Mikel Ayestaran
2022/04/03 - 22:23
Mikel Ayestaran: "Ehunka hildako aurkitu dituzte Butxan eta askoz ere gehiago izan daitezke"
Butxako hirian, zibilen gorpuak nonahi. 410 pertsonen gorpuak aurkitu dituzte eta 280 gorpu inguru hobi komunetan lurperatu behar izan dituzte. Fusilatuak izan dira batzuk eta eskuak lotuta dituzte hainbatek.
2022/04/03 - 00:28
EITB Media Irpinen sartu da eta egoera latzaren lekuko izan da
Errusiako Armadak Irpinetik alde egin du eta, urrun ez dagoen arren, atzean soldaduen eta zibilen gorpuak utzi ditu. EITB Mediaren talde bat hirian sartu da.
2022/04/01 - 17:22
Mariupol, hondamendi humanitarioaren atarian
Borrokak eta erasoak ugariak dira Mariupolen. 150.000 lagun hiritik atera nahian eta ezinean daude eta Gurutze Gorriak misio berezia jarri du abian haiei laguntzeko, besteak beste, 54 autobus jarri dituzte Mariupolera bidean.
2022/03/31 - 17:54
Egun bateko su-etena deitu dute Mariupolen, zibilak atera ahal izateko
Gurutze Gorria Mariupolera bidean da, premiazko laguntzarekin. Kiev inguruan, bestalde, atzo baino lehenkera gutxiago entzun dira.
2022/03/31 - 10:43
Errusiako Armadak su-etena iragarri du Mariupolen, korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko
Hala ere, Ukrainan ez dira Errusiaz fio. Setiatutako Mariupol hirian harrapatuta dauden pertsona horiek Zaporizhiara atera ahalko dira, aurrez Berdiansk hirian geldialdia eginda.
2022/03/30 - 22:51
Irpinen hondamendia eragin du Putinek; alkatearen esanetan 200dik gora zibil hil dituzte
Putinek gogor erasotzen jarraitu du Ukraina iparraldean, eta Donbass are gehiago ari da estutzen. Irpinen hondamendia eragin du eta 200dik gora zibil hil ditu dagoeneko. Mikel Ayestaranek Irpineko bizilagunekin hitz egin du.
2022/03/30 - 16:35
Errusiak bonbardatzen jarraitzen du gaur ere, eta ez Donbassen bakarrik
Azken orduotan, Errusiak erasoak gogortu egin ditu Luhansken eta Donetsken. Gerra fronte osoko posizio ukrainarrak bonbardatu dituztela esan du gaur bertan Donetskeko gobernadore ukrainarrak. Luhansken berriz, 100.000 biztanle inguru dituen hiri bati egin diote eraso errusiarrek.
2022/03/29 - 16:27
Giro hotza izan da ukrainar eta errusiarren arteko bileran
Erdogan presidente turkiarrak ordezkaritzak agurtu ostean emaitza konkretuak lortzeko eskatu die eta su etena jarri du helburu gisa. Bileraren emaitzaz berriz ez dago aurreikuspen baikorrik azken orduetan errusiak eta ukrainak euren posizioak malgutu badituzte ere.
2022/03/28 - 16:33
Kiev hirigunean ez dituzte Errusiatik datozen adierazpenak sinesten, eta defentsa prestatzen ari dira
Donbass omen dute helburu nagusi, baina errusiarrek Kiev eta beste hiri batzuk bonbardatzen segitzen dute. Mariupolen dauden 160 mila herritar handik ateratzeko eskatu du bertako alkateak.
2022/03/26 - 17:50
Eztandak eta borroka Kiev inguruan, Errusiaren asmoa Donbassen "zentratzea" omen bada ere
Moskuk dio gaurtik aurrera "operazio bereziaren bigarren fasean" daudela eta orain "Donbass askatzea" dela helburua. Dena dela, gerra hotsak izan dira gaur ere Kiev inguruetan.
