Maria Servini
2015/02/03 - 19:10
Artxibatu egin dute ministro frankistak atxilotzeko eskaera
Diktadurako krimenen kontra Servini epaile argentinarrak jarritako kereilaren aldeko elkarteak 20 pertsonaren atxiloketa eskatu zuen, Frankismoko ministro ohiena tarteko.
2015/01/26 - 18:20
Servini epaileak Martin Villa galdekatu nahi du
Epaile argentinarrak Gasteizen 1976ko martxoaren 3an Poliziak hil zituen bost langileen kasuaren harira hartu nahi dio deklarazioa ministro ohi espainiarrari.
2015/01/24 - 15:35
Maria Servini epaile argentinarrak Atochako Abokatuak saria jaso du
Frankismoaren aurkako auziak zabaldu dituen epaileak ikerketekin aurrera jarraituko duela esan du saria jasotzean. Comisiones Obrerasek antolatzen du ekimena, Atochako atentatuan hildakoen omenez.
2014/11/13 - 21:20
Ministro ohi frankistak atxilotzeko agindua blokeatu du Espainiak
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Poliziaren komunikazio bat jaso du. Maria Servini Argentinako epaileak igorritako atxiloketa aginduak blokeatu ditu Interpolek, Espainiak eskatuta
2014/11/13 - 19:51
Ministro ohi frankistak atxilotzeko agindua blokeatu du Espainiak
Fiskaltzak eta Auzitegi Nazionalak ez dute ekingo, Argentinak estradizio eskaera formala egin arte. Hala ere, eskakizunari ezezkoa emango diotela aurreratu zuen asteazkenean Justizia ministroak.
2014/11/13 - 10:59
Martin Villak Servini epailearen aurrean deklaratzea eskatuko du
Horrez gain, “posible baldin bada”, Kongresuan ere agerraldia egitea eskatuko du Martin Villak, Argentinako epaileak leporatzen dionaren inguruan azalpenak emateko.
2014/11/13 - 10:38
Espainiak ez ditu Frankismoko 20 agintariak atxilotuko
2010ean onartutako ebazpen bat erabili du Poliziak argudio gisa atxiloketak ez egiteko.
2014/11/12 - 15:32
Frankismoko 20 agintari atxilotzeko agindu du Interpolek
Dena dela, Espainiako Poliziak ez ditu atxiloketak egingo, 2010. urtean onartutako ebazpen bati helduta.
2014/11/01 - 15:21
Martxoak 3 elkarteko kideekin izan gara Serviniren eskaeraren ondoren
Rodolfo Martin Villa Francoren ministro ohia eta garai hartako beste 19 ministro, polizia eta epaile ohiren atxiloketa agindu du Argentinako Servini epaileak.
2014/11/01 - 14:50
Martxoak 3 Elkarteak Martin Villa atxilotzeko eskatu dio Gobernuari
Elkartea pozik baina “eszeptiko” azaldu da, “hilketa horien arduradunak” epaitzea urte askotan oztopatu izan dutelako “sistematikoki” Espainian.
2014/11/01 - 09:08
Martin Villa eta Utrera Molina atxilotzeko agindu du Servini epaileak
Argentinako epaileak, bi ministro ohi horiez gain, beste 18 inputatu ere atxilotzeko agindu du.
2014/10/23 - 09:21
Argentinako Fiskaltzak frankismoko 15 goi-kargudun inputatu nahi ditu
Besteak beste, 1976. urteko martxoaren 3an Gasteizen bost langile hil zituzten polizien burua inputatzea eskatu dio fiskalak Maria Servini epaileari.
2014/08/04 - 18:09
Padin anarkistak frankismoaren inguruan deklaratu du Servinik eskatuta
Felix Padin (97 urte) "Estatuaren terrorismoa pairatu zuten milaka kideren ahotsa izan da", CNT sindikatuak azaldu duenez.
2014/08/04 - 16:34
98 urteko bilbotarrak frankismoan bizitakoak kontatu ditu epaitegian
Maiatzean ezin izan zuen deklaratu Servini epailearen aurrean. Felix Padín, 98 urteko anarkista bilbotarrak Mirandako epaitegian kontatu ditu gaur frankismo garaian pairatutako sufrikarioak.
2014/05/29 - 11:36
Frankismoaren biktima bi, pozik Auzitegi Nazionalean deklaratzeagatik
Faustina Romeral Cervantes, 90 urtekoa, eta Teresa Alvarez Alonso, 93 urtekoa, Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratzen duten frankismoaren lehen biktimak dira
2014/05/21 - 22:04
Frankismoaren biktimen abokatuen ustez mugarria da Gernikan bizitakoa
''Lehen aldiz, epaile batek frankismoko bi biktimaren testigantza entzun zuen; lehen konponketa izan zen'', esan dute Ana Mesuti eta Maximo Castex abokatuek.
2014/05/13 - 19:11
Servini Euskal Herrian izango da, frankismoaren biktimei galdetzeko
Argentinako epaileak irekitako prozesuan aurkeztutako biktima batzuei deklarazioa hartuko die, adinagatik edota beste baldintza batzuengatik ezin izan dutelako Argentinako nazioko kontsulatura joan.
2014/03/25 - 19:49
Izen gehiago igorri dizkiote Serviniri, frankismoaren krimenen harian
Frankismoaren garaiko krimenak ikertzen ari den Maria Servini epaile argentinarrarekin elkartuko da Carlos Eslepy abokatua. Izen zerrenda berria helarazi diote, kereilan sartzeko eskatzeko.
2014/02/24 - 17:09
Martxoak 3 elkarteak inputatu gehiago egotea espero du
Frankismo garaian Espainian izandako krimenak ikertzen ari den Argentinako epaitegiak Poliziaren esku hildako bost pertsonagatik izandako egozpenak zabalduko dituen konfiantza du elkarteak.
2013/11/16 - 16:59
Martxoak 3 elkarteak Martin Villaren kontra deklaratuko du Argentinan
Azaroaren 28an joango dira Argentinara ministro frankistaren kontrako lekukotasuna ematera eta hura prozesatzeko eskatzera. Elkarteak hari leporatzen dizkio 1976ko martxoaren 3ko hilketak.