Mikel Ayestaran
2022/11/28 - 22:29
Alkoholik ez Dohako ospakizunetan, eta edariak oso garesti
Herrialde arabiar batean ospatzen den lehen mundiala da, eta, beraz, alkoholik gabe ospatzen ari da. Mikel Ayestaran Dohako erdigunetik ibili da hiriko giroa ezagutzeko.

2022/11/21 - 15:29
Zenbait artistak Kherkoven askapena aprobetxatu dute errusiarren okupazioan egindako lanak erakusteko
Mikhail Ray artista digitalarekin hitz egin du Mikel Ayestaranek. Errusiak bilatzen zuen pertsonetako bat zen, okupazioaren aurka duen jarrera publikoagatik.
2022/11/19 - 22:44
Khersonen urdin-horiak dira atzera banderak
Hilabetetan Errusiaren kontrolpean egon ondoren, berriz ere ukrainarren eskuetan dago Kherson hiria eta bertatik ihes egin behar izan zuten asko hirira itzultzen ari dira. Argia, gasa eta elikagaiak falta bazaizkie ere, "pozik" dira hiritarrak.

2022/10/26 - 22:37
Milaka pertsonak Mahsa Amini omendu dute Iranen, Segurtasun Indarrak galarazten saiatu diren arren
Milaka pertsona irailean Irango Poliziak hil zuen Mahsa Amini emakume gaztearen hilobira gerturatu dira, hura omentzeko. Poliziak ezin izan du protesta galarazi.
2022/10/20 - 11:52
Errusiak estrategia aldaketa behar du fronteetan aurrera egiteko
Khersoneko lurraldean aurrera egin du Ukrainako armadak, eta gerra frontea Dnieper ibaian kokatuko dela uste da. Errusiak 60.000 zibil ebakuatu nahi ditu Khersonetik, baina zubiak suntsituta daudenez itsasoz egitera behartuta daude.

2022/10/19 - 22:50
Ayestaran: 'Zubi guztiak lehertuta daude eta ferry bidez egin behar dute Khersoneko ebakuazioa'
Putinek gerra legea ezarri du irailean anexionatutako Ukrainako lurraldeetan, eta 60.000 zibil inguru ebakuatuko ditu.
2022/10/18 - 22:52
Mikel Ayestaran: "Energia gerra-arma bihurtu du Errusiak, oso luze joko duen neguaren atarian"
Errusiako Armadak Ukrainako energia instalazioei eraso die berriz. Mikel Ayestaran EITB Mediaren berriemaile bereziak azken ordua eman digu Kievetik.

2022/10/18 - 16:07
Zelenskik dio zentral elektrikoen % 30 suntsitu dituztela eta horrek itzalaldi handiak eragin dituela
Dron kamikazeen erasoa gertatu eta 24 ordura, Kiev normaltasuna berreskuratzen saiatzen ari da. Gaur Errusiak zentral elektrikoei eraso egin die beste behin.
2022/10/15 - 16:52
Ukrainarrak, negu gogorrerako prestatzen
Kezkatuta daude datorren neguarekin, ez ote duten energiarik izango berogailuak pizteko. Bada ezpada erre daitekeen edozein gauza pilatzen ari dira, negu gordinean berotu ahal izateko.
2022/10/12 - 22:28
Errusiak astelehenean bota zituen misilek sistema energetikoaren % 30 kaltetu dute
Agintariek argindarraren kontsumoa neurtzeko deia egin dute, eta Kiev itzalaldirako prestatzen hasi da. Kandelak, linternak eta kargagailuak gehien erosten diren tresnak dira egunotan.
2022/10/10 - 23:02
Ayestaran: 'Ukraniarrek eguneroko bizimoduari eutsi nahi diote, normaltasun itxura mantendu nahi dute'
Zelenski presidenteak babeslekuetan aterpetzeko esan die herritarrei. Herritarrek ihes egiteari utzi diote, gerra hasi zenean ez bezala.

2022/10/08 - 19:55
Normaltasunera bueltatu nahian ari dira Zaporizhian
Aste odoltsu baten ondore, buru-belarri ari dira lanean Zaporizhian, nahiz eta eraso gehiagoren mehatxupean bizi.

2022/10/07 - 23:01
Errusiarren esku dauden guneetan informatzearen arriskua
Ukrainako gerran irekitako beste fronte bati erreparatu nahi diogu: komunikabideen borrokari. Kiev eta Moskuren arteko propaganda-pultsua gorenean dago, eta itzalpean, proiektuak sortzen ari dira Errusiak okupatutako eremuetan ukrainarrei informazioa gerturatzeko. Lan arriskutsua garaiotan.

2022/10/07 - 16:29
Ukrainarrek oso serio hartu dituzte Errusiako mehatxu nuklearren inguruan Joe Bidenek egindako adierazpenak
Gerra honetan, beste gerra batzuetan ez bezala, AEBko inteligentzia zerbitzuek erakutsi dute iturri fidagarriak dituztela etsaien aldetik. Ukrainiako agintarien beldur nagusia etsituta dagoen Putinek zer erabaki hartuko duen da.

2022/10/06 - 23:04
Ukrainarrek borroka guneetatik ihes egin behar dute, eta Odesa toki segurutzat dute
Errusiako erasoek desplazatu ugari eragin ditu eta askok Odesa aldera jo dute. Desplazatu gehienak emakumeak eta haurrak dira. Mikel Ayestaran lankidea da horren lekuko.
2022/10/06 - 22:52
Errusia lurra galtzen ari da, eta eremu zibilen aurkako erasoak errepikatu egin ditu
Ukrainan, Zaporiyian bonbardaketak izan dira azken orduetan. 7 guztira. Ukrainako armada berreskuratzen ari den lurra defendatze aldera, Errusiak jaurtiki dituen lehergaiak izan dira.
2022/10/05 - 22:46
Ukrainarrak mapari itsatsita bizi dira, ekialde eta hegoalderako tropen aurrerapena jarraitzeko
Errusia une zaila igarotzen ari da Ukrainako armadak herrialdearen ekialdeko eta hegoaldeko posizioetan aurrera egin duelako. Ukrainarrek oso gertutik jarraitzen dute beren tropen aurrerapena.
2022/10/05 - 16:40
Zazpi hilabeteko gerraren ostean, ukrainarrek itxaropentsu ikusten dute tropen erasoaldia
Ukrainako armada lurrak berreskuratu eta berreskuratu ari da, eta Luhanskeko errusiazaleek ere onartu dute Kieven oldarraldi bortitza.