Mariano Rajoy
2018/05/31 - 19:32
Marian Beitialarrangoitiaren (EH Bildu) agerraldi osoa
EH Bilduko diputatuak Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa babesten duela adierazi du, "garbitasun demokratikoagatik".
2018/05/31 - 16:26
Brusela, Espainiara eta Italiara begira
Europako komunikabideak gertutik ari dira jarraitzen Rajoyren gobernuaren aurkako zentsura mozioa.
2018/05/31 - 16:21
Arratsaldeko saioa adi jarraitzeko esan die Estebanek kazeteriei
Mariano Rajoy eta Pedro Sanchezen aurrez aurreko luzearen ostean, Eusko Alderdi Jeltzaleak ez du oraindik inkognita argitu.
2018/05/31 - 16:17
Sanchezek independentisten babesa bilatu izana kritikatu du Rajoyk
Zentsura mozioa oportunistatzat jo du Mariano Rajoyk. Pedro Sanchezek presidentea izan nahi duela, baina bidezidorra hartuta, esan du Rajoyk.
2018/05/31 - 16:12
Sanchezek dimititzeko eskatu dio Rajoyri
Kongresuan onartutako aurrekontuak errespetatzeko konpromisoa hartu du eta Euskadiri eta Kataluniari elkarrizketa eskaini die sozialisten idazkari nagusiak.
2018/05/31 - 12:25
Mariano Rajoy: 'Kide ustelak izan ditugu, baina PP ez da alderdi ustela'
Gurtel auziko epaiaren 'interpretazio interesatu eta manipulatua' egitea leporatu dio PSOEri. Halaber, sozialistak ustelkeriatik salbu ote dauden galdetu du.
2018/05/31 - 11:41
Zutik eta txaloka hartu dute PPko diputatuek Mariano Rajoy
Ikusmin handia piztu du Mariano Rajoyren iritsierak. Kamerez eta argazkilariez inguratuta eseri da bere eskainuan. Alderdikideek txalo artean hartu dute.
2018/05/31 - 11:31
Aukera guztiak irekita Pedro Sanchezen zentsura-mozioa eztabaidatu aurretik
Oraingoz, PSOEko buruzagiak Podemosen babesa baino ez du ziurtatuta. EAJk Sanchezi entzun ostean erabakiko du zer egin, baina EAJren botoak ezinbestekoak izango dira Rajoy kanporatzeko.
2018/05/31 - 11:28
Sanchezek, Rajoyri: 'Dimititu ezazu eta mozioa hemen eta orain bukatuko da'
Sanchezek ziurtatu du aurtengo aurrekontuak mantendu egingo dituztela. "Zu izan zara honaino ekarri gaituena", aurpegiratu dio PSOEren idazkari nagusiak Rajoyri.
2018/05/30 - 23:09
Honelakoa izango da Rajoyren aurkako zentsura-mozioaren kontrol saioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ez duela dimititzeko asmorik nabarmendu du. Podemosek mozioaren alde egingo du; ikusteko dago EAJren erabakia zein izango den.
2018/05/30 - 18:07
Boterera iristeko 'bidezidorrak' erabiltzea leporatu dio Rajoyk Sanchezi
Espainiako Gobernuko presidenteak Ciudadanosi eta Kataluniako independentistei Sanchez xantaia egiten ari zaiela ohartarazi die. Oposiziotik dimititu egin behar duela errepikatu diote.
2018/05/30 - 14:17
Zentsura-mozioa Moncloara heltzeko baliatu nahi duela egotzi dio Rajoyk Sanchezi
PSOEko bozeramaileari erantzunez adierazi duenez, ez berak, ez PPk, ez dute Gurtel auziko epaitik eratorritako erantzukizunik.
2018/05/30 - 13:15
Jauregui, Redondo eta Solana proposatu zizkion Riverak PSOEri hautagai gisa
Ciudadanosek berretsi du mozio instrumentala nahi duela, hauteskundeak deitzeko. Mozioaren bozketan ezezko botoa emango duela adierazi du berriz Riverak.
2018/05/30 - 11:46
PPko diputatuek txalo artean hartu dute Mariano Rajoy
Mariano Rajoy Diputatuen Kongresura sartu denean, PPko diputatuak zutik jarri eta txaloka hasi dira.
2018/05/29 - 16:37
Eusko Jaurlaritza 'leiala' izango zaio Espainiako Gobernuari 'edonor dagoela ere'
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak egin du iragarpena, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-mozioaz galdetuta.
2018/05/29 - 16:21
Pedro Sanchezek bilera sorta hasi du alderdiekin etziko mozioaz jarduteko
'Mariano Rajoyri denbora agortu zaio' esanez zuzendu zaio Pedro Sanchez Kongresuko talde parlamentarioari, etzi abiatuko duen zentsura mozioa prestatzeko bileran.
2018/05/29 - 15:59
Hauteskundeen data adostea eskaini du Sanchezek
PSOEko buruzagia hauteskunde orokorren deialdia adosteko prest agertu da, baldin eta Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioak aurrera egiten badu.
2018/05/29 - 13:34
PPren 'B kutxa' ukatu du Cospedalek, eta PSOEri kereila batekin egin dio mehatxu
Alderdi Popularreko idazkari nagusi eta Defentsa ministroak azpimarratu duenez, 'kontabilitate irregular hori, izatekotan, Barcenasena zen, ez PPrena'.
2018/05/29 - 00:04
De Miguelen enpresa batek 35.000 kobratu zituela esan du lekuko batek
Txosten bat egitearen truke izan zela dio. Fiskala gogor aritu da gaurko saioan, 17 orrialdeko txosten bat egitearen truke 300.000 euro baino gehiago kobratu zituen arkitektu katalanarekin.
2018/05/28 - 23:49
Pedro Sanchezek ez du zentsura-mozioaz ERC eta PDeCATekin hitz egin
Mariano Rajoy Moncloatik ateratzeko mozioa babestuko zuela iragarri zuen Esquerrak.