Maria Servini
2022/09/21 - 21:55
Argentinako Justiziak baztertu du berriro auzipetzea Martin Villa ministro ohi espainiarra
Argentinako kereila babesten duen Estatu Koordinakundea eta Martxoak 3ko Biktimen Elkartea aztertzen ari dira helegitea jartzea, Argentinako Gorte Gorenean, prozesamenduaren artxiboaren aurka. Martin Villa Espainiako Gobernuko Barne ministroa izan zen, Trantsizioan.
2022/01/17 - 22:23
Martin Villak ukatu egin du aurkari politikoa desagerrarazteko "plan sistematiko eta orokor" bat egon zenik
Ministro frankista ohiak aitortu du 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren "erantzule politiko eta penala" izan litekeela. EH Bilduk Rodolfo Martin Villaren agerraldia eskatu du Kongresuan, adierazpen hori "oso larria" dela iritzita.
2021/12/24 - 16:03
Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak eta CEAQUAk Martin Villa zigortzeko borrokan jarraituko dute
Argentinako Ganbera Kriminal eta Korrekzional Federalaren ebazpenari helegitea jartzea aztertzen ari dira adierazi dute Villa "Espainian epaitzea lortzen ez den bitartean", Argentinako kereila bultzatzen jarraituko dutela.
2021/10/19 - 19:36
Martin Villa espetxeratzeko eskatuko dute frankismoaren biktimek
1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egindako sarraskiarengatik eta 1978ko Sanferminetan German Rodriguez hiltzeagatik auzipetu du ministro frankista Maria Servini epaileak.
2021/10/17 - 16:49
Gakoa, Martin Villaren krimenak gizateriaren aurkako delitutzat hartzea
1977ko Amnistia Legeak zigorrik gabe utzi zituen 1976 arte helburu politikoarekin egindako delituak, baina Espainian bakarrik du indarra lege horrek.
2021/10/17 - 16:40
Erreakzio soka luzea ekarri du Martin Villa ministro ohi frankistaren auzipetzeak
Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, uste du aukera berri bat zabaldu zaiola Espainiako Estatuari. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak begi onez ikusi dute ikerketa.
2021/10/17 - 00:03
Servinik Martin Villa auzipetu du Martxoaren 3agatik eta German Rodriguezen heriotzagatik
Epaile argentinarra frankismoko krimenen aurkako auzi bat gidatzen ari da bere herrialdean, eta Gasteizko sarraskiagatik eta 1978ko sanferminetako gertakariengatik ministro ohi frankista auzipetu du orain. Villak dagoeneko iragarri du helegitea jarriko duela.
2021/10/17 - 00:02
Servini epaile argentinarrak Martin Villa auzipetu du zenbait hilketagatik
Bere prozesamendu autoan, Servini epaileak homizidio larriagotu jarraituaren arduradun penal jotzen du Rodolfo Martin Villa, Estatuaren segurtasun indarrek tiroz egindako lau hilketatan.
2021/10/16 - 17:11
Martxoak 3 elkartea: ''Berri bikaina da, denbora asko generaman horren zain''
Hala agertu da Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko kidea, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko sanferminetan Poliziak eragindako hilketengatik Martin Villa epaitzeko Servini epaileak hartutako erabakiaren aurrean (jatorriz, gaztelaniaz).
2020/09/04 - 02:18
Martin Villa: "Ezinezkoa da Trantsizioan genozidiorik gertatu izana"
Ministro frankista ohiak Servini epailearen aurrean deklaratu du. 1976ko martxoaren 3ko sarraskian "akats larriak" egin zirela esan du, baina azpimarratu du Trantsizioan ez zela genozidiorik izan.
2020/09/02 - 20:56
Servini epaileak gaur galdekatuko du Martin Villa frankismoko krimenengatik
Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohiek publikoki babestu dute Martin Villa eta horrek hautsak harrotu ditu.
2020/07/29 - 13:57
Irailaren 3rako deitu dute Martin Villa krimen frankisten auzian
Koordinakundeak Martin Villari "gizateriaren aurkako krimenen testuinguru batean giza hilketa areagotua" egitea egozten zaiola gogorarazi du.
2020/03/09 - 22:02
Servinik maiatzean galdekatuko du Martin Villa ministro ohia, Madrilen
Frankismoko krimenengatik jarritako kereila ikertzen ari den epaile argentinarrak Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia gertatu zenean Gobernazio ministro zenari hartuko dio deklarazioa.
2020/03/05 - 14:13
Servinik Martin Villa galdekatzeko baimena eskatu du berriro, hilaren 20an, Madrilen
Frankismoaren krimenak ikertzen ari den Argentinako epaileak "behin betiko erantzuna" eskatu dio Espainiako Gobernuari Martin Villa galdekatzeko.
2020/03/03 - 21:28
Milaka pertsonak justizia eskatu dute 1976ko martxoaren 3ko biktimentzat
Martin Villa ministro ohiak Servini epailearen aurrean gertaera horiengatik deklaratzea saihesteko "maniobren" beldur dira biktimak.
2019/12/10 - 16:41
Martin Villa epaitu eta zigortzeko kanpaina bultzatzea eskatu dute hainbat elkartek
Martxoak 3 Biktimen Elkarteak adierazi duenez, Espainiako ministro ohiak Argentinan duen bista atzeratzea "aukera bikaina" da kanpaina "are indar handiagoz" bultzatzeko.
2019/06/06 - 13:10
Frankismoaren biktimen familiak hartu ditu Servini epaileak
Maria Servini epaileak erregimenaren hilketak ikertzen diardu Argentinan. Hainbat biktimaren familiak hartu ditu Buenos Aireseko bere bulegoan.
2019/06/06 - 12:44
Frankismoaren biktimen senitartekoak hartu ditu Servini epaileak Argentinan
Servinik Frankismoaren hilketak ikertzen ditu Argentinatik, eta zenbaitetan ere, Espainiara doa. Egun, auzia zabalik jarraitzen du instrukzio-fasean.
2019/03/28 - 20:03
Servinik Martin Villa ministro ohia deklaratzera deitu du berriro
Argentinako epailearen aurrean deklaratzeko, datorren irailean Buenos Airesera joango dela iragarri du Martin Villak dagoeneko.
2018/10/25 - 17:23
Martin Villa Espainian galdekatzea ukatu egin dio Auzitegi Nazionalak Serviniri
Espainiako legediaren arabera, Martin Villari egotzitako delituen epea iraungi egin dela dio Auzitegi Nazionalak.