Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasi du NASAk
Ostegun honetan, "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria jaurti du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasi da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean".
"Beste mundu batean bizia aurkitzeko eginkizun eplizituarekin Martera joango garen lehen aldia da hau", nabarmendu du Jim Brienstinek, espazio agentziako administratzaileak. "Aurkituko al dugu? Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.
Jaurtiketa 07:50ean izan da (13:50ean Euskadin). Zehazki, rover espazio-ibilgailu berria Atlas V suziriari lotuta aireratu dute Kennedy Espazio Zentroko 41 jaurtiketa plataformatik, eta 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Hain zuzen ere, gaurko jaurtiketan erabili duten suziria, Marteraino iritsi diren "Curiosity" edo "Insight" bezalako espazioko beste ibilgailuekin erabili dute aurretik.
Arrastoak Lurrera ekartzea mugarria litzateke
Misioak, gutxienez, urtebete iraungo du Marten, hau da, 687 egun lurtar. Ibilgailua, Jezero kraterraren gainean lurreratu ondoren, planetaren gainazalean zehar ibiliko da. Han, mikrobioen bizi-hondarrak bilatuko ditu, eta oxigenoa sortzen saiatuko da.
Testuinguru horretan, AVS euskal enpresak ibilgailuaren zazpi zatietatik bi eraiki ditu. Aurreko espazio-ibilgailuen forma lauangeluarrari eusten dio, eta 3 metro (10 oin) luze eta 2,7 metro (9 oin) zabal da. Halaber, "Perseverance" izena duen roverrak 1.043 kilo pisatzen du.
Lehen aldiz, gainera, "Ingenuity" helikopteroari esker aireontzi bat izango da Marten. Espazio-ibilgailu berriari akoplatuta iritsiko da planetara, eta hegaldi proba ezberdinak egingo ditu han.
Dena dela, 2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia, arrasto horiek sakon aztertu ahal izateko. Hori izango da "misioaren prozesurik zailenetako eta zirraragarrienetako bat", Marteren "baldintza gogorrei" aurre egin beharko baitiete, hala nola lurraren idortasunari edo hauts-ekaitzei.
"Ez da erraza, eta arrakasta lortu ezin izateko arrisku handia dago. Hori esanda, badakigu nola lurreratu Marten. Izan ere, zortzigarren aldia da honakoa, beraz, esperientzia dugu horretan", gaineratu du NASAko administratzaileak.
Lagin horiek berreskuratzeko, NASAk Europako Espazio Agentziaren (ESA, ingelesezko sigletan) laguntza izango du, eta dozena bat nazionalitate baino gehiagoko ehunka zientzialarirekin lankidetzan aritu ondoren, hainbat espazio-ibilgailuri esker itzulera posible izatea espero dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Zein mailatan kokatzen dira Euskadi eta Nafarroa munduko gainerako herrialdeen artean PISA txostenean?
Azken txostena astearte honetan argitaratu du ELGAk, eta agerian utzi du atzerakada orokorra izan dela Espainiako Estatuan eta Hegoaldean.
Baso-sute bat piztu da Idiazabalen
15:30 inguruan piztu da sua, Atxurbi eta Txara mendien inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, N-1 errepidearen Urtsuarango irteera itxi egin du, badaezpada.
30 urte Alarde mistoaren alde: elkarrizketa, aurrerapausoak emateko bidea
Jaizkibelgo kideek eta erakundeetako ordezkariek Alarde publiko eta parekidea aldarrikatu dute, eta hiru hamarkadako gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketaren alde egin dute.
Gimenok azpimarratu du ikasle etorkinen presentziak eragina duela Nafarroaren PISAko emaitzetan
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Gorlizen atxilotutako gizon bati, sexu-askatasunaren kontrako hiru delitu egotzita
24 urteko gazte batek hiru emakumeri eraso zien gauez, aurpegia estalita, sexu-erasoa egiteko asmoz.
Gipuzkoako Auzitegiak arindu egin du Iñaki Badiola Realeko presidente ohiaren aurkako zigorra
Epaileek frogatutzat jo dute enpresaburuak Twitterreko kontu klandestinoa erabili zuela magistratu, politikari eta kazetarien aurka jotzeko. Mezuen bidez, eraso gogorrak egin zituen, biktima horiei ustelkeria trama ezberdinetan sartuz. Nolanahi ere, Auzitegiak zigorra arindu du "bidegabeko atzerapenengatik".
PISA Txostenaren emaitza txarrak aitortu ditu Pedrosak
Emaitzak horiek hobetzea Hezkuntza Sailaren estrategiaren baitan kokatzen dela azpimarratu du Hezkuntza sailburuak, eta joera globalari egotzi die emaitzak.
Gizon bat atxilotu dute Esako urtegian aurkitutako gorpuarekin lotuta
Hildakoa Iruñean bizi zen frantziar bat zen. Atxilotua da hilketaren susmagarri nagusia.
Geurea eta audientziaren aitortza duen programazio egonkorra prestatu du ETBk udazken honetarako
Udan izandako audientzia datu onek hauspotuta, entretenimendua eta hurbiltasuna ardatz izango dituen denboraldi berriaren inguruko xehetasunak aurkeztu ditu Isabel Octavio ETBren zuzendariak, hainbat aurkezle, aktore eta kolaboratzaile lagun dituela.
PISA txostena: Atzerakada nabarmena Hego Euskal Herriko ikasleen emaitzetan
Mundu osoan prestigio handia duen hezkuntza-diagnostiko honek agerian utzi du Nafarroako eta Euskadiko ikasleek gaitasun guztietan egin dutela behera; hain zuzen ere, zientzian, matematikan eta irakurmenean. Nolanahi ere, matematiketan bi erkidegoak Estatuko batez bestekoaren gainetik kokatzea lortu dute.