Mikel Ayestaran
2023/11/05 - 17:16
Milaka lagunek protesta egin dute Netayahuren etxe atarian, haren dimisioa eskatzeko
Gerra eta gatibuen krisia oker kudeatzea leporatzen diote lehen ministroari. Tel Aviven milaka lagunek bat egin dute bahituen senideekin, haiei babesa adierazteko.
2023/11/04 - 22:16
Kazetarien hilketak ''hilketa selektiboak'' direla uste dute Gazako kazetarien lankideek
36 kazetari hil ditu jada Israelek, Palestina TB kate publikoko lau kazetari, tartean, eta horien lankideekin izan da Mikel Ayestaran. 2.000 kazetari daude Israelen Israelek akreditatuta, baina debekatuta dute Gazara sartzera; beraz, han daudenak dira munduaren begiak.
2023/11/04 - 16:21
Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria arabiar herrialdeen buruzagiekin batu da
Presioa egiten jarraitzeko eskatu dio Beirutek Blinkeni, Israelen erasoak geldiarazteko. Bitartean, Israelek, entzungor eginez, erasoak areagotu ditu azken orduetan.
2023/11/03 - 21:41
Netanyahuk uko egin dio etenaldi humanitario bati, Hamasek bahituak askatu arte
Israelgo lehen ministroak esan du Gazako operazioak ez direla amaituko Hamasek bahitu guztiak bizirik askatu arte.
2023/11/03 - 16:49
Etenaldi humanitarioak eskatu dizkio Blinkenek Netanyahuri
Israelen gaineko presioa areagotzen ari da nazioartean. Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria berriro joan da bertara. Etenaldi humanitarioak eskatu dizkio Blinkenek Netanyahuri.
2023/11/02 - 21:46
Herrialde batzuek Israelekin duten harremana gogortzen duten bitartean, Blinkenek berriro bisitatuko du
Herrialde arabiarrak Israelekin duten jarrera diplomatikoa gogortzen ari direnean, Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria Tel Avivera itzuliko da. Azken orduotan, Jordaniak ere erretiratu du bere enbaxadorea.
2023/11/02 - 15:51
''Rafahko pasabide irekita dago bigarren egunez, baina, gerran egonik, egoera egunez egun aztertzen dute''
Atzerriko pasaportea duten 50-70 palestinarrez betetako lau autobusek eta beste herrialde batzuetako herritar batzuek Gazako Zerrenda utzi dute gaur goizean.
2023/11/01 - 21:21
Ehunka atzerritar eta dozenaka zauritu irten dira Gazatik, Rafahko igarobidetik
Larri zauritutako palestinarrak eta atzerriko pasaporte edo nazionalitatea dutenak Egiptora igarotzen hasi dira. Asmoa da ate hori irekita mantentzea, eta iragarri dute bihar AEBko herritarrak irtengo direla.
2023/11/01 - 15:24
Mikel Ayestaran: ''Qatarren bitartekaritza ezinbestekoa izan da Rafahko pasabidea irekitzeko''
Gerra hasi zenetik lehen aldiz ireki da Rafahko pasabidea Gazatik irteteko. Rafah da une honetan Gazan geratzen den muga bakarra, beste guztiak guztiz itxita baitaude.
2023/10/31 - 23:09
Litekeena da datozen orduetan Rafah pasabidea irekitzea Gazatik zaurituak ebakuatzeko
Orain arte soilik giza laguntza sartu da pasabide horretatik, tantaka, baina beti itxita egon da Palestinatik Egiptora irteteko. Gainera, Hamasek iragarri du atzerriko gatibuak aske utziko dituela, baina ez dago konfirmatuta noiz eta nola egingo lukeen.
2023/10/31 - 15:30
Israelen eta Hamasen arteko aurrez aurreko borroka bortitzak inkomunikatuta dauka Gaza
Israelgo Armada Gaza hiriaren iparraldetik eta ekialdetik mugitu da gaurkoan. Litekeena da helburua hiria inguratzea eta horrela sarrera-irteerak kontrolatzea izatea.
2023/10/30 - 15:57
Ayestaran: ''Gaza bitan zatitzea izan liteke Israelen operazioen helburua''
Israelek zabaldu eta indartu egin du lurreko operazioa azken orduetan. Analista batzuek diote, operazio honen helburua Gaza bi zatitan banatzea dela.
2023/10/29 - 21:27
Netanyahu, gero eta kritikatuagoa Israelen
Urriaren 7ko erasoak direla eta, segurtasun arduradunen kontra egin du sare sozialetan, eta gero, polemika ikusita, ezabatu egin du mezua. Bestalde, Israelgo bakezaleak kalera irten, eta euren ahotsa altxatzen hasi dira, erasoaldi handi hau hasi zenetik lehen aldiz.
2023/10/28 - 22:55
Israelek hurrengo fasea jarri du abian
Israelgo tropak Gaza barruan daude, eta komunikazioak, guztiz etenda. Horrek izugarrizko trabak eragiten ditu, bai giza laguntza banatzeko, baita kazetariek euren lana egin ahal izateko ere.
2023/10/28 - 16:27
Azken egunetako erasoaldi bortitzena abiatu du bart Israelgo Armadak Gazako Zerrendan
Israelek lurreko operazioa indartu eta komunikazio guztiak eten ditu Gazan, eta guztiz isolatuta utzi du. Gauean zehar, borroka izan da nagusi inguruan.
2023/10/27 - 23:17
Lurreko operazioa areagotu egingo du Israelek, eta Gazako hegoaldera joateko eskatu die palestinarrei
Armadaren bozeramailearen arabera, lurreko operatibo handiago bati ekingo diote orain. Fronte guztietan prestatzen ari direla adierazi du, eta herritarrei eskatu die hegoaldera joateko.
2023/10/27 - 16:59
Israelgo Armadak Gazan egiten dituen sartu-irtenak oso puntualak dira
Lurreko erasoaldi handia baimenduko duen argi berdea oraindik ez da iritsi. Militarrek prest daudela errepikatzen dute egunero, baina mugimendu handi hori momentuz ez da heldu.
2023/10/26 - 16:49
Tanke eta bulldozerrekin sartu dira Israelgo tropak Gaza iparraldeko hainbat eremutan
Israelek jakitera eman duenez, operazio honek bi helburu nagusi zituen: alde batetik, prestatzen ari diren lur-operazio handirako bideak garbitzea; eta bestetik, gatibu dauden pertsonen inguruko informazioa biltzea.
2023/10/24 - 16:41
Israelek orain arte eginiko bonbardaketarik bortitzena egin du Gazan, eta ehunka hildako eragin
Azken 24 orduetan Gazan 700 pertsona baina gehiago hil dituztela adierazi du Osasun Ministerioak. Bonbardaketa gogorrenak Gaza hegoaldean ari dira izaten, Israelek palestinarrei toki seguruagoa dela esan ostean.
2023/10/23 - 22:50
Lurreko inbasioa atzeratzea eskatu dio Washingtonek Netanyahuri
Israelgo Gobernuak lurreko operazioaren argi berdea atzeratu du, Bidenek eskatu diolako, "The New York Times" egunkariaren arabera. Bien bitartean, Israelek airetik bonbardaketak egin ditu eta 436 pertsona hil ditu azken 24 orduetan, Hamaseko Gobernuaren Osasun Ministerioaren arabera.