Manifestazioak
2025/02/02 - 19:32
Ehizarako erabiltzen diren txakurrekiko tratu txarrak salatu dituzte hainbat kontzentraziotan aldi berean
Ehizari Ez plataformak duela 15 urtetik deitzen du urtero protesta, eta Espainiako Estatuko 70 hiritan eta Europako 30etan, gutxienez, milaka lagunek bat egin dute protestarekin, jarduera horren aurka daudela adierazteko. Euskal Herrian, Donostian eta Iruñean egin dituzte mobilizazioak.
2025/02/01 - 20:47
Aroztegia gelditzeko eta auzipetuak absolbitzeko eskatu dute milaka lagunek Iruñean
'Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez. Aroztegia gelditu' lelopean egin dute manifestazioa Nafarroako auzitegi aurrean, bertan epaituko baitituzte maiatzetik aurrera orain bi urte Aroztegiaren makroproiektua geldiarazteko kanpaldia antolatu zuten zazpi gazteak.
2025/02/01 - 20:21
Jende oldea Iruñean, Lekarozko Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatu eta auzipetuei babesa adierazteko
Baztanen egin nahi den etxegintza proiektu erraldoiaren kontra aritzeagatik, 20 urteko kartzela-zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen diete zazpi baztandarri, talde kriminaleko kide izatea leporatuta. 139 eragile sozial, politiko eta ekologistek bat egin dute deialdiarekin.
2025/02/01 - 20:00
Osasun publikoan "promesetatik irtenbideetara" igarotzeko eskatu dute milaka lagunek
Osasun publikoaren sistemak "norabide aldaketa" behar duela aldarrikatu dute, besteak beste. Osasun sailburu Alberto Martinezek, bestalde, azpimarratu du EAEko osasun-sistema "Europako publikoena" dela.
2025/02/01 - 19:26
Mazonen dimisioa eskatzeko laugarren manifestazio jendetsua egin dute Valentzian
Milaka pertsona atera dira berriro Valentziako kaleetara Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko. Urriaren 29an izandako goialdeko depresioaren ondorengo kudeaketa arduragabea leporatu diote Mazoni.
2025/01/28 - 17:53
Europa hegoaldeko erlezainak ezti faltsuaren inportazio masiboaren aurka manifestatu dira
Eskafandra, ke-hauspo eta guzti, protesta egin dute Madril, Paris eta Lisboako Europako Batzordearen egoitzen aurrean.
2025/01/28 - 10:00
Haurreskolen Partzuergoko langileek greba dute gaur eta bihar, EAEko hezkuntza publikoko mobilizazioen baitan
Ostegun eta ostiralean, aldiz, sukalde eta garbiketako langileen txanda izango da. LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk EAEko hezkuntza publikoko beharginen lan hitzarmenak berritzeko deitutako grebak dira.
2025/01/26 - 19:14
'Arabako Haranak Trenaren Alde' plataformak AHTren trazaduratik "haratago" doazen desjabetzeak salatu ditu
Ribabellosan bilduta, AHTaren proiektua gelditzeko eskatu dute. Salatu dutenez, erakundeek entzungor egin diote helarazi zieten "konponbide erreal eta teknikoki bideragarriaren" proposamenari, "trafiko mistorako eta abiadura handirako tren publiko eta sozial" baten proiktua jasotzen duena.
2025/01/26 - 13:16
Migrazio-politika ''hiltzaileen'' aurkako manifestazioa egin dute Irundik Hendaiara
Eragile sozial eta sindikalek deituta, ehunka lagun bildu dira igande honetan Irundik (Gipuzkoa) Hendaiara (Lapurdi) Europa ezartzen ari den migrazio-politika "hiltzaileen aurka" protesta egiteko.
2025/01/25 - 21:23
Faxismoaren kontrako euste-horma bat eraikitzeko beharra aldarrikatu dute milaka gaztek Bilbon eta Iruñean
Zentzu horretan, "borroka honetan" batzeko, eta "kaleak hartzeko" deia egin die Gazte Koordinakunde Sozialistak langile klaseko mugimendu guztiei, arratsaldean bi hiriburuetan egin dituzten manifestazioetan.
