Metalgintza
2023/01/30 - 07:56
Bizkaiko metalgintzaren hitzarmena negoziatzeko mahaia akordioa lortzen saiatuko da gaurko bileran
Bilera 10:30etik aurrera egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, eta sindikatuen eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren (FVEM) ordezkarien arteko hirugarren batzarra izango da, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.
2023/01/27 - 12:01
Bizkaiko metalaren negoziazio bilera astelehenera, hilak 30era, atzeratu da
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) eta sindikatuetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzapean bigarrenez bildu ziren astelehenean, hilaren 23an, Bilbon. Gaur egitekoak ziren hirugarren bilera astelehenera atzeratu da.
2023/01/24 - 11:23
Iker Casanova: ''Jaurlaritza beti patronalaren alde jartzen da, hala ikusi dugu Bizkaiko metalean''
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dute ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan
2023/01/23 - 15:04
Negoziatzen jarraituko dute Bizkaiko metalgintzan, Jaurlaritzaren proposamena nahikoa iruditu ez zaielako
Sindikatuek eta patronalak datorren ostiralerako deitu dute hurrengo bilera, Jaurlaritza bitartekari dela.
2023/01/23 - 09:21
Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta patronala berriro bilduko dira gaur, Jaurlaritza bitartekari dela
Enplegu Saileko ordezkarien bitartekaritza onartu ondoren, bi aldeek joan den astelehenean egin zuten lehen bilera, ez atzera ez aurrera dagoen lan gatazka bideratu asmoz. Gaurko batzarra 10:00etan hasiko da.
2023/01/23 - 08:45
Albiste izango dira: Donostialdeko ESIa, N1eko eta A15eko bidesariak eta bilera Bizkaiko Metalgintzan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/17 - 11:31
Lakuntzak ziurtatu du "mobilizazioek bakarrik" aldaraziko dutela metalgintzako patronalaren jarrera
ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, FVEM patronalak bere proposamenari eusten dio, eta ez du jarrera aldatzeko borondaterik erakusten. "Hasierako puntu berean gaude", esan du, atzoko bileraren ostean.
2023/01/16 - 18:09
Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta patronala berriz bilduko dira hilaren 23an
Aldeek "lehen hartu-emana" izan dute gaur, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.
2023/01/16 - 08:11
Jaurlaritza bitartekari dela, negoziazio mahaian eseriko dira Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta patronala
Bitartekaritza eskatu zuten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta egun gutxira heldu zen batzarra egiteko deialdia (15:00etan da hitzordua). ELA ere batuko zaie, nahiz eta bitartekaritza eskatu ez.
2023/01/12 - 16:38
Jaurlaritzak sindikatuak eta patronala astelehenerako deitu ditu Bizkaiko metalgintzako gatazka bideratzeko
Deialdia Bizkaiko metalgintzako negoziazio mahaian gehiengoa duten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu eta egun gutxira heldu da; izan ere, premiazko ikusten dute Lan eta Enplegu Sailak esku hartzea, konponbidea aurkitzeko.
2023/01/10 - 15:51
Bizkaiko Metalgintzaren gatazkan negoziazioa berrabiaraztea nahi dute CC. OO., UGT eta LAB sindikatuek
Horretarako, Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute. Era berean, adierazi dute, irtenbidea eta akordioa Jaurlaritzaren ardura ere badela.
2023/01/09 - 17:02
Bizkaiko metalgintzaren gatazkan Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute CCOO, LAB eta UGT sindikatuek
Lan eta Enplegu Sailetik dagoeneko esan dute prest daudela bitarketari lanak egiteko, betiere, bi aldeek hori eskatzen badute.
2022/12/23 - 12:04
Loli Garcia: "Urtarrilean mobilizazio handi baterako deia egingo dugu"
CCOO sindikatuko idazkari nagusiak Radio Euskadin esan duenez, zerbitzua "hondatzen ari da eta herritarrek sumatzen dute hori". Azaldu duenez, mahai sektorialean sindikatuek proposamenak egiten dituzte "baina ez dago borondaterik Osakidetzaren partetik".
2022/12/02 - 19:44
Ertzaintzak "legearen barruan" jardun zuen metalgintzako grebako piketeekin, dio Erkorekak
Asteazkenean, Artean, Ertzaintzak esku hartzea egin zuen; sindikatuek salatu dutenez, lau pertsona zauritu ziren, horren ondorioz. CCOOren eta LABen iritziz, larria da Eusko Jaurlaritzak abala ematea langileak "erreprimitzen dituen" Ertzaintzaren esku hartze horri.
2022/12/02 - 14:20
Bosgarren eta azken greba eguna, Bizkaiko metalgintzan
Sindikatuak pozik agertu dira, aste honetako greba amaitzen den egunean. ELAk, baina, greba mugagabea deitzeko aukeraz hitz egin du.
2022/12/02 - 08:45
Gasteizko Mercedesen ekoizpena etenda egongo da gaur eta bihar, Bizkaiko metalgintzako grebaren ondorioz
Lanuzteak tarteko, ez dira heldu automobilgintza enpresak behar zituen piezak, eta ondorioz, muntaketa gordina, muntaketa eta pintura arloetan geldituta egongo da produkzioa.
2022/12/01 - 15:35
Mercedesek ekoizpena etengo du asteburuan Bizkaiko Metalaren lanuzteak eragindako hornidura eskasiagatik
Lanuzteak Muntaketa Gordinaren sektoreari eta Azken Muntaketa eta Pinturaren sektoreei eragingo die abenduaren 2an eta 3an.
2022/11/30 - 21:50
Metalgintzako langileek EAJren egoitzaren aurrera eraman dute protesta, Ertzaintzaren jarrera salatzeko
Metalgintzako langileek Bilbon EAJ alderdiak duen egoitzaren aurrean egin dute protesta, Ertzaintzak langileekiko duen jarrera salatzeko. Sindikatuek diote gaur Artean gertatutako istiluak ez direla gertaera bakan bat. Uste dute horren atzean erabaki bat dagoela.
2022/11/30 - 19:33
Lau zauritu Ertzaintzak Bizkaiko metalaren grebako piketeen aurka egindako kargaren ondorioz
Segurtasun Sailaren esanetan, liskarra sortu da ertzainak pikete batzuk identifikatzen saiatu direnean, eta pikete horiek ertzainak bultzatzen eta iraintzen hasi direnean. Sindikatuek salatu dutenez, karga "izugarria" eta "neurrigabea" izan da.
2022/11/29 - 14:08
Bigarren greba eguna dute gaurkoa Bizkaiko Metalgintzan
CCOO, UGT, LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuek manifestazioa egin dute Zornotzan. ELAk, berriz, gauza bera egin du eguerdian Barakaldon.