MOBILIZAZIO NAZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbateko mobilizazioan parte hartzeko eta Bilboko kaleak ikurrinez betetzeko deia egin du Gure Eskuk

Herri aktibazioa "ezinbesteko" tresna dela iritzi dio "euskal nazioari bultzada emateko, burujabetzaren bidean urratsak egiteko eta erabakitzeko eskubidea gauzatzen hasteko". Manifestazioa 17:30ean abiatuko da "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" lelopean, Casilla plazatik.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Larunbateko mobilizazioan parte hartzeko eta Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Gure Eskuk

Ekainaren 7ko "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" mobilizazio nazionalean parte hartzeko eta Bilboko kaleak ikurrinez betetzeko deia egin du Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak. Manifestazioa Bilboko Castilla plazatik abiatuko da, 17:30ean.

Gaur goizean Gure Eskuren ordezkariek Bilbon egin duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, larunbatekoa "funtsezko hitzordua" da "euskal nazioari bultzada emateko, burujabetzaren bidean urratsak egiteko eta erabakitzeko eskubidea gauzatzen hasteko".

Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak gogora ekarri duenez, "ezer ez da lortu herri honetan herri aktibaziorik gabe". Hori dela eta, uste du herri aktibazioa "ezinbestekoa" izango dela, "herri gisa aurrera egingo badugu".

Izan ere, Etxabururen esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian "zabalik daude" burujabetzaren bidean eta euskal lurraldeen artikulazioan pausoak emateko "aukera" eman dezaketen prozesu eta eztabaidak. Testuinguru horretan, herritarren bultzadaren ekarpena sustatu nahi du larunbateko mobilizazio nazionalak.

Halaber, Gure Eskuk "Autonomia kalea ikurrinen kalea" izatea nahi du larunbatean, eta herritarrei mobilizaziora ikurrina eramateko deia egin die Mirian Campos Gure Eskuko kideak.

"Zalantzarik gabe, larunbatekoa herri-agerraldi bat izango da. Herri-selfie bat egingo dugu, eta munduak garen modukoak bezala ikusiko gaitu: herri anitz bat, bere hizkuntzaz eta kulturaz harro dagoena, bere ikurrak maite dituena", gaineratu du.

Mobilizazio nazionala arratsaldean izango bada ere, Gure Eskuk egun osoko egitarau zabala prestatu du, goizetik gaueraino. Bertsolariak, musika, pailazoak, erraldoiak, txistulariak eta trikitilariak, herri kirolak eta abar izango dira Bilboko hainbat gunetan. Halaber, martxaren bukaeran Sol Band Palestinako taldea ariko da Bilboko udaletxe ondoko oholtzan.

Atxikimenduak

Euskal Herriko esparru ugaritako dozenaka pertsona atxiki dira mobilizaziora: kulturgileak (Agurtzane Intxaurraga, Aitziber Garmendia, Aiora Zulaika "Pirritx", Jose Mari Agirretxe "Porrotx", Iker Galartza, Mertxe Rodriguez "Marimotots", Itziar Ituño, etab) musikariak (Gozategi, Anje Duhalde, Bulego, Dupla, Gatibu, Olatz Salvador, Skabidean, Zetak, etab), kazetariak, esparru akademikokoak, etab. Gizarte eragile ugarik ere bat egin dute: ELA, LAB, Steilas, Hiru eta EHNE sindikatuak, Etxalde mugimendua, Bilgune Feminista, Euskalgintzaren Kontseilua, pentsiodunen mugimendua, Egi eta Ernai gazte antolakundeak.

EAJ, EH Bildu, EH Bai eta Podemosek ordezkaritza bidaliko dute

EAJ, EH Bildu, EH Bai eta Podemosek Bilboko larunbateko mobilizaziora ordezkaritza bidaliko dutela baieztatu diote Gure Eskuri.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X