Mikel Ayestaran
2023/10/30 - 15:57
Ayestaran: ''Gaza bitan zatitzea izan liteke Israelen operazioen helburua''
Israelek zabaldu eta indartu egin du lurreko operazioa azken orduetan. Analista batzuek diote, operazio honen helburua Gaza bi zatitan banatzea dela.
2023/10/29 - 21:27
Netanyahu, gero eta kritikatuagoa Israelen
Urriaren 7ko erasoak direla eta, segurtasun arduradunen kontra egin du sare sozialetan, eta gero, polemika ikusita, ezabatu egin du mezua. Bestalde, Israelgo bakezaleak kalera irten, eta euren ahotsa altxatzen hasi dira, erasoaldi handi hau hasi zenetik lehen aldiz.
2023/10/28 - 22:55
Israelek hurrengo fasea jarri du abian
Israelgo tropak Gaza barruan daude, eta komunikazioak, guztiz etenda. Horrek izugarrizko trabak eragiten ditu, bai giza laguntza banatzeko, baita kazetariek euren lana egin ahal izateko ere.
2023/10/28 - 16:27
Azken egunetako erasoaldi bortitzena abiatu du bart Israelgo Armadak Gazako Zerrendan
Israelek lurreko operazioa indartu eta komunikazio guztiak eten ditu Gazan, eta guztiz isolatuta utzi du. Gauean zehar, borroka izan da nagusi inguruan.
2023/10/27 - 23:17
Lurreko operazioa areagotu egingo du Israelek, eta Gazako hegoaldera joateko eskatu die palestinarrei
Armadaren bozeramailearen arabera, lurreko operatibo handiago bati ekingo diote orain. Fronte guztietan prestatzen ari direla adierazi du, eta herritarrei eskatu die hegoaldera joateko.
2023/10/27 - 16:59
Israelgo Armadak Gazan egiten dituen sartu-irtenak oso puntualak dira
Lurreko erasoaldi handia baimenduko duen argi berdea oraindik ez da iritsi. Militarrek prest daudela errepikatzen dute egunero, baina mugimendu handi hori momentuz ez da heldu.
2023/10/26 - 16:49
Tanke eta bulldozerrekin sartu dira Israelgo tropak Gaza iparraldeko hainbat eremutan
Israelek jakitera eman duenez, operazio honek bi helburu nagusi zituen: alde batetik, prestatzen ari diren lur-operazio handirako bideak garbitzea; eta bestetik, gatibu dauden pertsonen inguruko informazioa biltzea.
2023/10/24 - 16:41
Israelek orain arte eginiko bonbardaketarik bortitzena egin du Gazan, eta ehunka hildako eragin
Azken 24 orduetan Gazan 700 pertsona baina gehiago hil dituztela adierazi du Osasun Ministerioak. Bonbardaketa gogorrenak Gaza hegoaldean ari dira izaten, Israelek palestinarrei toki seguruagoa dela esan ostean.
2023/10/23 - 22:50
Lurreko inbasioa atzeratzea eskatu dio Washingtonek Netanyahuri
Israelgo Gobernuak lurreko operazioaren argi berdea atzeratu du, Bidenek eskatu diolako, "The New York Times" egunkariaren arabera. Bien bitartean, Israelek airetik bonbardaketak egin ditu eta 436 pertsona hil ditu azken 24 orduetan, Hamaseko Gobernuaren Osasun Ministerioaren arabera.
2023/10/23 - 16:25
Israelek Hamasen milizianoek urriaren 7an eginiko erasoaldiaren irudiak erakutsi dizkie komunikabideei
Gazaren kontra eraso egiten segitzen du Israelgo armadak. Etenik gabe bonbardatu du Gaza hiria eta baita hegoaldean dauden Khan Younis, Jabalia eta Rafah ere.
