Gure Esku
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekainaren 7ra bidean, "erabakitzeko eskubidearen beharraren erakusle" den Trebiñun izan da Gure Esku

Gure Eskuren ustez, Trebiñun bezala Euskal Herri osoan ere, "inoiz baino beharrezkoagoa da erabakitze eskubidea gauzatzea herritarren beharrei eta kezkei tajuzko soluzioak emateko". Datorren hilaren 7an manifestazio erraldoia deitua du Gure Eskuk 'Herri libre bat' lelopean.
Gure Eskuren ekitaldiaren une bat, gaur Argantzunen. Argazkia: @i_ullibarri.
Gure Eskuren ekitaldiaren une bat, gaur Argantzunen. Argazkia: @i_ullibarri.

"Herri Libre Bat" lelopean, manifestazio jendetsua egin asmo du Gure Eskuk datorren ekainaren 7an Bilbon, eta giroa berotu nahian, ekitaldiak egiten ari dira asteotan han-hemenka.

Gaur Trebiñuri egokitu zaio txanda, Argantzonen egin du ekitaldia Gure Eskuk. Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatu dute bertan.

Izan ere, Gure Eskuren ustez, Trebiñuk "ezin hobeto irudikatzen du herritarren nahia ez dela errespetatua". Hala azaldu dio Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak Euskadi Irratiari: "Trebiñuk ezin hobe irudikatzen du herritarren eskubideak eta nahiak demokratikoki betetzeko ahalegina, eta, aldi berean, zoritxarrez, agintarien ukazioa. Trebiñuarrek behin baino gehiagotan erreferendum bitartez, eta bestela ere, administratiboki Araban sartzeko borondatea agertu dute". 

Gure Eskuren ustez, gero eta beharrezkoagoa da erabakitzeko eskubidea, ez bakarrik Trebiñun, Euskal Herri osoan. Etxabururen esanetan: "inoiz baino beharrezkoagoa da erabakitzeko eskubidea gauzatzea, herritarren beharrei eta kezkei taxuzko soluzioak emateko". 

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarrak Bilbon ekainaren 7an egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia egin du bozeramaileak, "jendearen hauspotzea nahitaezkoa baita burujabetza osoaren bidean urratsak egiteko".

Egun horretan Bilbon munduari mezu argi bat zabalduko diotela azpimarratu du: "herri libre bat eraikitzeko borondate irmoa dugula euskal herritarrok". 

Goizean Argantzonen dantza-saioa eta ekitaldi politikoa egin dituzte, eta bertso-poteoaren ostean, herri-bazkaria egin dute, eta Txalainak taldearen kontzertuarekin egun osoko egitarauari amaiera eman diote. 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X