Manifestazioak
2024/06/28 - 10:06
Albiste izango dira: LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna, irteera operazioa eta eitb.eus-ek 10 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/25 - 18:46
Gutxienez 17 hildako izan dira Kenian, zerga igoeren aurka egindako manifestaldietan
Keniako poliziak 17 manifestari hil ditu, zerga igoeren aurka egindako protestetan. Manifestariak herrialdeko parlamentuan sartzea lortu dute.
2024/06/23 - 11:04
Urriaz geroztik Netanyahuren aurkako manifestazio jendetsuena izan da Tel Aviven
150.000 israeldar inguru bildu dira bart Tel Aviveko kaleetan, antolatzaileen hitzetan. Hauteskundeak aurreratzea eta israeldar bahituak askatzeko akordioa aldarrikatu dituzte.
2024/06/22 - 18:19
Guggenheim Urdaibai bertan behera uzteko eta Usansoloko geltokia lekuz aldatzeko protestak, Gernikan
Protesta bi izan dira goizean Gernikan lehendakariaren kargu hartzearen ekitaldi protokolarioan. Usansolon geltokia herrigunera mugitzea aldarrikatzen zuten batzuk. Besteak berriz, Urdaibain Guggenheim museo bat jartzeko proiektua bertan behera uztea.
2024/06/21 - 21:49
Manifestazio zaratatsua Zumaian, osasun-arreta duinaren alde
'Zumaiako osasun publikoaren alde' herri plataformak deituta, herritarrak osasun zentrotik atera dira manifestazioan. Plataformak Getaria, Zestoa eta Aizarnazabalgo herritarrak ere gonbidatu ditu protestara.
2024/06/16 - 21:16
300 bat mallorcarrek protesta egin dute kala ezagunenean, masifikazio turistikoaren aurka
Bizilagunek Calo del Moro kala txikia hartu dute, Santanyi udalerrian, uhartearen hego-ekialdean. Azaldu dutenez, ez da uhartea bisitatzen duten turisten aurkako protesta izan, turismo "masifikatua" salatzeko baizik.
2024/06/15 - 22:18
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian, ultraeskuinaren gorakadaren aurka
Euskal Herriari dagokionez, 1.500 pertsona kalera atera dira Baionan. Inkestek Fronte Nazionalari ematen diote garaipena, baina ezkerreko alderdiek gora egin dute azken egunotan, Fronte Popular Berriaren sorrerari esker.
2024/06/15 - 19:27
Ehunka lagunek protesta egin dute Ezkerraldean ''prekarietatearen eta gehiegizko gastu militarraren kontra''
Bizitza garestitu dela-eta askok eta askok hilabete amaierara iristeko zailtasun handiak dituztela ere salatu dute.
2024/06/15 - 19:03
Protesta egin dute Donostian ''udan Osakidetzak hainbat osasun zentrotan egingo dituen murrizketak salatzeko''
Osasun publikoaren aldeko plataformek deituta, Osakidetzak udarako iragarritako neurrien kontra egin dute protesta.
2024/06/15 - 18:13
1.500 pertsonak Baionako erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte eskuin muturraren aurka
Euskal Herria Bai koalizio abertzale eta ezkertiarrak eta ezkerreko beste alderdi batzuek osatzen duten Fronte Popular Berria aliantzako ordezkariek bat egin dute deialdiarekin. Sindikatuetako eta giza eskubideen aldeko elkarteetako ordezkariak ere atera dira kalera.
2024/06/14 - 00:21
Manifestazioa Ondarroan, herriko osasun zentroak bizi duen egoera salatzeko
Salatu dutenez, bi urte daramatzate pediatria zerbitzurik gabe. Halaber, bajak betetzeko eskatu dute, eta Osakidetzari eta Osasun Sailari egoera konpontzeko eskatu diete.
2024/06/13 - 12:20
Istiluak Buenos Airesen, Argentinako Senatuak Mileiren lege izarra eztabaidatzen duen bitartean
Lege horrek eztabaida eragin duen lan-erreforma eta enpresa publiko batzuen pribatizazioa jasotzen ditu. 1.200 agente bidali ditu Segurtasun Ministerioak eta 23 pertsona atxilotu dituzte.
2024/06/11 - 19:02
Martxa batek "prekarietatea, murrizketak eta gastu militarra" salatuko ditu larunbatean, Ezkerraldean
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
2024/06/10 - 22:34
Bilera irekia eta elkarretaratzea Zumaian, herriko osasun zentroak bizi duen egoera ''kezkagarria'' salatzeko
Zumaia Osasun Publikoaren Alde (ZUOPA) izeneko plataformak bilera irekia egin du arratsaldean, euren burua aurkeztu eta dituzten eskariak partekatzeko. Ondoren, Osakidetzak euren aldarriak entzun ditzan mobilizatu dira, jubilatuen eta pentsiodunen elkartearekin batera.
2024/06/09 - 12:19
Israelgo Poliziak 30 pertsona baino gehiago atxilotu ditu Tel Aviven, Gobernuaren aurkako protestetan
Hamasek urriaren 7tik atxikita dituen pertsonak askatzeko akordioa eskatzen zuten manifestariek. Israelgo Armadak Nuseirateko operazioan 210 pertsona hil eta 4 bahitu askatu ostean egin dituzte protestak.
2024/06/08 - 23:23
Gazako sarraskia salatzeko performance ikusgarria Bilbon, drone ikuspegitik
Gazako genozidioa gelditzea eskatzeko egindako manifestazioa performance hunkigarri batekin amaitu da Bilbon, Guggenheim Museoaren atarian. "Gure begien aurrean, genozidio bat. Herri baten, bere lurraren eta biztanleriaren suntsiketaren lekuko izaten ari da mundua", ohartarazi dute.
2024/06/08 - 21:52
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Bilbon eta Iruñean Europari eskatzeko Gazako gerran lagun ez dezala
Europako hauteskundeen bezperan, Gernika-Palestina herri ekimenak eta Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak bi manifestazio antolatu dituzte, "Genozidioa STOP! Europa ez izan konplize" lelopean.
2024/06/08 - 21:32
''Gazako genozidioari amaiera emateko'' eskatu dute milaka lagunek Bilbon eta Iruñean
Gernika-Palestina eta Yala plataforma nafarrak deituta, manifestazio jendetsuak egin dituzte bi hiriburuetan "Genozidioa stop!" lelopean.
2024/06/08 - 18:49
Txagorritxuko Larrialdietako langileek langile falta eta ''kudeaketa txarra'' salatu dituzte
Gero eta lantalde murritzagoa dela diote, "eta gaizki kudeatua". Gainera, Santiagon zuzeneko arreta itxi izanak zerbitzua "ezegonkortu" eta "okertu" du. Salatu dutenez, behar diren bitartekorik gabe langileek ezin dute lana behar bezala egin, ezta herritarrek merezi duten arreta eskaini ere.
2024/06/06 - 00:32
Palestinar herriari elkartasuna adierazteko kanpaldia Donostiako erdigunean, Artzain Onaren ondoan
Protesta Gazte Koordinadora Sozialistak deitu du eta, Donostiako Udaltzaingoaren arabera, ez dute aldez aurretik jakinarazi, eta, beraz, ez du baimenik.