Metalgintza
2021/06/21 - 13:14
Tubacexeko langileak "argudioz eta arrazoiz beteta" iritsi dira epaiketara
Langileek elkarretaratzea egin dute EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, 128 langileri eragiten dien enplegu-erregulazioko espedientearen aurka irekitako epaiketen harira.
2021/06/21 - 12:37
''Espero dugu Justiziak 128 kaleratuak lanpostuetara itzultzea''
Tubacexeko langileek elkarretaratzea egin dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, lan-erregulazio espedientearen kontrako epaiketak hasi diren egunean.
2021/06/18 - 13:02
Bost enpresatako langileen manifestazioa Bilbon, kaleratzeen aurka
Manifestazioa egiten ari dira Petronor, Tubacex, ITP Aero, Bilboko Argiak eta Novaltiako langileak. Iragarritako kaleraretzeen eta lan prekarizazioaren aurkako protestaldia da.
2021/06/17 - 20:18
Ertzaintza Tubacexeko langileen aurka oldartu da eta pertsona bat atxilotu du
Gainera, atxilotutako emakumeak fisura bat du agenteetako batek borrarekin emandako kolpeagatik. Hiru piketariren aurkako epaiketarengatik egin dute elkarretaratzea.
2021/06/02 - 16:23
Aiaraldean protestan atera dira eskualdeko enplegua defendatzeko
Industriako langileak, langile publikoak, hezkuntzakoak, pentsiodunak, mugimendu feminista, gehiengo sindikala... Aiaraldeko herri-kolektiboek bat egin dute mobilizazio egunarekin.
2021/06/02 - 14:56
Aiaraldea kalera atera da enpleguaren alde
Aiaraldeko hainbat sektoretako langileek manifestazioa egin dute gaur Laudion, "SOS Aiaraldea" lelopean, eta irtenbideak eskatu dizkiote administrazioari.
2021/06/01 - 22:46
Tubacexeko langileek ez dute atzera egin; ez dituzte kaleratzeak onartuko
Tubacexek dio greba zalantzan jartzen ari dela Laudio eta Amurrioko lantegien etorkizuna. Auzitegiek ekainean erabakiko dute Tubacexeko kaleratzeak legezkoak diren ala ez.
2021/06/01 - 20:57
Greba mugagabea Tubacexeko lantegien kalterako dela esan du zuzendaritzak
Enpresak egindako azken proposamena atzera botata, langile-batzordeak greba mugagabeari eustea erabaki du, kaleratzeak salatzeko.
2021/05/28 - 16:32
Kaleratzeen eta "prekarietatearen" aurkako manifestazioa, Bilbon
Tubacex, PCB, Petronor eta Bilboko Argian enpresateko langileek manifestazioa bateratatua egin dute gaur goizean Bilbon.
2021/05/27 - 16:32
La Excavadora taldearen kontzertua, Tubacexeko langileen alde
Arabar musika taldeak kontzertu sorpresa eman du Amurrion, enpresako langileei elkartasuna adierazteko. Punk rock doinuak, lan aldarrikapen baten alde.
2021/05/26 - 13:48
Tubacexeko langileek protesta egin dute Legebiltzarraren atarian
Tubacexeko langileek manifestazioa egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren atarian. Aiarako enpleguari buruzko lantaldean enpresa batzordeko kideak arituko dira dira.
2021/05/20 - 18:22
Tubacexeko batzordeak baztertu egin du zuzendaritzaren proposamena, "xantaia delako”
129 langile kaleratu ostean, gainerako lanpostuak 2024a arte mantentzea proposatu zuen enpresak. Langileak greba mugagabean daude otsailaz geroztik.
2021/05/13 - 19:49
Tubacex, Petronor eta PCB enpresetako langileek manifestazioa egin dute Barakaldon
Tubacex, Petronor eta PCB enpresetako langileek (ITP Aero enpresakoak) manifestazio bat egin dute Sestaoko lantegitik igaro eta Barakaldoko lantegiaren sarreran amaituz.
2021/05/11 - 13:51
Tubacexek 16,4 milioi euroko galerekin itxi du urteko lehen hiruhilekoa
Enpresako kontseilari delegatuak lehen hiruhilekoaren antzeko bigarren hiruhilekoa aurreikusi du, baina "pixkanaka-pixkanaka ekoizpen unitateek jarduera maila handitzen" ari direla adierazi du.
2021/05/01 - 22:23
EEEa salatu dute Tubacexeko Langileek Laudion, Maiatzaren Lehenean
Maiatzaren Leheneko protestekin bat egin dute Tubacex enpresako langileek, Laudion (Araba). Otsailetik daramate greba mugagabean.
2021/05/01 - 22:13
Tubacexeko langileen manifestazioa Laudion, “Aiaraldeko enpleguaren defentsan”
Enpresa arabarreko langileek zuzendaritzak aurkeztutako EEEa salatu dute, Maiatzaren Leheneko protestekin bat eginez.
2021/04/29 - 20:42
Tubacexeko langileek kaleratzeen aurkako manifestazioa egin dute Bilbon
Manifestazioa San Mamesetik atera da eta zirkulazioa blokeatu du Sabino Arana kalean eta Kale Nagusian.
2021/04/17 - 01:08
Ertzaintza Tubacexeko langileei oldartu zaie, Legebiltzarraren atarian
Langileek 65 egun daramatzate greban. Amurriotik Gasteizera oinezko martxa egin dute. Hasieran sarrera galarazi badiete ere, langile-batzordeko kideak Legebiltzarrean sartu dira azkenean.
2021/04/16 - 12:32
Tubacexeko langileen aurka kargatu du Ertzaintzak Legebiltzar atarian
Eusko Legebiltzarraren atarian bildutako Tubacexeko langileen aurka egin du Ertzaintzak. Tentsioa areagotu egin da langileek trafikoa eta tranbia eten dituztenean.
2021/04/16 - 11:24
Tubacexeko langileak Eusko Legebiltzarrera iritsi dira
Gaua Gopegin igaro ondoren, atzo Amurriotik irten ziren Tubacexeko langileak Eusko Legebiltzarraren atarian daude.