Marte
2021/03/04 - 09:55
Txinak Tianwen-1 zundak hartutako Marteko irudi berriak zabaldu ditu
Zundaren bereizmen handiko kamerak hartutako hiru argazki dira, eta 330 eta 350 kilometro arteko distantziatik hartu ziren.
2021/02/26 - 15:44
Perseverancek irudi berriak hartu ditu Marten
Perseverance ibilgailuko robotek Marteren argazkiak hartu eta 360 graduko panoramika egin dute. Jezzero kraterraren inguruan dauden mendiak ikusten dira.
2021/02/24 - 10:21
Hau da Marten entzuten den soinua
Perseverancek Marteren gainazaleko soinuaren grabazio bat bidali du NASAra. NASAk zabaldu duen audioan "Marteko brisa" entzun daiteke.
2021/02/22 - 23:28
Horrelaxe izan zen 'Perseverance' ontziaren lurreratzea, Marten
NASAk Martera inoiz egindako misiorik garrantzitsuenaren iritsiera grabatu du eta lehendabiziko irudiak zabaldu ditu.
2021/02/19 - 15:49
Perseverance hasi da planeta gorriko lehenengo irudiak bidaltzen
Martera inoiz egindako misiorik garrantzitsuenak arrakasta izan du. Perseverance ontzia bertan da inoiz bizitzarik izan den eta bizitza posible den aztertzeko.
2021/02/19 - 09:44
'Perseverance' ibilgailua Martera iritsi da
Planeta gorrian bizitza mikroskopikoa aurkitzen saiatuko da robota. EHUk eta AVS eta Sener Aeroespacial euskal enpresek parte hartu dute NASAren Mars 2020 misioan.
2021/02/19 - 09:26
NASAren Perseverance ibilgailua Martera iritsi da
2020ko uztailaren 30ean jaurti zuten ibilgailua espaziora. Planeta gorrian bizitza mikroskopikoa aurkitzen saiatuko da robota.
2021/02/18 - 16:00
Bi euskal enpresak parte hartu dute gaur Martera iritsiko den Mars 2020 misioan
Elgoibarko AVS enpresan asmatutako bi gailu ditu 'Perseverance' ibilgailuak. Getxoko Sener enpresak, berriz, antenaren norabidea markatuko duen gailua egin du.
2021/02/17 - 15:56
EHUko bi taldek dihardute "Mars 2020" proiektuak
Ondo bidean, bihar gauean helduko da Martera NASAren "Mars 2020" misioa. Auto baten tamainako ibilgailu bat kokatuk dute Marten, ikerketak egiteko laborategi mugikorra.
2021/02/11 - 10:22
Tianwen-1 zunda txinatarra sartu da Marteren orbitan
Espazio-ontziak maiatzean hartuko du lur Utopia lautadan, planetaren ipar hemisferioan. Barruan ibiligailu bat darama eta helburua hiru hilabetez planeta arakatzea da.
2020/07/30 - 17:12
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasi du NASAk
2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.
2020/07/30 - 16:51
Rover Perseverance gailua Martera bidean da
Atlas suziriari lotuta doa gailua, eta arazorik gabe aurreikusitako orduan egin du jaurtiketa NASAk. Orain arte Martera bidalitako gailurik handiena da.
2020/07/29 - 12:27
AVS euskal enpresaren teknologia Martera iritsiko da
NASAk Martera bidaliko duten Rover Perseverance ibilgailuaren zazpi zatietatik bi diseinatu ditu AVS enpresak. Sistema horiek Marten bizirik egon den eta ea haizerik badagoen aztertuko dute.
2020/07/23 - 13:24
Txinak arrakastaz jaurti du Martera bere lehen zunda
Zunda 2021eko otsailean iristea planeta gorrira espero dute, "sei eta zazpi hilabete arteko" bidaia egin ostean.
2020/06/30 - 12:36
Asteroideek, mehatxua eta ezagutza iturri direnek, euren eguna ospatzen dute gaur
2022an Didymos sistemako 'Dimorphos' asteroidea desbideratzen saiatuko da NASAren Dart misioa, eta Europako Espazio Agentziaren Hera misioak bi urte geroago aztertuko du.
2019/11/28 - 20:35
Ilargira bueltatzea, Europako Espazio Agentziaren helburua
Europako Espazio Agentziak 14.400 milioi euro inbertituko ditu, besteak beste, espazioan geltoki bat eraikitzeko, Ilargirako edo planeten arteko balizko bidaietan erabiliko litzatekeena.
2019/08/20 - 13:46
Elon Muskek Marten bizia sortzeko proposamena sustatu du berriz
Space X, PayPal eta Tesla enpresen sortzaileak proposatutako ideiak hainbat zientzialariren eszeptizismoa jaso du.
2019/07/20 - 20:11
Espazioaren 'esploraziorako garai berri bat' aurreikusi du Trumpek
Trumpek espazioa miatzeko planak azkartzea agindu zion NASAri 2017ko apirilean. Plan horiek gizakia Martera iristea aurreikusten zuten 2030eko hamarkadan.
2019/02/13 - 21:47
Opportunity robota galdutzat eman du NASAk
Ekaitz gogor batek suntsitu zuen robota Marten. Hamabost urte zeramatzan planeta gorriaren azala ikertzen.
2018/11/30 - 14:15
NASAk bederatzi enpresa kontratatu ditu Ilargira itzultzeko eta bertan gelditzeko
Ilargiaren ikerketa zientifikoa eta esplorazioa berrabiatzeko eta Martera ailegatzeko lehen pausua izango da.