Mikel Ayestaran
2023/06/10 - 16:40
Ukrainako Dnieper ibaian jaisten hasia da ur maila; 700.000 pertsona edateko urik gabe daude
Ukrainan, duela egun batzuk Nova Kayofkako presa suntsitu zutenetik, hainbat pertsona hil dira eta milaka euren etxeetatik atera behar izan dituzte sortutako uholdeengatik, urak kaleak eta etxeak hartu zituelako. Gaur albistea da ur maila hasi dela pixkanaka jaisten.
2023/06/08 - 22:39
Urak lurrazalean zabaldutako minak arrastan eraman ditu, eta arriskua biderkatu egin da Jerson inguruan
Ukrainan Nova Kajofnako presa lehertu eta 3 egunera urak zabaltzen eta herriak harrapatzen jarraitzen du. Uholde hauen beste ondorio bat da gainera, urak lurrazalean zabaldutako minak arrastan eraman dituela arriskua biderkatuz. Mikel Ayestaran, Jerson inguruan dago.
2023/06/06 - 23:06
Nori egiten dio mesede Khersongo presaren suntsipenak?
Ukrainak lurraldeak berreskuratzeko operazioa hastear ei duela etorri da presaren suntsipena.
2023/05/29 - 22:50
Bigarren alderdiak indarra hartu badu ere, beste bost urtez jarraituko du Erdoganek
Erdogan garaile atera zen bart Turkian. Bigarren alderdiak indarra hartu badu ere, beste bost urtez jarraituko du Erdoganek.
2023/05/27 - 16:46
Erdoganen garaipen argia iragartzen dute inkestek bigarren itzulian
Azken 20 urteotan, Erdoganen esku egon da Turkiako Gobernua. Erdoganek botoen % 49,51 jaso zituen duela bi aste, eta Kiliçdarogluk, % 44,89. Parte-hartzea % 89 ingurukoa izan zen.
2023/05/11 - 16:48
Krisi ekonomikoa eta lurrikararen kudeaketa gorabehera, Erdoganek babes irmoa mantentzen du bere gotorlekuetan
Erdogan, bere ibilbide politikoan lehen aldiz, ez da garaipena lortzeko faborito argia. Dena dela, eta krisi ekonomikoak eta lurrikararen kudeaketak lider islamistaren irudia higatu badute ere, babes irmoa mantentzen du bere gotorlekuetan, tartean lurrikarak kaltetutako eremuetan.
2023/05/10 - 16:50
Erdoganen aurkako oposizioak 3,6 milioi errefuxiatu bidali nahi ditu Siriara
Turkia da, gerra hasi zenetik, errefuxiatu siriar gehien hartu dituen munduko herrialdea. 3.600.000 errefuxiatu hartu ditu eta hauteskunde kanpainako protagonista ere badira: oposizioko liderraren promesa euren herrialdera itzultzea da.
2023/05/09 - 16:46
Turkiako lurrikara gertatu zenetik hiru hilabetera familiek desagertutako senitartekoen bila segitzen dute
Turkiako hauteskundeetarako egun gutxi falta direnean, Mikel Ayestaran Antiokiara itzuli da, zero gunera. Bertan familia askok hondakinen artean desagertutako senitartekoen bila jarraitzen dute. Han ez dago hauteskunde girorik.
2023/05/08 - 16:45
Alderdi kurduak oposizioko hautagaiaren aldeko botoa eskatu du, eta giltzarri izan liteke Erdogan kanporatzeko
Turkiako kanpainaren azken astean, inkestek lehia estua erakusten dute Erdoganen eta oposizioko hautagaiaren artean. Alderdi kurdua herrialdeko hirugarren indarra da, eta bere boto-emaileei oposizioaren alde egiteko eskatu die. Boto hori erabakigarria izan liteke Erdoganen agintaldia amaitzeko.
2023/04/14 - 23:00
Mikel Ayestaran kazetariak bankografia lehiaketa egin du sare sozialetan
Sare sozialetan #bankografia izeneko lehiaketa sortu du: kaleko bankuei argazkia atera eta internetera igotzea. Eta harrera bikaina izan du: dozenaka herrialdetako bankuen argazki bilduma polita sortu dute.
