Gaza erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo estatua desegiteko eskatu dute milaka lagunek Iruñean Palestinarekin Elkatasuna plataformak deituta

18:00 - 20:00
Israelgo estatua desegiteko eskatu dute milaka lagunek Iruñean Palestinarekin Elkatasuna plataformak deituta
Milaka lagun atera dira kalera Israelen desegitea eta palestinar herriaren erabateko askatasuna aldarrikatzera. "Israelen proiektu sionista Euskal Herritik finantzatu eta justifikatzen" duten enpresa eta erakundeei harreman oro eteteko eskatu diete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxebarriko jaietan emakume bati egindako sexu-erasoa salatu dute

Bizkaian, Etxebarrin, elkarretaratze bat egin dute bart goizaldean San Antonio auzoko jaietan gertatu den sexu-erasoa salatzeko. Udalak, jai batzordeak eta txosnetako elkarteek bat egin dute protestarekin, eta gaueko ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte. Elkarrekin kaleratutako idatzian diote erabilitako indarkeria onartezina dela eta ez datorrela bat aldarrikatzen duten elkarbizitzarekin eta emakumeek merezi duten segurtasunarekin.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X