Mediterraneo itsasoa
2018/06/12 - 22:48
Aquariuseko 629 etorkinak printzipioz larunbatean helduko dira Valentziara
Azken orduetan janari gehiago jaso dute. Guztiei azaldu diete Espainiara joango direla. Berria pozarren eta zuhurtziaz hartu dute.
2018/06/12 - 14:29
'Aquarius' ontzia Valentziara joango da bi itsasontzi militarren laguntzarekin
Salbamendu ontzitik Italiako Gobernuaren bi itsasontzi militarretara eramango dituzte 629 migratzaileetatik 500, eta hiru ontziek elkarrekin egingo dute Valentziara arteko bidea.
2018/06/12 - 02:55
'Aquarius' ontziak baztertu egin du Valentzian porturatzea
Eguraldiak okerrera egin duelako eta Valentziara heltzeko lauzpabost egun beharko lituzkeelako eta horrek etorkinen bizitza arriskuan jarriko lukeelako hartu dute erabaki hori.
2018/06/12 - 00:36
'Aquarius' ontzia Valentzian porturatuko da, Italia eta Maltaren ezezkoen ostean
Valentziako Generalitateak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak portu hori eskaini du salbamendu ontzia hartzeko. Mediterraneoan 629 migratzaile erreskatatu ostean, porturatzeko baimenaren zain dago.
2018/06/11 - 22:27
Aquarius ontzian 629 etorkin daude, horietako 123 adin txikikoak
Aquariusen 629 etorkin daude, horietako 123 adin txikikoak, tartean 11 haur txiki. Haurdun dauden 7 emakume ere badira ontzian. Valentziara heltzeko 3 edo lau egun beharko dituzte.
2018/06/11 - 11:51
Italiak portuak itxi dizkio 629 pertsona daramatzan itsasontzi bati
"Denbora luzean lehen aldiz, erantzukizuna bere gain" hartzeko eskatu dio Maltari. Giuseppe Contek bi mediku bidali ditu ontzira, beharrean dauden pertsonak artatzeko.
2018/04/24 - 00:26
1.000 etorkin baino gehiago erreskatatu dituzte Mediterraneoan asteburuan
Asteburuan 1.000 lagun baino gehiago erreskatatu dituzte Libiaren eta Italiaren arteko uretan, 13 salbamendu operazioetan. Halere, gutxienez 10 iheslarik bizitza galdu dute itota.
2018/02/02 - 16:36
90 etorkin hil dira Libiako kostaldean beren ontzia urperatu ostean
246 etorkin hil dira Mediterraneo itsasoan urtarrilean. 2017an 254 hil ziren epe berdinean.
2017/11/26 - 13:00
470 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneoan, Italiak koordinatutako operazioan
Azaroaren 24ra arte bildutako datuen arabera, 115.159 pertsona erreskatatu dituzte itsasotik Italiako portuetara eramateko, 2016an epe berean baino % 32,55 gutxiago.
2017/11/03 - 19:53
4,1 graduko lurrikara Malagan
Dardara probintziako hiriburuan nabaritu da, eta 10 kilometroko sakoneran jazo da.
2017/09/16 - 21:51
Europara iritsi nahi zuten 1.074 etorkin aurkitu dituzte Libiako uretan
Libiako kostazainek zortzi itsasontzi geldiarazi dituzte, barruan 1.074 migratzaile zeramatzatela. Afrikarrak eta arabiarrak dira guztiak.
2017/09/09 - 20:48
2016an Mediterraneo itsasoan 5.000 errefuxiatu hil zirela salatu dute
Bizi hobe baten bila etxeak uzten dituzten pertsona askok itsasoan murgildu eta bizitza jokoan jartzen dutela salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak.
2017/09/09 - 17:46
Milaka errefuxiaturen heriotza irudikatu dute Ereagako hondartzan
Espainiak irailaren 26a bitartean 17.337 errefuxiatu hertuko zituela esan zuen, baina oraindik 15.357 iristeko daude. Ongi Etorri Errefuxiatuak lanean jarraituko du.
2017/08/14 - 13:47
GKEen Mediterraneoko erreskateak bertan behera, presioen ostean
Libiako agintariek bilatze eta erreskate gune esklusiboa zabaldu ostean hartu dute erabakia, lurraldeko urek markatzen duten 22 kilometroko distantziatik urrunago.
2017/08/07 - 13:48
Italia, GKEen eta pertsona-trafikatzaileen arteko 'harremanak' ikertzen
Alemaniako gobernuz kanpoko erakunde baten ontzia atxikita dute, tripulazioak mafiekin ustez izandako 'harremanak' ikertzeko.
2017/07/21 - 15:42
Bi turista hil dira Greziako Kos irlan
6,7 neurriko lurrikara izan da bart Egeo itxasoan Kos Greziako irla eta Turkiako zenbait kostaldeko herri ikuituz. Bi turista hil dira Kosen eta ehunka zauritu Grezian eta Turkian.
2017/07/11 - 11:25
Mediterraneoan 4,8 graduko lurrikara izan da, eta Almeriaraino iritsi da
Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) arabera, Mediterraneoan, Aljeriako kostatik gertu izan da lurrikara, 03:18ean.
2017/06/30 - 09:54
4.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte egun batean Italian
Horietatik, ehunka adingabeak dira eta bakarrik zihoazen. Aste honetan, 15.000tik gora pertsona heldu dira Italiara Mediterraneoaren itsas-bidetik.
2017/06/29 - 11:26
EBk migrazioarekin lagundu ezean, portuak itxiko dituela abisatu du Italiak
"Italiak gainezka egin du", ohartarazi du Italiak EBn duen enbaxadoreak. Larunbatetik ona, 11.000 bat pertsona erreskatatu dituzte.
2017/06/19 - 21:25
126 migratzaile hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta
Ontzia Libiatik abiatu zen osteguan, eta 130 pertsona zeramatzan. Lau bizirik daude.