Mikel Ayestaran
2022/10/05 - 16:40
Zazpi hilabeteko gerraren ostean, ukrainarrek itxaropentsu ikusten dute tropen erasoaldia
Ukrainako armada lurrak berreskuratu eta berreskuratu ari da, eta Luhanskeko errusiazaleek ere onartu dute Kieven oldarraldi bortitza.
2022/08/30 - 16:54
30 hildakotik gora eta 700 zauritu Iraken, Al Sadrek politika utziko duela iragarri ondorengo istiluetan
Hauteskundeak irabazi arren kleriko xiitak ezin izan du gobernurik osatu, eta hori salatzeko hartu du erabakia. Erabakiak zurrunbilo politiko eta istilu oso latzak eragin ditu.
2022/08/24 - 16:30
Turkiako presidentea bi aldeekin dago harremanetan, eta ezinbesteko bitartekari bihurtu da
Diplomaziak urrats handirik egin ez duenik, baina izan diren aurrerapauso txikien eragile edo protagonista nagusia Tayyip Erdogan Turkiako presidentea izan da.
2022/08/21 - 17:46
Haur afganiar askok 10 urte bete aurretik lanean hasi behar dute
Munduko herrialderik gazteenetako bat da Afganistan, baina haurtzaroa ez da batere erraza. Kaleko haurrei laguntzen dien eskola batean izan gara, eta haien gela hutsik topatu dugu.
2022/08/17 - 16:37
Muturreko pobreziak ezkontzeko emakumeen salmentaren igoera ekarri du Afganistanen
Emirerriaren etorrerak krisi ekonomiko bortitza ekarri du eta familiek aurre egin ezinik jarraitzen dute. Egoera krudel horretan, Afganistanen, jan ahal izateko, familiek alabak saltzen dituzte.
2022/08/16 - 16:39
Afganistanen ezkutatuan bizi dira AEBk eta euren aliatuek entrenatu eta armatu zituzten milaka soldatu
Afganistango segurtasun indar ohietako milaka kide erabateko itzalean bizi dira orain. Ez dute ezer ospatzeko Emirerriaren lehen urteurren honetan. Alderantziz, jazarrienak indar berezietan zeudenak dira.
2022/08/16 - 00:29
Talibanek AEBen Kabulgo Enbaxada ohian ospatu dute euren lehen urteurrena agintean
Ondoren, kamioiekin desfile bezalakoa egin dute Kabulgo kaleetan, baina ez dute erantzun handirik izan herritarren artean. Izan ere, hiri honetan, ez daude ospakizunetarako.
2022/08/15 - 17:00
Zaki Anwari futbolaria hegazkin militarrera igota hil zen Kabulgo aireportuan; bere anaiarekin izan gara
Zaki Anwari futbolari gaztea duela urtebete Kabulgo aireportuan AEBko hegazkin militar baten gurpilen gainera igo zen eta gero, airean amildu. Mikel Ayestaran bere anaiarekin egon da.
2022/08/14 - 11:57
Urtebetea talibanek Afganistanen boterea berreskuratu zutela
Mikel Ayestaran EITB Mediako berriemailearen hitzetan, urtebete igarota, miseria eta pobrezia dira nagusi Afganistanen eta emakumeen eskubideak erabat ezabatuta daude. "Herrialde miserablea da, jendeak itxaropena galdu du", esan du.
2022/08/12 - 17:48
Emakumeentzako eskola klandestinoak antolatu dituzte Afganistanen; EITB Media horietako batean izan da
Urtebete da eskolak itxi zituztela neskentzat, talibanak agintera itzulita. Ordutik, neskek ez dute ikasteko eskubiderik, baina isilpeko eskolak antolatu dituzte, etxe partikularretan.