2023/04/08 - 16:28
Israelgo lehen ministroak polizia gehiago mobilizatzea erabaki du, azken orduetan izandako erasoen ondorioz
Israel eta Palestinaren arteko indarkeria oldeak hiru hildako, dozenaka zauritu eta gutxienez 22 atxilotu utzi ditu dagoeneko. Tentsioak gorenean jarraitzen du.
2023/04/06 - 16:42
Lurrikara izan eta bi hilabetera, erakinak botatzen jarraitzen dute Turkian
Bi hilabete dira lurrikarek Turkia eta Siria arteko lurrak astindu zituztenetik. 50.000 pertsona baino gehiago hil ziren, eta milaka geratu ziren kale gorrian. Eraikin asko eta asko momentuan etorri ziren goitik behera, eta beste asko oso egoera txarrean geratu ziren.
2023/03/29 - 21:10
Gerra hasi baino lehen, haurdunaldi subrogatuaren paradisu handienetakoa zen Ukraina
Duela urtebete, Ukrainako gerra hasi eta gutxira, Mikel Ayestaranek haurdunaldi subrogatuaren bidez jaiotako haurrentzako klinika bat bisitatu zuen. Hauxe da ikusi zuena. (2022/03/18an publikatutako erreportajea)
2023/03/25 - 15:42
Gero eta kristau gutxiago geratzen dira Iraken
Azken urteotako indarkeriak eta krisi ekonomikoak kristau asko eta asko emigratzera bultzatu dituzte, eta komunitate kristauen sorleku historikoetako bat izandakotik desagertzen ari dira.
2023/03/21 - 15:58
Irakek atzean utzi nahi ditu ezberdintasun sektarioak
Hau oso garrantzitsua da herrialdean segurtasuna bermatzeko. Azken bi hamarkadetan alderdi xiitek aginte politikoa hartu dute eta buruzagi erlijiosoak ikono bihurtu dira.
2023/03/20 - 22:03
Ustelkeria da Irakek egun duen arazo nagusia
Inbasioa hasi eta 20 urtera segurasuna itzuli da Irakera, hainbat urtetako gatazka odoltsuaren ondoren. Sadam Husein mendean hartu zutenean pozik ziren askok diote agintari okerragoak izan dituztela gerora.
2023/03/20 - 11:22
Mikel Ayestaran: ''Gerraren arrastoak nabarmenak badira ere, segurtasuna Irakera itzultzen ari da''
Gaur betetzen diran 20 urte Iraken inbasiotik. Mikel Ayestaran Bagdaden da, herrialdearen egoera zein den ikusteko. Herrialdea aldatuta aurkitu du, nahiz eta oraindik ere arazo asko dituzten; nagusietako bat, ustelkeria.
2023/03/18 - 16:11
Sadam Husseinen jauregi batek ateak zabaldu ditu aisialdi gune gisa
Irakeko inbasioaren 20. urteurrena heltzear dagoenean, Bagdadera itzuli gara egoera ikustera. Saddam Husseinek 166 jauregi eta egoitza utzi zituen atzean, eta bi hamarkada geroago gehienak abandonatuta daude. Bagdaden diktadore ohiaren udako egoitzetako bat aisialdi gune handi bihurtu berri dute.
2023/03/02 - 22:25
Ukrainako agintariek hilobi berri bat aurkitu dute Borodiankan; tiroz hildako hiru gorpu atera dituzte
Hilerriko txoko batean, hiru gizonen gorpuak urtebetez lurperatuta egon dira, inork jakin gabe, Kievetik 55 kilometro ipar-mendebaldera. Errusiak hiriburua azkar harrapatzeko saiakerak huts egin zuen.
2023/03/01 - 15:49
Ukrainako gerran laguntza humanitarioaren bidalketa behar bezala antolatzea funtsezkoa da
Nazio Batuen Erakundeak egindako azterketaren arabera, 18 milioi ukrainar daude berehalako laguntzaren beharrizanean. Horietako asko Liman bezalako hirietan bizi dira: okupazioaren ondoren askatutako tokiak. Oso bizi baldintza gogorrak dituzte.