Mikel Ayestaran
2019/09/11 - 21:32
Kolonoek Netanyahuri emango diote botoa, Jordan ibarraren anexioa egingo duelako
Hauteskundeei begira kolonoei egindako keinu garrantzitsu bat da, baina etorkizunean Palestinako Estatu bat ikusteko aukera hiltzen duen neurria ere bai.
2019/08/30 - 16:08
Israelen aurkako boikoterako deia defendetzen duen mugimendu nagusiak CAF du jomugan
Lau urte bete dira Frantziako Veolia konpainiak Jerusalemeko tranbia egiteari uko egin zionetik. Orain, CAFek hartuko dio lekukoa.
2019/08/30 - 10:49
Palestinak Espainiari eskatu dio CAFek ez ditzala hasi Jerusalemgo tranbiaren lanak
Lehen urratsa da, informatiboa diotenez, eta Goierriko enpresari gogoratu diote bertan lan egiten badu ondorio legalak eta komertzialak pairatu ditzakeela mundu mailan.
2019/08/26 - 16:25
Israelek Irakera, Libanora eta Siria hegoaldera zabaldu du Iranen aurkako gerra
Asteburuan Damasko hegoaldean Hizbolako hiru miliziano hil ditu Israelek aire eraso batean.
2019/08/15 - 17:24
CAF enpresa euskalduna Jerusalemgo tranbiaren linea berdea sortzen hasi da
CAF konpainia euskaldunak eraikiko du Jerusalemgo tranbiaren linea berdea. Ibilbidearen %95a auzo israeldarretan kokatuko da eta giza eskubideen aldeko erakundeek eraikuntza salatu dute.
2019/08/05 - 20:42
Azken samariarrek Palestinan eta Israelen bakea lortzeko zubia izan nahi dute
815 samariar besterik ez dira gelditzen munduan. Palestinan eta Israelen bizi dira, eta bibliako samariar onaren parabolak erakusten duen bezala, bakerako zubi izan nahi dute ekialde hurbilean.
2019/06/30 - 19:30
The New York Times kazetak umore grafiko gehiago ez argitaratzea erabaki du
Israelgo marrazkilarien iritzia jaso dugu, Estatu juduan ere antisemitismoaren eztabaida beti mahai gainean baitago.
2019/06/08 - 16:01
Neturei Karta, sionismoari aurre egiten dion muturreko talde erlijiosoa
Israelgo Estatua onartzen ez duen mugimendu hori zuzentzen duen errabinoarekin izan gara.
2019/06/05 - 16:27
Ramadana 24 orduko aldeaz amaitu dute herrialde batzuek
Saudi Arabiak atzo amaitzen zela esan arren, herrialde askok ez diote jaramonik egin eta gaur eman diote amaiera baraualdiari. Politikak astronomiak baino pisu gehiago izan du.
2019/06/03 - 16:17
Israelek Donald Trumpen omenez altxatuko duen herriaren lanak, martxan
Erdi abandontuta dagoen kolonia bat berritu, handitu eta 100 familia baino gehiago hartzeko prestatu nahi dute.
2019/05/16 - 11:43
Su-etenak eta Qatarretik sartu den diruak giroa lasaitu dute Nakba egunean
Eurovision dela eta adostu zen su-etenaren lehen ondorioa argi geratu da. Hondamendiaren egunean istiluak izan dira, baina soldatuek ez dute tiro egin.
2019/05/15 - 10:38
Protesta Tel Aviven, Gazan sufrimendua nagusi dela gogorarazteko
Israelen dena prest dago Eurosivion ospatzeko, baina herritar denak ez datoz bat jaialdiarekin. Atzo protesta martxa deitu zuten Tel Aviven.
2019/05/05 - 15:17
Zinea eta basamortua uztartzeko proiektua abian jarri dute Egipton
Herrialdearen iragan faraonikoaz gozatu ondoren, turistek zine areto oso berezia probatzeko aukera dute orain: basamortuan irekitako areto amaigabea.
2019/04/26 - 11:36
Errefuxiatuei laguntzeko deia egin dute Gernikako bonbardaketaren 82. urteurrenean
15:45ean sirena eta kanpai hotsak entzun dira. Bonbardaketan hildakoen aldeko hileta eta lore eskaintza egin ere dira Gernikako hilerrian.
2019/04/21 - 15:10
Jerusalem jendez gainezka dago, kristauen eta juduen ospakizun bikoitza dela eta
Milaka fededunek hartu dituzte Jerusalemgo hiri zaharreko kaleak Aste Santuko egunetan.
2019/04/10 - 16:54
Benjamin Netanyahuk karguari eutsiko dio beste 4 urtez
Oso lehia borrokatua izan da, baina parlamentuan ultraeskuineko indarrak gehiengoa dira, eta koalizioa osatzeko behar beste boto dituzte.
2019/04/06 - 16:10
Libia gerra zibil baten atarian dago
Oposizioko indarrek Tripoli bereganatzeko operazioa martxan jarri dutenetik, tentsioa da nagusi herrialdean. Hiriburua da opositoreen helburu nagusia.
2019/03/29 - 16:04
Margolari batek harriak erabili ditu Israelek tiroz hil dituen aurpegiak gogoratzeko
Raed Issak artistak harri eta pertsona bakoitzak oso historia pertsonala dutela esan dio Mikel Ayestarani, eta lehen Intifadatik herria oso sinbolikoa dela palestinarrentzat gogoratu digu.
2019/03/23 - 15:09
Kalifa herriaren azken gotorlekuan garaipena aldarrikatu dute
Estatu Islamikoarekin amaitu dutela baieztatu dute kurduek eta baita Estatu Batuetako presidenteak ere.
2019/03/19 - 15:38
Ultraeskuineko Etxe Judua alderdiaren azken iragarkiak zalaparta sortu du
Israelgo Justizia ministroak 'Fascism' izeneko lurrina aurkeztu du, berarentzat 'demokrazia usaina' duela esanez.