Mikel Ayestaran
2021/05/12 - 23:30
Gerra baten ataria izan liteke Israelen gertatzen ari dena?
Israelek erasoen intentsitatea eta kantitatea handitzeko asmoa azaldu du, eta Hamas erantzuteko prest dago. Mikel Ayestaranek analisi bat egin digu.
2021/05/11 - 22:57
Israelek berriz ekin dio Gaza bonbardatzeari
28 dira dagoeneko Gazan Israelen bonbardaketetan hildakoak. Tentsioa areagotzen ari da eta gerra giroa ari da zabaltzen.
2021/05/10 - 23:07
Israelgo Armadak Gaza bonbardatu du eta erasoan hainbat palestinar hil dituzte
Israelgo Armadak Gaza bonbardatu du eta erasoan bederatzi palestinar hil ditu, tartean hiru ume. Aurrez, miliziano palestinarrek koheteak jaurti dituzte Gazako Zerrendatik Jerusalemera.
2021/04/27 - 22:35
Mikel Ayestaranek horrela gogoratzen ditu David Beriain eta Roberto Fraile
Mikel Ayestaran lankideak Roberto Frailerekin ordu luzeak pasa ditu lanean munduko hainbat tokitan. Honela gogoratu du berak Barakaldoko kameraria.
2021/04/18 - 16:48
Txertaketa masiboari esker, Israelen maskara ez da derrigorrezkoa toki irekietan
Israel nolabaiteko normaltasunera eta errutinara itzuli da, pandemiaren aurreko egoeraren antzera. Txertaketa-kanpaina azkarrak infekzioak gutxitu zituen eta deseskalatze mailakatua eragin zuen.
2021/04/16 - 22:38
Igandetik aurrera, aire librean, ez dute musukorik erabili beharko Israelen
Txertaketaren hasieran, egunero 10 000 positibo izatetik, orain egunean 200 kasu izatera pasatu dira. Murrizketak malgutzen eta normaltasuna berreskuratzen hasi dira.
2021/04/11 - 17:54
Hastear dago Ramadana mundu osoko 1.800 milioi musulmanentzat
Jerusalemen, esaterako, festa giroa sumatzen da, iaz, covid-19a dela eta Ramadamarekin lotutako ospakizun ia guztiak bertan behera geratu ondoren.
2021/03/29 - 00:22
Erramu igandeko prozesioarekin hasiera eman dio Jerusalemek Aste Santuari
Iaz bertan behera geratu zen Olibondoen menditik jaisten den prozesioa. Txertaketa masiboari esker, Israelek murrizketak arindu ditu eta Erramu igandeko prozesioa egin da.
2021/03/21 - 16:33
Netanyahuren etorkizuna, jokoan
Israelek bi urteko epean laugarren bozak izango ditu asteartean. Hauteskundeak baino gehiago, Netanyahuren inguruko plebiszitua bihurtu dira beste behin ere eta kalea guztiz zatituta dago.
2021/03/20 - 15:33
Palestinan gogor jo du hirugarren olatuak, eta ospitaleak kolapsatuta daude
Durako zentroan, Covida artatzeko zentro nagusian, muturreko egoera bizi dute. Hirugarren olatuak gogor jo du eta lehen aldiz pandemia hasi zenetik ospitaleak kolapsatuta daude.
2021/03/14 - 16:22
400.000 hildako eta 5,6 milioi errefuxiatu utzi ditu Siriako gerrak
Txikituta dago Siria eta Nazio Batuen Erakundearen arabera, siriarren % 60 gosetearen atarian bizi dira. Egoera oso larria da oraindik.
2021/03/02 - 15:46
Diru emaileek Yemen ahaztu dute
Sei urte daramatza gerran, eta gosetea saihesteko 3.000 milio euro pasa lortu nahi zituen Nazio Batuen Erakundeak, baina erdia bakarrik lortu du.
2021/02/25 - 15:49
Baimen berdea indarrean dagoenetik lehen kontzertua antolatu da Tel Aviven
Txertatuta dagoen jendea besterik ez da sartu kontzertura. Ahots kritikoek txertatze agiriak dakarren bereizketa soziala kritikatu dute.
2021/02/21 - 15:54
Indarrean sartu da Israelen bi dosiak jaso izana ziurtatzen duen "baimen berdea"
Gimnasioetan edo hoteletan sartzeko, adibidez, derrigorrezkoa da pasaporte berde berria aurkeztea.
2021/02/06 - 16:50
Koronabirusak gogor kolpatu ditu Libanoko osasun sistema eta ekonomia
Koronabirusa dela eta, presioa handituz doa Ekialde Hurbileko herrialdeko ospitaleetan, osasun sistema gainezka eginda dagoelako. Ekonomia hondoratuta dago.
2021/02/03 - 19:28
Palestinako txertaketa kanpaina hasi da Israelek bidalitako 2.000 txertorekin
Israelek 5 milioi dosi eman ditu dagoeneko eta munduko liderra da txertaketan; palestinarrek, berriz, 2.000 baino ez dituzte jaso.
2021/02/02 - 21:40
Horrelakoa izaten ari da txertaketa Israelen eta AEBn
Israeleko Gobernuak sei hilabeteko immunitate agiria ematen die bi dosiak jarri dituztenei. AEBn, lehen aldiz, gehiago dira txertatutako herritarrak kutsatutakoak baino.
2021/01/31 - 15:44
Israelek jarri ditu txerto gehien; Palestinak, berriz, ez du dosirik jaso
Israelgo biztanleen % 33k txertoa jaso dute, eta ia bi milioi lagunek bigarren dosia hartu dute dagoeneko. NBEk eskaera egin ondoren, Israelek 5000 dosi emango dizkie palestinarrei.
2021/01/12 - 21:32
Mikel Ayestaran lankideak koronabirusaren aurkako txertoa jaso du dagoeneko Israelen
Mikel Ayestaran Israelen eguneko soberakinak jasotzeko egiten den ilara batean jarri da, eta lehen dosia hartzea lortu du. Israel munduko liderra da txertaketan, herritarren %20k jaso dute jada.
2021/01/10 - 16:37
Saudi Arabiak blokeoa altxatu dio Qatarri
Trumpen garaia amaitzear dagoela, lehen mugimendu garrantzitsua ikusi da Ekialde Hurbilean. Bere aliatu arabiar nagusiak, Saudi Arabiak, blokeoa altxatu dio Qatarri eta adiskidetze prozesua martxan j