Bizkaiko futbol epaileek planto egin dute, erasoen ostean: ez dira Basaurin, Portugaleten eta Karabiganen ariko
Arbitroen Batzordeak erabaki du ez duela hiru klub horien zelaietara epailerik bidaliko, zenbait epaileren aurkako (batzuk, adingabeak) irainen, mehatxuen eta erasoen ostean jarrera aldatu dutela ikusi arte.
Bizkaiko Arbitroen Batzordeak iragarri du ez duela epailerik bidaliko Basauri, Portugalete eta Karabiganeko (Berango) zelaietara, azken asteetako gertakari larrien ondoren. Bi kasutan epaileak adingabeak ziren, batzordearen presidente Jon Agirrek azaldu duenez.
Basaurin, 16 urteko epaile bat iraindu, jazarri eta hiltzeko mehatxua egin zioten Soloarteko zelaian. Karabiganen, Berangon, beste arbitro adingabe bati eraso egin zioten, benjamin mailako partida batean. Gainera, duela astebete, Portugaleten, jubenilen ligako partida batean eraso fisikoa jasan zuen epaile batek.
Neurria indarrean egongo da inplikatutako klubek jarrera aldatu dutela frogatu arte; izan ere, batzordeak ohartarazi duenez, inork ez du damurik erakutsi. Arbitraje-elkargoak erasotako epaileen eskura jarriko du beharrezko laguntza psikologikoa, bereziki 16 urteko adingabeari, shock egoeran jarraitzen baitu.
Gainera, batzordeak kirol-batzordearen eta adingabeen defendatzailearen esku utzi du beste diziplina-neurriak hartzeko aukera, baita auzibidera jotzekoa ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.