/12/10 - 23:23
220 eragilek baino gehiagok eman diote babesa larunbateko etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioari
Duela hilabete inguru, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deitu zuten mobilizazioa, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean.
2024/12/10 - 13:00
Iruñeko kaleak eta bertarako errepideak hartu dituzte gaur beste behin traktoreek
Eroskitik abiatuta, hiribururako bidean dira 20 bat traktore. Sektoreak bizi duen egoera larria salatzearekin batera, antolatzaileek salatu dute aferaren protagonista diren nekazarien iritzia ez dela ezertarako kontuan hartu.
2024/12/04 - 23:56
Manifestazioa Zarautzen, ''kritika politikorako eskubidearen'' eta Hiruputzu gaztetxearen alde
Protestak herriko kaleak zeharkatu ditu, Inaxio Illarramendi zinegotzi sozialistak azaroaren erdialdean kontatu zuena gezurtatzeko. Zinegotziaren arabera, bi gaztek errieta egin zioten eta gaztetxetik bota zuten. Gertakari horiengatik salaketa jarri zuen.
2024/12/03 - 09:54
Ehunka pertsona atxilotu dituzte Georgian, Gobernu errusiazalearen aurkako protesta jendetsuetan
Manifestariak Georgiako lehen ministroaren aurka ari dira, Europar Batasunera sartzeko negoziazioak eteteagatik. Herrialdeko presidentea, bere aldetik, kezkatuta azaldu da, manifestazioetan ikusi den errepresioaren gorakada dela eta.
2024/11/30 - 23:06
100.000 lagun elkartu dira berriro Valentzian Mazonen dimisioa eskatzeko, GOIDIa izan zenetik hilabetera
Dozenaka mila pertsona bildu dira berriro Valentziako kaleetan Carlos Mazon presidentearen dimisioa eskatzeko, "berreraikuntzaren gidari izateko ez delako gai", euren iritziz.
2024/11/29 - 20:41
Manifestazio jendetsua egin dute Zumaian, Balenciaga ontziolako lanpostuen alde
Ehunka pertsonak Balenciaga ontziolaren itxiera saihesteko konponbide bat eskatu dute, enpresaren egoitzatik abiatu den enpresa-batzordeak deitutako manifestazio batean.
2024/11/29 - 18:51
Ehunka pertsonak Balenciaga ontziolaren itxiera saihesteko konponbide bat eskatu dute Zumaian
Bestalde, Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria sindikatuetako ordezkariekin bildu da, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zumaiako Udalak ostegunean egindako batzarraren ostean.
2024/11/25 - 22:35
Milaka lagunek indarkeria matxistaren eta borroka feministaren aldeko aldarria egin dute Euskal Herrian
Azaroak 25 duen honetan, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, azken urteotan bezala, aldarrikapenak eta mobilizazioak izan dira nonahi, jarrera matxistak salatu eta emakumeen eta nesken kontrako eraso oro gaitzesteko.
2024/11/25 - 21:54
Milaka pertsonak indarkeria matxista desagertzea eskatu dute Iruñean
Marea feminista batek Iruñeko kaleak zeharkatu ditu gaur arratsaldean, "Konponbidea ez bazara, arazoa zara" lelopean. Manifestazioa Gazteluko Plazan amaitu da.
2024/11/25 - 21:35
Emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko kalera atera dira ehunka pertsona Baionan
Manifestazio jendetsua izan da gaur arratsaldean Lapurdiko hiriburuan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/11/25 - 21:15
''Lotsak bandoz aldatu'' behar duela aldarrikatu dute Donostian milaka pertsonak
Adin guztietako milaka emakumek eta gizonek Donostiako erdigunea zeharkatu dute gaur arratsaldean, emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko. Manifestazioa bukatzeko, manifestu bat irakurri dute Boulevardean.
2024/11/25 - 20:57
Emakumeen kontrako indarkeria gaitsezteko aldarriak Gasteiz zeharkatu du
Manifestazio jendetsua egin dute Arabako hiriburuko kaleetan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/11/25 - 20:43
Marea feminista, Bilboko kaleetan barrena
Milaka lagunek egin dute bat Bilbo Feminista Saretzen plataformak deitutako manifestazioarekin. "Bortxaketa kulturaren konplize zarete. Lotsa bandoz aldatuko da" lelopean, manifestazioa 19:00etan atera da, Jesusen Bihotzetik.
2024/11/25 - 20:10
Milaka emakumek ahotsak altxatu eta kalean ohartarazi dute: "ez bazarete konponbidea, arazoa zarete"
Milaka lagun atera dira kalera Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean. Aldarrikapenak eta mobilizazioak izan dira nonahi, jarrera matxistak salatu eta emakumeen eta nesken kontrako eraso oro gaitzesteko.
2024/11/25 - 06:00
A25aren aldarria, indarkeria matxista eta hura ukatzea normalizatu ez daitezen
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean feminismoak hartuko ditu Euskal Herriko plazak. Erakunde publikoek, mugimendu feministek eta eragile sozial eta sindikalek mobilizazio ugari deitu dituzte gaurko.