2022/08/11 - 18:41
Talibanek musika debekatu dute Afganistanen eta artistak atxilotu eta jipoitzen dituzte, bekatariak direlakoan
Islamistek jazarri eta zigortu egiten dituzte musikariak, bekataritzat jotzen dituztelako. Ia ezinezkoa da zuzeneko musika entzutea, baina gaur lortu dugu. Sinestezina badirudi ere, horrek arrisku handia dakar Afganistan berrian.
2022/08/09 - 22:53
Emirerriaren lehen urteurrenean protesta egiteko, beltzez jantzita aterako dira emakumeak Afganistanen
Laster urtea beteko da talibanak Afganistanen boterera iritsi zirenetik. Ordutik, bereziki, emakumeen bizitza zeharo aldatu da. Emakume Aktibisten artean bi aurpegi ezagunekin egon gara Kabulen eta, datorren astean, Emirerriaren lehen urteurrena gogoratzeko beltzez jantzita aterako dira.
2022/08/09 - 19:47
EITB Afganistanera itzuli da talibanak Gobernura iritsi eta urtebetera
Datorren astelehenean urtebete beteko da talibanak gobernura iritsi zirenetik, eta ETB Kabulera itzuli da Mikel Ayestaranen eskutik. Al Zawahiriren hilketaren ondoren, talibanek segurtasuna indartu dute eta Afganistango emakumeen egoera ez da hobetu.
2022/08/07 - 16:45
Azken egunetako eraso bortitza Israel eta Iranen arteko gatazka dela dio Mikel Ayestaranek
EITBren Ekialde Hurbileko korrespontsalaren esanetan, aurreko erasoekin konparatuta oraingoan badago berezitasun nagusia: Hamasek momentuz ez du esku hartu. Gainera, bortizkeria ziklikotzat jo du kazetariak, eta, zoritxarrez hau azken sarraskia izango ez dela deitoratu du.
2022/06/13 - 23:16
Israelen etxe eraisketek ehunka palestinar utzi dituzte kalean, eta politika horrek ez dauka etenik
Urte hasieratik, Israelek 300 eraikin palestinar eraitsi ditu, NBEren arabera. Palestinarrentzat ia ezinezkoa da eraikuntza baimenak lortzea.
2022/06/02 - 22:50
Mehatxupean egin dute Harrotasunaren martxa Jerusalemen, segurtasun neurri gorenez zainduta
Jerusalemen Harrotasunaren martxa egin dute, antolatzaile nagusiek jasotako heriotza mehatxuen artean. 2.500 polizia baino gehiago egon dira zaintza lanetan. Izan ere, judu ultraortodoxoek eta ultranazionalistek ez dute LGTBI komunitatea onartzen.
2022/05/20 - 16:37
Israelek Abu Akleh kazetariaren auzia itxiko du gertakaria ikertu gabe
Bertsio ofiziala behin eta berriz aldatu ondoren, Israelek itxi egin nahi du kazetari palestinarraren hilketaren inguruko ikerketa. Agintariek adierazi dutenez, ikerketarik ez da izango "delitu zantzurik ez dagoelako".
2022/05/17 - 12:16
EITB Mediako sei lankidek Airean Sariak jaso dituzte
Euskadiko Irrati eta Telebista Profesional Elkarteak banatu ditu aitortzak. Ane Irazabal, Mikel Ayestaran, Xabier Lapitz, "Nos echamos a la calle" saioak eta Andrea Arrizabalak jaso dituzte sariak, besteak beste.
2022/05/15 - 16:33
Ukrainarrak memoria historikoaren proiektuan lanean ari dira, eta Kieveko gudaren aztarnak biltzen dihardute
Bonba hotsak amaituta, Kiev lurraldean normaltasuna berreskuratzeko bidean dago jendea.
2022/05/12 - 16:12
Ukrainaren kontraerasoak atzera eginarazi die errusiarrei Kharkiven
Kharkiv inguruan geratzen diren herritarrak amesgaiztotik esnatzen ari dira. Gas eta argindarrik gabe bizi dira eta putzu batetik lortzen dute ura.