2022/03/25 - 15:38
Kiev inguruan Errusiako tropak atzera egitera behartu dituzte ukrainarrek
Ukrainarrek diote kontraerasoan ari direla eta azken 24 orduotan galera handiak eragin dizkietela errusiarrei, herri bat baino gehiago berreskuratuz gainera.
2022/03/24 - 22:00
Errusiak bereganatutako herri batzuk berreskuratu ditu Ukrainak, Kiev inguruetan atzera egitera behartuz
Ez da Moskuk espero zuen bezalako ofentsiba arina izan eta Errusiako tropek ez dute Kievera iristea lortzen. Halaber, Errusiak bereganatutako herri batzuk berreskuratu ditu Ukrainak.
2022/03/23 - 21:39
Kieven segurtasuna areagotu da, eta herrialdearen babes estrategian, boluntarioak ezinbesteko pieza dira
Kieven bukatu da etxeratze agindua, eta han geratu diren herritarren erresistentzia itzuli da kaleetara. Kontrol postuetan segurtasun gehiago dago eta boluntarioak ezinbesteko pieza dira.
2022/03/23 - 15:33
100.000 biztanle Mariupolen harrapatuta daude elikagai, sendagai eta urik gabe
Atzo 7.000 pertsona hiritik atera zituztela eman du jakitera Volodimir Zelenskik. Hala ere, oraindik, herritarren laurden batek, 100.000 inguruk bertan harrapatuta jarraitzen dute blokeaturik, elikagairik eta botikarik gabe eta bonben azpian.
2022/03/22 - 15:42
Gerran hildakoen errautsak eta gorpuak Kieveko hilerrian pilatzen dira
Ukrainako gerran hildakoen kopuru zehatzik ez da ezagutzen. Kieveko hilerrian egunero jasotzen dituzte hildakoen gorpuak eta elizkizun txikietan agurtzen dituzte.
2022/03/22 - 15:33
Mariupol da borroka bortitzenen erdigunea
Aurrez aurrekoak hiri erdiguenra iritsi dira eta Putinen aldeko tropa txetxeniarrak aurreraka jarraitzen dute, kalez kale. Kievek salatu du Errusia azpiegitura zibil eta industrialak suntsitzen ari dela Mariupol errauts bihurtzeko helburu bakarrarekin.
2022/03/21 - 15:44
Telebista 24 orduz emititu ahal izateko, erredakzioa martxan jarri dute Kieveko lurrazpiko bunker batean
Gerra hasi zenean Ukrainako zazpi telebista kate nagusiak bat egin zuten 24 orduz informazioa emateko. Bonbardaketa alarmak jotzen duenean bunkerretatik eskaintzen duten emisioa.
2022/03/21 - 15:38
Ukrainak ezezkoa eman dio Mariupol Errusiaren esku uzteko ultimatumari
Errusiaren erasoa gero eta gogorragoa da Kieven baita Mariupolen ere. Bi astez, bonbardaketek ez dute etenik izan eta gaur Errusiak atzo emandako ultimatumari erantzun behar zion. Hiriaren kontrola bere esku uztea korridore humanitario baten truke. Ukrainak ezezkoa erantzun dio.
2022/03/19 - 17:23
Erresilientzia adibideak Kieven: ateak berrireki dituzten jatetxe eta ileapaindegia, gerraren erdian
Hiru asteko tentsioaren ostean, eta tropa errusiarrak 30 kilometrora dituztela, nolabaiteko "normaltasunari" heldu nahi diote herritarrek. Kalera irteten hasi dira poliki-poliki eta gerra aurreko jarduera batzuei berrekiten.
2022/03/18 - 21:26
Haurdunaldi subrogatuari esker jaiotako haurrak, Kieveko soto batean harrapatuta
Erizain batzuek klinika bat inprobisatu dute Kiev inguruko soto batean, haurdunaldi subrogatuaren ondorioz jaiotako 21 haur zaintzeko. Etorkizuneko familiak ezin dira biltzera joan gerraren ondorioz, eta haien ama biologikoek herrialdetik ihes egin dute.