Maroko
2022/11/30 - 13:43
Marlaskak Kongresuan berretsi du Melillan, ekainaren 24an, heriotzarik ez zela izan espainiar lurraldean
Espainiako Gobernuko Barne ministroak, bigarren aldiz Ganbera horretan, nabarmendu du inor ez zela hil Espainiako aldean.
2022/11/29 - 21:42
Gutxienez migratzaile bat hil zen Espainian Melillako tragedian, ikerketa baten arabera
Hainbat herrialdetako hedabideetan argitaratutako ikerketa ez dator bat Barne ministroaren bertsioarekin. Marlaskak esan zuen Espainiako lurraldean ez zela ezer "tragikorik" gertatu.
2022/11/25 - 19:44
Unidas Podemosek eta oposizioak ondorioztatu dute Melillako bideoak ez datozela bat Marlaskaren bertsioarekin
Unidas Podemosek eta alderdi independentistek ikerketa batzorde bat eskatu dute. PPk eta Ciudadanosek Barne ministroak asteazkenean Kongresuan egingo duen agerraldiari itxarongo diote, babestu ala ez erabaki aurretik.
2022/11/08 - 13:58
Irudi berriek zalantzan jarri dute Marokok eta Espainiak Melillako tragediari buruz emandako bertsioa
Ekainaren 24ko tragediaren ondorengo egunetan, Espainiako eta Marokoko agintariek euren jokabidea defendatu zuten, migratzaileak bortitzak izan zirela argudiatuta. Azken orduetan argia ikusi duten irudi berriek zalantzan jartzen dituzte bi bertsioak.
2022/11/07 - 21:09
Guardia Zibilak istiluen aurkako materiala erabili zuen ekainaren 24an, eta barruko kamerak ez zebiltzan
Kongresuko Barne Batzordeko diputatu talde bat Melillan izan da joan den ekainaren 24an izandako tragediari buruzko informazioa biltzeko, baina azalpenak ez zaizkie nahikoak iruditu.
2022/08/21 - 13:34
Marokoko erregea pozik agertu da Espainiak Mendebaldeko Sahararekiko izandako jarrera aldaketagatik
Mohamed VI.aren arabera, Espainia "diferendoaren jatorria eta errealitatea ondo ezagutzen duen" auzoko herrialdea da. Erregeak beste herrialde batzuei eskatu die beren jarrera argitzeko.
2022/08/03 - 10:20
EAEko biztanleria areagotuz joan da urtez urte, migrazioari esker
Azken 20 urteetan, EAEn jaiotako pertsonen kopuruak behera egin du urtez urte. Hala ere, populazioaren galera horri aurre egin ahal izan zaio migrazio-fluxuei esker.
2022/07/16 - 16:35
Alerta gorria Portugalen, dozenaka sute piztuta
Sua itzaltzeko lanetan ari zen hegazkin bateko pilotua hil da, bere hegazkinak istripua izan ostean. Marokon ere hainbat sute ari dira pairatzen.
2022/07/03 - 22:20
Melillako hesian hildako pertsona migratzaileen "odol hotzeko hilketa" gaitzetsi du Aljeriak
Aljerrek ez du baztertu ekainaren 24ko gertakarietan ehun pertsona baino gehiago hil izana.
2022/07/02 - 16:18
2 urtez muga itxita egon ondoren, Marokon familiarekin elkartzeko desiratzen doaz bidaian
Marokon familiarekin elkartzeko bidaia egiten ari dira musulman erkidegoetako herritar asko. Gibraltarko itsasartea zabalik dago bi urteren ondoren.
2022/06/30 - 13:17
EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen talde parlamentarioek Melillan gertatutakoa salatu dute
Taldeek, Marokoren eta Espainiaren arteko mugan ostiralean jazotakoaren aurrean "atsekabea eta salaketa irmoa" adierazteaz gain, ikerketa "berehalakoa eta independentea" eskatzen dute gertakariak argitze aldera.
2022/06/28 - 22:18
Baimenak atzeratzen ari direla eta, kezkatuta daude udan Saharako haurrak hartzen dituzten familiak
Aurten, inoiz ez bezala, ez aurrera ez atzera dago horretarako Madrilgo Gobernuak ematen duen baimena. Beldur dira, Madrilen eta Rabaten arteko harreman berrien ondorio ote den, eta zein izango den, azkenean, bere eragina.
2022/06/28 - 16:32
Gobernuaren bazkideek eta Podemosek ere Melillako gertaeren inguruko azalpenak eta ikerketa eskatu dute
Melillan izandakoaren kasuan gaur Kongresuan Espainiako Gobernuaren bazkide diren alderdiek gaitzetsi egin dituzte heriotzak, eta bereziki Pedro Sanchezek esandako hitzak, Marokoko poliziaren eginkizuna ontzat ematen zutenak.
2022/06/27 - 23:15
Ehunka lagun bildu dira PSNren egoitzaren aurrean, Melillako hesian izandako 37 heriotzak salatzeko
Iruñean Melillako heriotzak salatzeko elkarretararatzea egin da. Alderdi Sozialistaren aurrean bildu direnek Pedro Sanchezen jokabidea salatu dute, Marokoko jendarmeriaren jokabidea justifikatuz.
2022/06/27 - 21:50
Melillako heriotzak salatzeko elkarretaratzea egin dute Irunen
Ofizialki 23 pertsona hil dira espainiara iritsi nahian. Baina gobernuz kanpoko erakundeen arabera askoz gehiago dira. Eta horiek denak identifikatu ere egin gabe lurperatzen hasi dira Marokon.
2022/06/27 - 16:47
Hildako migratzaileak ehorzteko hilobiak prestatzen ari da Maroko
Melillako mugan hildako migratzaileak ehorzteko hobiak egin ditu Marokok Sidi Salem hilerrian, Nador herriaren kanpoaldean. Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, autopsiarik egin gabe lurperatuko dituzte.
2022/06/27 - 15:55
Afrikako Batasunak ikerketa eskatu du Melillako hesian gutxienez 23 lagun hil ondoren
Giza Eskubideen Marokoar Elkarteak ziurtatu du gutxienez 27 migratzaile hil direla, eta, Caminando Fronteras Gobernuz Kanpoko Elkartearen arabera, aldiz, 37 dira. Melillako presidentearen iritziz, hesian jazotakoa "lazgarria" izan da: "Guardia Zibilak ahal duena eta gehiago ere egiten du".
2022/06/27 - 15:55
Migratzaile talde bat Melillan kontzentratu da mugan gertatutakoa ikertzeko eskatuz
Migratzaileek egin duten protesta isilean pankarta ugari erakutsi dituzte, gaztelaniaz, ingelesez eta arabieraz idatziak. Ekainaren 24an mugan gertatutakoa "sarraskitzat" jo dute pankarta horietan.
2022/06/27 - 12:33
Pilar Garrido: ''Melillan gertatutakoa argitzeko ikerketa bat irekitzea eskatuko dugu''
Pilar Garrido Unidas Podemoseko diputatu eta Podemos Euskadiko buruak adierazi duenez, Pedro Sanchezek Melillan gertatutakoari buruz esandakoek "ez dute inolako justifikaziorik".
2022/06/27 - 12:11
Melillako heriotzen aurrean atsekabea adierazi du Sanchezek, baina mafien gain utzi du erantzukizun osoa
Espainiako Gobernuko presidenteak Marokoko Jendarmeriaren lana eskertu du beste behin, eta Espainiak Marokorekin eta Aljeriarekin dituen harreman onak nabarmendu ditu.