Mikel Laboa
2023/12/01 - 13:41
Duela 15 urte isildu zuen ahotsa Mikel Laboak, gazteek ezagutzen al dute?
Laboa hil zela 15 urte bete diren honetan, gazteetara transmisioa zenbaterainokoa den aztertu dugu Iratxe Retolaza literatura irakaslearekin eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariarekin. Ikastetxeetan ere izan, eta elkartu ditugu Mursego eta Verde Prato musikari eta abeslariak.
2023/11/15 - 17:21
Okendoko Literaktum jaialdiak Mikel Laboaren omenezko erakusketa inauguratu du
Euskadi Literatura Saria jasoko duen komikian oinarrituta, erakusketak euskal kulturaren funtsezko figura honen unibertso pertsonalak eta profesionalak nahasten ditu.
2022/05/24 - 22:04
Komunikazio-Inkomunikazio (Lekeitio 5. 1976/7), Mikel Laboa
Mikel Laboraren 1977ko "Komunikazio-Inkomunikazio (Lekeitio 5)" kantua izan du hizpide Jose Luis Padronek.
2021/05/28 - 14:51
"Komunikazio-inkomunikazio" erakusketa ireki du Tabakalerak
Mikel Laboaren "Lekeitioak" ditu abiapuntu Donostiako zentroko erakusketa berriak, eta "herri kulturaren, abangoardiaren eta sorkuntza esperimentalaren arteko harremana du ardatz.
2021/03/02 - 17:36
Mikel Laboaren "Lekeitioak", bi eguneko elkarrizketarako abiapuntu Tabakaleran
Martxoaren 5 eta 6an, hitzaldiak, proiekzioak, performanceak, kontzertuak eta mahai inguruak Donostiako arte zentroan, Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak hauspotuta.
2020/12/15 - 23:00
Mikel Laboa
Mikel Laboa. 12 urte hil zenetik. Bere olerkiei gorazarre.
2019/12/01 - 13:49
Sekulabelardiaz, Ruper Ordorika
"Inork ordezkatu ezingo duen leku batetik, eta inork ordezkatu ezingo duen boz batez kantatzen zuen gizonaz" aritu da Ruper Ordorika, Fermin Etxegoienen galderei erantzunez.
2018/12/04 - 23:35
Mikel Laboaren irudiak proiektatu dituzte Victoria Eugeniako fatxadan
Mikel Laboaren heriotzaren hamargarren urteurrenean, EITBk omenaldia egin nahi izan dio Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Kanpoan, abeslariaren argazkiak erakutsi dituzte.
2018/12/04 - 23:20
EiTBk Mikel Laboa omendu du
'Gu, Laboa' dokumentala estreinatu dute Victoria Eugenia antzokian egindako ekitaldian. Marisol Bastida alargunak oroitzapen plaka bat jaso du.
2018/12/04 - 23:15
'Txoria txori' abestu dute Victoria Eugenian, Mikel Laboaren omenez
Mikel Laboaren abesti ezagunenetako bat entzungai izan da Victoria Eugenia Antzokian, EITBk abeslariari eskainitako omenaldian parte hartu duten guztien ahotsetan.
2018/12/04 - 21:30
EiTBk omenaldia egin dio Mikel Laboari, Victoria Eugenian
Oroigarria eman dio etxe honetako zuzendari nagusiak bere alargunari, Laboraren oroitzapena bizirik mantentzeko.
2018/12/04 - 15:20
'Gu, Laboa' lana gaur Victoria Eugenian izango da ikusgai
Bihar ETB1en ikusi ahalko da, baina gaur EiTBk Mikel Laboaren oroimenari eskaini nahi dion omenaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da ikusgai, 20:00etan.
2018/12/01 - 15:33
Mikel Laboak plaza bat izango du bere izenean Donostian
10 urte jazo dira abeslaria hil zenetik. Ekitaldi omenaldia egin diote Donostian.
2018/12/01 - 14:54
Entzuleek M. Laboari buruzko oroitzapen andana bidali dute saiora
Laboaren hil dela hamar urte bete diren egunean, entzuleen mezu eta haren kantuekin muntaa egin dugu Amaraunean. Garbi geratu da kantria oraindik oso presente dagoela entzuleen memorian.
2018/12/01 - 14:20
Josune Albisu: 'niretzat Mikel Laboa beti egon da hor eta egongo da'
Josune Albisu antropologoa "Sormenaren eragina gizartean, Mikel Laboa eredu" tesiaren egilea Mikel Laboari buruz: 'belaunaldi berriekin sekulako konexioa zeukan, haien kontzertuetara joaten zen'
2017/11/20 - 10:51
Mikel Laboaren 'Txoria Txori', Chicagoko haur abesbatza baten ahotsean
2016ko urtarrilaren 30an, 100 haur inguruk osatutako Chicagoko abesbatza batek Mikel Laboaren 'Txoria Txori' abestu zuen Word Music Festival 2016an.
2017/05/11 - 19:53
Berriro margotu dute Mikel Laboaren murala Donostian
Udalak kalean egindako pintaketa eta muralen zerrenda bat egingo du, horien balioa zehazteko eta Mikel Laboaren muralarekin gertatu zena saihesteko.
2017/05/02 - 18:25
Antigua auzoan zegoen Laboaren murala berriro jarriko dutela esan du Goiak
Garbiketaz arduratzen den enpresa azpikontratatuak ezabatu zuen irudia berregin egingo dute, “haren balio artistiko eta sentimentalarengatik”.
2017/04/29 - 22:06
Mikel Laboaren omenezko horma-irudi bat ezabatu dute Donostian
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, azalpenak eskatuko dizkio hiriko mantentze-lanak egiteaz arduratzen den enpresari.
2017/04/16 - 15:22
Mikel Laboa eta Muguruza Manhattango kaleetara eraman ditu Bàlu artistak
New Yorkeko hainbat kaletan euskal artisten irudiak jarri ditu Bàlu artista euskaldunak.