Sanchezek, Rajoyri: 'Dimititu ezazu eta mozioa hemen eta orain bukatuko da'
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusi eta zentsura mozioaren hautagai bakarra Mariano Rajoy Gobernu espainiarraren presidenteari zuzendu zaio eta "dimisioa emateko prest" ote dagoen galdetu dio. "Dimititu ezazu eta dena bukatu egingo da. Gobernuaren Presidentetzatik zure erabakiz irten ahal izango zara", esan du.
Sanchezek berak Gurtel auziaren epaia ezagutu eta hurrengo egunean Mariano Rajoyren aurka aurkeztutako zentsura mozioaren saioan egin duen lehen agerraldian, ordezkari sozialistak presidente espainiarraren dimisioa eskatu du berriz ere: "Dimititu ezazu Rajoy jauna, bukatu egin da zure denbora, dimititu ezazu eta mozioa hemen eta orain bukatuko da".
"Ez da inoiz horren beharrezkoa izan den moziorik aurkeztu, garbitasun demokratikoagatik", baieztatu du. "Espainiako Gobernuko presidentea izan da mozioa aktibatu duena, zu izan zara honaino ekarri gaituena", aurpegiratu dio.
Sanchezen argudioaren arabera, zentsura mozioa "oso gertakari larrien ondorio da, iritzi publikoa behin eta berriz astindu dutenak". "Ganbera honen erantzun irmoa behar du, ganbera honen balioa eta zentzua berreskuratu nahi baldin bada".
Hautagai sozialistak ziurtatu egin du mantenduko duela Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak jasotzen duen programa -orain izapidea bukatuta ez dago- egonkortasuna mantentzeko. "Ez dira gure aurrekontuak, baina ez ditugu kenduko, Estatu mailako erantzukizunagatik".
Estatuaren eta Kataluniaren arteko harremanak normaltasunera eramango duela hitzeman du hautagaiak, Espainiako Gobernuaren presidente izendatzen badute. Hala, Quim Torrarekin elkarrizketa abiaraztera konprometitu da, baita Euskadiko Jaurlaritzarekin ere harremanak estutzera.
Sanchez hautagaiak azaldu duenez, bilerak egingo ditu eta Generalitatearen Presidentetzarekin zein Gobernu berriarekin harremanak estutuko dituela esan du, Rajoyren Gobernuak sortutako "nahaspilatik" irteteko.

Sanchezek, PSOEk aurkeztutako zentsura mozioaren eztabaidan egindako hirugarren agerraldian, kritikatu egin du gatazka katalana konpontzen saiatu beharrean, epaitegien eta "togen" atzean ezkutatu izana.
Bide batez, Sanchezek eskerrak eman dizkio Iñigo Urkullu lehendakariak gidatzen duen Jaurlaritzak hartutako "konpromisoagatik", "egonkortasunaren eta elkarbizitzaren" alde eta Kataluniako "erakundeen krisiaren garaian adostasunera heldu eta konponbideak topatzeko egin dituen ahaleginengatik".
Hitza hartu duenean, PSOEren idazkari nagusiak Konstituzioa aldarrikatu du, bere "indar morala". Mozioa "erakunde mailako erantzuna da, erakunde mailako krisialdiaren aurrean", erantsi du.
Gainera, "haustutako" hitzarmenak Toledoko Itunaren esparruan "berreraikitzeko" konpromisoa hartu du, ongizatearen Estatua bermatzeko eta PPren Gobernuak atzeratutako "larrialdi sozialen" konponbidea sustatzeko.
Abalos: 'PP Gurtel zen, Gurtel PP zen'
Saioaren hasieran, Jose Luis Abalos PSOEren Organizazio idazkariak hartu du hitza zentsura mozioaren defentsa egiteko. Lehen hitzetan Gurtel auzia izan du hizpide, Diputatuen Kongresuan.
"Gurtelen epaia ezagutu eta gero, ez dago suposiziorik egiterik, ziurra da; PP Gurtel zen, Gurtel PP zen", baieztatu du.

"Epaiak egiaztatu du Rajoyren sinesgarritasun eza; alderdian B kutxa zegoenik ez zekiela esan baitzuen", aurpegiratu dio.
Abalosen esanetan, Gurtelen epaiak baieztatu egin du PPk, "bere sorreratik, ustelkeria sistema bat ezarri zuela erakundeetan", kontratu publikoak manipulatuta.
Gainera, PPren diputatuei begiratuz erantsi duenez, "zigor zibila jaso duzue, eta ez penala, gertakariak egin ziren datagatik", gaur egun Zigor Kodean jasota baitaude delituok.
"Epaiak sumina zabaldu du espainiarren artean". "Ahalegin handia egitea eskatu zaie, prekarietatearen, murrizketen… bidez", gaineratu du, "kargudun asko aberasten ziren bitartean, eta zuek amnistia fiskala egin zenieten".
Orduan, PPko diputatuek barre egin dute eta, horren aurrean, Organizazio idazkari sozialistak sutsuki zuzendu zaie: "barre egiten duzue (baina) egoeraren larritasuna ulertuko bazenute, ez nintzateke hemen egongo".
"Maiatzaren 24an egun osoa eman genuen Gobernuaren presidentearen dimisioaren zain, keinuak, ekintzak.. espero genituen" azaldu du. "Bat ere ez. Errealitatea ukatu eta, kasu honetan, baita epaileen epaia ere".
"Ganbera honek ez badu erantzunik ematen, zer esango dugu gainerako epaiak datozenean, hitz egingo dugu edo pasatzen utziko ditugu", esan du ordezkari sozialistak. "Lotsagarria" izango litzateke, azpimarratu du. "Ezin dugu ustelkeria normaltzat jo, ezin du saihestezina izan".
PSOEren "hirugarrenak" gainerako taldeei ere zuzendu zaie, eta zera galdegin die: "zigorgabetasunarekin kolaboratuko al duzue? Gainerakoek hau guztia babestuko dute?".
Hala, ordezkari sozialistak "arduraz" jokatzea eskatu die oposizio osoari eta, gaineratu duenez, PSOEk zentsura mozioa aurkeztera bultzatu zuen Gurtelen epaiak PPren "eserlekuen zilegitasunaren gainean" ere zalantzak eragin ditu, "modu ilegalean finantzatu direlako".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak muga-kontrolak berrezarri dizkie Italiatik datozen bidaiariei
Portu eta aireportuetako kontrolak irailaren 7ra arte egongo dira indarrean, eta ausaz egingo dituzte, Italiak bizi duen migrazio-presioaren aurrean.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.