Mercedes Benz
2017/09/13 - 02:01
Aurreikusitakoak baino 350 kontratu gehiago, Gasteizko Mercedesen
Aurreko akordioan mila kontratu mugagabe (500 hitzarmenaren sinaduran, eta beste 125 urtero, 2020 urtera arte) sortzeko konpromisoa hartu zuten, baina orain 1.350 izango dira 2017ko abendura arte.
2017/05/26 - 22:17
Gasteizko Mercedesen 11 larunbatetan egingo dute lan ekainetik abuztura
Lan-hitzarmenak jaso egiten ditu horrelako neurriak, aparteko eskaerei aurre egiteko.
2017/05/15 - 15:20
Mercedeseko enpresa-batzordeak UGTren salaketak ukatu ditu
Sindikatu horren esanetan, ez zuen batzordearen presidente berria aukeratzeko bileretan parte hartzeko aukerarik izan, eta epaitegietara jo zuen gertatutakoa salatzeko.
2016/11/24 - 21:35
Mercedeseko langileek lan-hitzarmenaren aurre-akordioa babestu dute
Lan-hitzarmenak % 1,8ko soldata igoera aurreikusten du. Era berean, Mercedeseko aldi baterako 1.000 langile finko egiteko konpromisoa hartu du enpresak.
2016/11/17 - 20:17
Lan-hitzarmenaren aurre-akordioa sinatu dute Mercedesen
Akordioa UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek sinatu dute, baina ez du enpresa-batzordeko gehiengo sindikalaren (ELA, LAB, CCOO eta ESK) babesa.
2016/10/04 - 11:22
Mercedesek Gasteizen duen lantegian gaueko txanda berreskuratu dute
Urteak joan dira erabaki hori azken aldiz hartu zutenetik; oraingoan, xedea da eskaerari behar bezalako erantzuna ematea. Guztira, 650 ibilgailu egingo dituzte egunero.
2016/05/06 - 22:00
UGT eta CCOO sindikatuen arteko harremana apurtzear dago
Comisionesek ez badio UGTri Mercedes enpresako langile batzordearen presidentzia bueltatzen, UGTk harreman guztiak apurtuko ditu.
2016/05/05 - 16:52
UGTren eta CCOOen arteko harremanak momentu txarrean daude orain
Euskadiko UGTren hamabigarren kongresua hasi da, eta CCOO sindikatuari Mercedes enpresako langile batzordean hartutako erabakiarekin atzera egin dezala eskatu dio Raul Arza idazkari nagusiak.
2016/05/03 - 17:15
Batzordeko gatazkak kolokan jarri du UGT eta CCOOren ekimen bateratua
Mercedeseko langile batzordearen gehiengoak, CCOOk tartean, UGTko presidentea kargugabetu egin du lan-hitzarmenaren negoziazio prozesuan izandako desadostasunengatik. UGTk agresiotzat hasrtu du.
2016/05/03 - 14:59
Mercedeseko CCOOko ordezkariek sindikatuaren babes osoa dutela diote
UGTko Euskadiko Idazkari Nagusiak, Raúl Arzak, CC.OO.ri hartutako erabakian atzera egiteko exijitu dio eta enpresa batzordearen presidentzia berreskuratzea eskatu du.
2016/05/03 - 09:32
Mercedeseko enpresa-batzordeko presidentea kargutik kendu dute
ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek Iñaki Andres (UGT) kargutik kendu dute. Erabakia “arduragabekeria” dela salatu du Andresek. CCOOrekin harremanak haustea planteatu du UGTk.
2016/03/23 - 22:01
Gasteizko Mercedes Benzek aurten 137.000 ibilgailu egitea espero dute
Aurten 137.000 ibilgailu egitea espero dute, eta ekoizpen-igoera horri aurre egiteko, enpresak 3. txanda ezarriko du gauez, krisialdi aurreko egoerara itzulita.
2015/10/06 - 10:33
Euskadin ikertzeko proposamena egin dio lehendakariak Mercedes Benzi
Furgoneta arloan munduko buruzagia den Wilfried Porthek babes osoa berretsi dio Gasteizko lantegiari. Lehendakariak ikerketa eta garapen arloa Gasteizen kokatzea proposatu dio.
2015/10/05 - 10:52
Mercedeseko zuzendaritzarekin bilduko da Urkullu Alemanian
Multinazionalak Gasteizko lantegirako duen proiektua bertatik bertara ezagutuko du lehendakariak. Tapia sailburuak 4.0 industria aztertuko du hainbat enpresarekin.
2014/05/20 - 12:04
Lehendakaria, Espainiako erregea eta Soria, Mercedesen aurkezpenean
Gaur enpresa alemaniarrak ekoitziko duen monobolumen berriaren aurkezpena izan da, Gasteizko lantegian. Halaber, LABek protesta egin du lantegiaren atarian, Espainiako erregearen bisitaren kontra.
2014/03/10 - 14:07
Ikasleek Mercedeseko egoitzan praktikak egiteko hitzarmena sinatu dute
Alemanian jarri zuen martxan Mercedesek eredu hau, Europan lehen aldiz, eta orain Euskadin ezarriko du.
2014/03/10 - 14:06
Eusko Jaurlaritza eta Mercedesen arteko akordioaren sinadura
Eusko Jaurlaritzak eta Mercedes Benzek akordioa sinatu dute gaur. Mercedesen ekoizpen prozesurako prestaturiko Lanbide Heziketa titulazioa garatuko dute.
2014/01/15 - 11:44
Daimlerrek 190 milioi inbertituko ditu Mercedesen Gasteizko lantegian
Alemaniako enpresaren helburua Gasteizko lantegian tamaina ertaineko kamioneta belaunaldi berria ekoizten hastea da.
2012/03/09 - 18:52
Mercedes E-Vitoria proiektuak 13 milioi euroko laguntza izango du
Produkzio kostua handia den arren, Patxi Lopezek E-Vito ibilgailua Euskadirentzat “estrategikoa” dela azpimarratu du.