2023/10/22 - 23:58
Mikel Ayestaran: ''Ez daukagu jakiterik laguntza humanitarioa Gazara iritsi ote den''
17 kamioik zeharkatu dute muga igande honetan, baina ez dago ziur jakiterik Gazara iristea lortu ote duten. Puntu jakin batean Hamaseko eta Israelgo milizianoen arteko borroka armatua izan da, eta konboia ezin izan da hasiera batean, behitzat, helmugara iritsi.
2023/10/22 - 16:40
Israelgo Armadak bonbardaketak gogortu ditu Gazan, lurreko erasoaldia errazteko
Dozenaka lagun hil ditu azken orduetan, eta iparraldeko herritarrei alde egiteko eskatu die, baina leku segururik ez dago. Rafahko pasabidetik gertu ere izan dira bonbardaketak, eta Zisjordanian egoerak okerrera egin du.
2023/10/21 - 16:29
Erabateko blokeoaren ostean, Rafahko pasabidea irekitzea onartu du Israelek laguntza humanitarioa sartzeko
Lehen urratsa besterik ez da, baina sinbolikoa da. Hurrengo pausoa Gazan gelditu diren atzerritarrak ateratzea litzateke, baina hori oraindik ez dago mahai gainean. Gurutze Gorriak erregaia sartzeko eskatu du, baina Israelek ez du onartu.
2023/10/20 - 22:22
Hamas mendean hartzeko, hiru faseko plana aurkeztu du Israelek
Bestalde, Hamas Erresistentzia Mugimendu Islamikoaren adar armatuak (Al-Qassam Brigadak) bahitutako bi estatubatuar askatu dituela iragarri du gaur, arrazoi humanitarioak argudiatuta, Qatarren bitartekaritzari esker.
2023/10/20 - 16:25
Laguntza humanitarioa Gazara daramaten kamioiak zain jarraitzen dute Egipton
Gazatarrek zain jarraitu beharko dute, itsasoko ur gazia edaten eta ebakuntzak anestesiarik gabe egiten ari diren arren. Izan ere, zantzu guztien arabera, gaur ez dute irekiko Rafahko pasagunea, bertatik laguntza humanitarioa sar dadin. Badirudi bihar arte behintzat itxita segiduko duela mugak.
2023/10/19 - 16:21
Laguntza humanitarioa Rafahtik sartzeko zain, Israelek hiria bondardatzen jarraitzen du
Gazako biztanleak, beharrak eta desesperazioak jota, laguntza humanitarioa noiz sartuko zain daude; atzo Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak Egiptorekin akordioa itxi ostean.
2023/10/18 - 16:20
Protesta oldea eragin du Gazako ospitalaren kontrako erasoak
Inork ez du bere gain hartu erasoaren erantzunkizuna. Israelek gaur gertatutakoaren inguruko azalpenak eman ditu, baina Gazak ez du zalantzan jartzen Israelek egindako aire eraso bat izan zela. Tentsioa areagotzea eragin du sarraskiak, eta protestak mundu osoan ari dira zabaltzen.
2023/10/17 - 16:31
Mikel Ayestaran: ''Gerra hau bihar Joe Bidenek egingo duen bisitaren zain dago''
Joe Biden bihar iritsiko da Israelera egoerari irtenbidea bilatzeko ahaleginetan. Bitartean, Israelgo Armadak Gazako herritarrei hegoaldera joateko esan die berriro, baina gaur bertan Rafah hiriari eraso egin dio.
2023/10/16 - 16:22
Mikel Ayestaran: ''Gero eta zailagoa da Gazara hurbiltzea''
Israelgo Armadak kontrolak areagotu ditu muga osoan zehar eta zonalde militarra gero eta handiagoa da. "Egunero poliki-poliki gehiago ari gara urruntzen Gazatik" adierazi du Mikel Ayestaranek Gevimetik.
2023/10/15 - 22:23
Mikel Ayestaran: "Tentsioa gorenean dago Gazako mugan, Israelen lurreko erasoa berehalakoa izan daitekeelako"
Israelgo Armadako buruak esan duenez, argi berdea besterik ez da falta inbasioa hasteko. Gaza barruko egoera humanitarioa muturrekoa da.