2025/01/25 - 21:08
5.000 gaztek faxismoaren eta gerraren aurka egin dute protesta Bilbon
Kale Nagusia zeharo beteta, milaka gazteren konpromisoaz hitz egin du GKS-ko bozeramaile Saioa Galarragak, eta "borroka honetan" batzeko, eta "kaleak hartzeko" deia egin diete langile klaseko mugimendu guztiei.
2025/01/23 - 09:53
Istilu larriak izan dira Erroman Realaren eta Lazioren zaleen artean
Gutxienez bederatzi realzale zauritu dituzte istiluetan. Poliziaren arabera, zauritutako bi ospitaleratu dituzte, baina arriskutik kanpo daude.
2025/01/18 - 22:27
Erorien Monumentua eraistearen aldeko manifestazio jendetsua, Iruñean
Elkarte memorialistek deituta bildu direnek monumentua botatzeko eskatu diete Udalari eta Gobernuari. Francoren heriotzaren 50. urteurrenean zabal daitekeen mezu antifrankistarik onena dela esan dute, eta eraikina eraldatzea adostu duten PSN, EH Bildu eta Geroa Bairi atzera egiteko eskatu diete.
2025/01/18 - 22:17
Pentsiodunek mobilizatzen jarraituko dute pentsioak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu arte
Mobilizatzen hasi zirela zazpi urte bete direnean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du Bilbon. Orain arte lortutakoa aldarrikatzeaz gain, gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzea lortzeko sinadura bilketa hasi dutela gogoratzeko baliatu dute mobilizazioa.
2025/01/12 - 20:37
"Iruzurrezko hirugarren mailak lortzea nahikoa ez eta espetxetik ateratzea" eskatzea gaitzetsi du Covitek
EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak gogor kritikatu du larunbat honetan Sarek Bilbon egindako manifestazioa, eta galdetu du ea "Sare eta EH Bildu nortzuk diren preso horiek nahikoa bete dutela eta espetxetik atera behar direla" esateko. Fernando Buesa Fundazioa ere kritiko agertu da.
2025/01/12 - 13:46
Sare: ''Alderdiei eskatu nahi diegu hurrengo urtea bakerako benetako urtea izan daitela''
Kartzelen eta biktima guztien arazoari "bidezko irtenbide bat" ematea aldarrikatu zuen Sarek atzo Bilbon izandako manifestazio jendetsuan.
2025/01/11 - 20:27
Milaka lagun bildu dira Bilbon, ETAko presoen eskubideen aldeko urtarrileko manifestazioan
Sare herritar sareak manifestazioa egin du arratsaldean Bilbon, euskal gatazkaren behin betiko konponbidea eskatzeko, "Behin betiko. Bakea. Ebazpena. Bizikidetza" lelopean. "Konponbidea da bizikidetzaren oinarria. Soilik horrek gerturatuko gaitu bake justu batera", esan du Bego Atxa bozeramaileak.
2025/01/08 - 10:03
Milaka pertsona Pariseko kaleetara atera dira, Jean-Marie Le Penen heriotza ospatzeko
Milaka lagunek, gehienak ezkerreko mugimenduetako jarraitzaileak, Jean-Marie Le Pen ultraeskuindar frantziarraren heriotza ospatu dute astearte honetan Parisen.
2025/01/07 - 06:00
Elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean Barakaldon, 84 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko
Bizkaiko udalerrian 18:30ean egingo dute bilkura, Argitan zentro feministak deituta. Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere elkarretaratzeak egingo dira, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren ekimenez.
2025/01/03 - 10:29
Yoon atxilotzeko aginduak protestak piztu ditu Hego Korean
Yoon Suk-Yeol Hego Korean kargugabetutako presidentearen etxean sartu da polizia, atxilotzeko aginduarekin. Gerra-legea ezarri zuela eta, matxinada eta nagusikeria egozten diote. Militar talde batek, baina, operazioa oztopatu du, eta Yoonen jarraitzaileak egoitzaren kanpoaldean bilduta daude.