Manifestazioak
2024/09/25 - 00:00
Manifestazioa deitu dute Bilbon urriaren 5erako, Palestinako herriaren askatasuna berriro aldarrikatzeko
'Palestinarekin Elkartasuna' taldeko bozeramaileak Israelekin "harreman normalizatuak" dituzten gobernuak kritikatu ditu. Deitoratu duenez, "Libanoko erasoek erakusten dute sionistak ahalegintzen ari direla genozidioa eskualdeko beste herrialde batzuetara zabaltzeko".
2024/09/15 - 23:39
Zizur Nagusiko Udalak salatu du zenbait eraso matxista izan direla jaietan
Bost pertsona atxilotu dituzte emakumeen aurkako delituekin lotuta Nafarroan, horietako bat Zizur Nagusian. Udalak elkarretaratzea egin du, 20:00etan.
2024/09/08 - 20:27
Ernaik independentziaren aldeko aldarria zabaldu du Donostian
Gipuzkoako hiriburuan egindako manifestazioan, Ertzaintzak hainbat manifestaziotan parte hartzen ari ziren 130 gazteri ezarritako isunak ere salatu ditu.
2024/09/08 - 19:26
Ernaik independentzia aldarrikatu eta Ernaiko hainbat kideri jarritako isunak salatu ditu Donostian
Ernaik deitutako manifestazio batek Donostiako kaleak zeharkatu ditu gaur. Independentzia aldarrikatu eta Ertzaintzak Ernaiko 130 kideri baino gehiagori jarritako isunak salatu dituzte bertan.
2024/09/08 - 15:39
Zubietako erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian
"Erraustegia = Klima aldaketa" zioen pankartaren atzetik, erraustegiak airea kutsatzen duela eta erraustegien aldeko ereduak jendeak gero eta gutxiago birziklatzea dakarrela salatu dute.
2024/09/02 - 00:11
Greba orokorra deitu dute Israelen, bahituak askatzeko balioko lukeen akordioa behartzeko
Israelgo sindikatu garrantzitsuenak greba orokorra deitu du asteleheneko 06:00etan hasita, Israelgo Gobernua Hamasekin su-etena lortzea behartzeko. Oposizioko buruak, enpresariek eta hiri nagusietako alkateek ere bat egin dute deialdiarekin.
2024/08/25 - 22:10
Ribabellosako bizilagunek protesta egin dute AHTaren eta makroproiektu fotovoltaikoen aurka
Manifestazioa egin dute Ribabellosako herritarrek arratsaldean, Garraio Ministerioak, "Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak babestuta", Burgos eta Gasteiz artean eraiki nahi duen abiadura handiko trenbidearen eta Arabako Bailaretan egin nahi dituzten zentral fotovoltaikoen proiektuen aurka.
2024/08/24 - 23:42
Ehunka lagun elkartu dira Laudion, ''arreta mediko egokia ez jasotzeagatik'' pertsona bat hil dela salatzeko
ESK sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute Laudioko herritarrek larunbat iluntzean, Alberto Acero plazan. Euskaraz eta gaztelaniaz irakurritako ohar batean, ''arreta mediko egokia ez jasotzeagatik'' pertsona bat hil dela salatu, eta Osakidetzaren "kudeaketa negargarria" gaitzetsi dute.
2024/08/24 - 22:24
Gazako setioa salatu dute Lizarran dozenaka lagunek
Lizarrako herritarrak Gazako setioa salatzera atera dira larunbat eguerdian Foruen plazara. Egunak joan, egunak etorri, odoljarioak etenik ez duela eta, Palestinako herriari elkartasuna agertu diote "Elkartasuna Palestinarekin. Genozidioari ez" zioen pankarta erakutsiz.
2024/08/24 - 22:14
Tentsioa Vista Alegren, zezenketazaleen eta kontrakoen artean
Zezenketen aurkako dozenaka militantek protesta egin dute larunbatean Bilboko zezen-plazaren aurrean, "zezenei tratu txarrak ematea eta hiltzea" salatzeko. Tentsioak gora egin du plazara zihoazen zale batzuek aurre egin dietenean, zezenketen aurkakoak irainduz eta iseka eginez.
