Mikel Ayestaran
2020/12/20 - 15:46
10 urte dira Arabiar Udaberria bezala mundu osoan ezaguna egin zen iraultza hasi zela
Tunisian hasi eta berehala zabaldu zen beste herrialde askotan. Hala ere, duela 10 urte piztu ziren ametsak ez dira bete eta, Tunisia kenduta, beste herrialdeetan bortizkeria da nagusi.
2020/11/15 - 16:57
Bidenen garaipenak Palestinan izango duen eraginari so daude bertako herritarrak
Ez dute itxaropen handirik, baina Joe Biden agintera iritsita, Palestina eta AEBren arteko zubiak berreraikitzea nahi du Mahmud Abas gobernuburu palestinarrak.
2020/11/01 - 17:43
Pandemiaren hirugarren olatuak 35.000 hildako utzi ditu jada Iranen
Iran da Ekialde Hurbileko herrialderik kutsatuena eta Gobernuak azaroaren 20ra arte luzatu ditu murrizketak eta kontrol neurriak.
2020/10/18 - 16:44
Judu ultra ortodoxoak arazo bihurtu dira Israelen hiru asteko itxialdiaren ostean
Ez dituzte arauak errespetatzen. Zortzi faseko plana dute, eta lehen olatuan baino astiroago itzuliko dira normaltasunera.
2020/10/11 - 17:41
Netanyahuren kontrako protesta jendetsuak Israelen, pandemiaren kudeaketa dela eta
Hiru aste daramatzate konfinatuta eta kutsatze tasa jaitsi egin da. Laster otsailera arte iraungo duen deseskalatzea hasiko dute: 8 fase izango dira eta semaforoaren koloreen arabera egingo da aurrera
2020/10/10 - 17:26
Ehunka haurrek hondakinen artean ikasten dute Taizen (Yemen)
Ehunka haurrek hondakinen artean ikasten dute orain dela 4 urtetik txikituta dagoen eskola batean. Oso toki arriskutsua izan arren, zorionekoak dira eskolara joateko aukera dutelako.
2020/09/26 - 18:25
Itxialdia gogortu egin dute Israelen
Ospitaleak gainezka daude, eta COVID-19 birusa duten gaixoak artatzeko guneak beteta daude. Netanyahu lehen ministroak larrialdi egoera deitu du.
2020/09/19 - 16:46
Azken hamarkadako isolamendua atzean utzi du Israelek Palestina estatutzat onartu gabe
Netanyahuk iragarritako "aro berria" hasi da Ekialde Hurbilean. Saudi Arabiak aire eremua ireki dio Estatu juduari. Gainera, Arabiar Emirerri Batuek F-15 gerra hegazkinak erosteko aukera dute orain.
2020/09/06 - 18:28
Israel da munduan, milioi biztanleko kutsatu gehien dituen herrialdea
Koronabirusaren bigarren agerraldia geldiezina da Lurralde Santuan eta egunero kutsatu kopurua goraka egiten ari da Israelen. Gazan ere 0 kasutik 1.000 kasura igaro dira astebetean.
2020/08/31 - 22:59
Israelen eta Emirerri Batuen arteko lehen hegaldi komertziala jarri da abian
Bi herrialdeen arteko lehen hegaldi komertziala jarri da abian, bertan Estatu Batuetako aholkulariak zirela. Hurrengo 2 egunetan azken ikutuak emango dizkiote normalizazioa lortzeko bide orriari.
2020/08/29 - 16:45
Unescok 21 milioi euro lortu nahi ditu epe motzean Beiruteko 40 eskola konpontzeko
Beiruten izandako leherketan dozenaka eskola suntsitu ziren. Beraz, arazo larriena beraientzat ez da noiz hasi, baizik eta non hasi.
2020/08/24 - 17:05
16 urteko neska baten talde bortxaketak haserrea eragin du Israelen
Poliziak 11 lagun atxilotu ditu, tartean, 9 adingabe daude. Samina nagusi da herrialde osoan.
2020/08/19 - 15:08
Giza eskubideen urraketa, Arabiar Emirerri Batuen alde iluna
Munduko herrialde aberatsenetako bat da, baina giza eskubideak urratzen dira behin eta berriro.
2020/08/13 - 22:50
Israelek eta Arabiar Emirerri Batuek bake akordioa lortu dute
Donald Trumpek akordio historiko baten berri eman du: Israelek eta Arabiar Emirerri Batuek bake akordioa lortu dute. Israelek uko egingo dio anexio planari.
2020/08/06 - 23:03
Beiruteko gaurkotasuna Mikel Ayestaranen eskutik
Macronek bisitatu du Libanoko hiriburua eta auzoetatik ibili da egoera bertatik bertara ikusteko. Eztanda gutxi ez eta koronabirus kasu gehien gaur erregistratu da Beiruten.
2020/08/05 - 22:24
Mikel Ayestaranek Beiruti buruzko azken informazioa ekarri digu
Atzoko leherketarekin harremana dutela eta, Libanon lehen atxiloketak egin dituzte. Hildako, desagertutako eta zauritutako pertsona kopurua handia da.
2020/08/04 - 23:08
Mikel Ayestaranek Beiruten gertatu den leherketaren inguruko azken ordukoa eman digu
Itsasontzi bati konfiskatutako lehergaiak jasota zeuden biltegi batek su hartu du eta eztanda ikaragarriak astindu du Libanoko hiriburua.
2020/07/27 - 17:40
Dena prest dago Saudi Arabian aurtengo erromesaldirako
Agintariek neurri zorrotzak ezarri dituzte, eta oso mugatuta bada ere, aurrera egingo dute bizian behin musulman guztiek egin behar duten bidaia erlijiosoarekin.
2020/06/30 - 16:46
Dena prest dago Zisjordaniako anexioa martxan jartzeko
Israelek egingo duen hirugarren anexioa izango da, Golango gainekoa eta Jerusalm ekialdiekoak egin ondoren. Nazioarteko presioak ere ez du anexio hau gelditzea lortu.
2020/06/22 - 23:03
Israelek neurriak gogortu ditu koronabirusaren bigarren agerraldiari aurre egiteko
Israelgo Gobernuak dituen aholkulari militarrek eta medikuek koronabirusaren bigarren olatua bertan dagoela esan dute. Horren aurrean, Netanyahuk neurriak gogortu ditu.