2024/08/20 - 23:01
Bilboko Konpartsek elkartasuna adierazi diote manteroen kolektiboari Udaltzaingoaren ''gehiegikerien'' aurrean
Bilboko Konpartsek elkartasuna adierazi diote manteroen kolektiboari arratsaldean, Areatzan egindako elkarretaratze baten bidez. 'Manteroak ere lanean ari diren herritarrak dira, eta, beraz, eskubide berberak jaso behar dituzte', ziurtatu dute.
2024/08/15 - 18:45
Indarkeria matxistaren aurkako protestak Indian, Kalkutako mediku bat bortxatu eta hil ostean
Milaka pertsonak justizia eskatu dute Indian, Calcuttako ospitale batean mediku bat bortxatu eta hil ostean. Emakumea 36 orduko txanda baten ondoren hil zuten, gela batean atseden hartzen ari zela. Emakumeen aurkako sexu-indarkeria etengabeko arazoa da Indian.
2024/08/13 - 17:52
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Israelen aurka mobilizatzeko deia egin du Bilboko Aste Nagusian
Hainbat ekimen aurkeztu dituzte Bilboko Aste Nagusirako konpartsekin elkarlanean, Palestinari buruz hitz egiteari utz ez diezaioten. Banderak banatu dituzte, baita Palestinako herriaren borrokaz hitz egiten duten abestien zerrendak ere.
2024/08/09 - 21:53
Blusek eta neskek geldialdia egin dute jaietako azken kalejiran, lau eraso matxistak salatzeko
Arabako hiriburuko mugimendu feministak zortzi eraso matxista salatu ditu elkarretaratze batean, jaiaren lehen bost egunetan. Oraingoz, bi bortxaketa salatu dituzte, eta Ertzaintzak ustezko erasotzaileetako bat atxilotu du, 21 urteko gizon bat.
2024/08/06 - 22:51
Lezoko bizilagunek errepidea modu seguruan gurutzatzeko irtenbidea nahi dute, biktima gehiago egon ez dadin
Gaintxurizketako bizilagunek protesta egin dute GI-636 errepideak gune horretan duen arriskua salatzeko. Haserre daude, ez baita puntu beltz horretan halakorik gertatzen den lehen aldia.
2024/08/06 - 21:21
Elkarretaratzea Adunan, herriko klub batean 18 emakumeren aurkako sexu-esplotazioa gaitzesteko
Herriko bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean plazan, poliziak itxitako prostituzio-etxean ustez egindako legez kanpoko jarduerak salatzeko.
2024/08/05 - 12:23
90 hildako baino gehiago eta ehunka zauritu Bangladeshen, lan-kuoten sistema baten aurkako protestetan
Kuoten sistemak plazen % 30 eskaintzen zien Independentzia gerrako gudarien ondorengoei. Ikasleen protesten ostean, sistema bertan behera utzi du Gobernuak, baina Poliziarekiko liskarrek ez dute etenik izan.
2024/07/31 - 12:37
Istilu larriak Southporten, labankadaz hiru neska hil zituen erasoaren aurkako protestetan
39 polizia-agente zauritu dira eskuin muturreko manifestariekin izandako liskarretan. Astelehenean labankadaz hil ziren neskatoen aldeko ekitaldi baten ostean gertatu dira istiluak.
2024/07/30 - 11:40
Protestak areagotu dira Venezuelan, Maduroren garaipenaren kontra
Milaka herritar kalera atera dira Venezuelan, Nicolas Madurori garaipena eman dioten hauteskunde emaitza polemikoen aurka protesta egiteko. Manifestazioak Venezuelako hainbat herritara zabaldu dira.
2024/07/23 - 13:27
1.000 pertsonatik gora atxilotu dituzte azken 48 orduetan Bangladeshko ikasleen protestetan
Gainera, Bangladeshko funtzionarioen kuota sistemaren aurkako protestek ehun hildako baino gehiago utzi dituzte dagoeneko.