Minbizia
2024/10/19 - 09:37
Osakidetzak 718 bularreko tumore atzeman zituen 2023an, bularreko minbizia goiz detektatzeko programari esker
Gero eta minbizi kasu gehiago detektatzen diren arren, gaixotasunaren eragina murriztu egiten da detekzio goiztiarrari esker eta tratamendu "gero eta pertsonalizatuagoak, eraginkorragoak eta albo-ondorio gutxiagokoak" aplikatzeari esker.
2024/10/19 - 08:00
''Elikadura eta jarduera fisikoa oinarrizkoak izan dira prozesu onkologiko osoan zehar''
Maider Santamariari bularreko minbizia atzeman zioten 2021ean. Hasieratik argi utzi zioten jarduera egiteak eta elikadura egokiak prozesuan lagunduko ziotela. Idoia Garde onkologian espezializatutako nutrizionista eta Jon Madinabeitia minbizia eta ariketa fisikoan aditua izan ditu bidelagun.
2024/10/13 - 21:08
Minbiziaren aurkako eta ikerketa onkologikoaren aldeko martxa egin dute Gasteizen
Adin guztietako lagunek hartu dute parte Arabako hiriburuan zabaldu den "olatu berdean". Bizitza osasungarri baterako ohiturak sustatzea eta gaitza pairatzen dutenei laguntzea aldarrikatu dute.
2024/10/07 - 15:50
Gizonen bularreko minbizia: Ikusgarritasuna behar duen borroka isila
Gizonezkoen bularreko minbizia kasuen % 1 inguru bada ere, gora egiten ari da. Mikel Reyes, Marius Soler eta Cristina Alfarorekin hitz egin dugu gaixotasun honen ezjakintasunaz eta ikerketa faltaz.
2024/09/24 - 20:09
''Diagnostiko goiztiarrean aurrerapauso handiak eman dira, baina duela 40 urteko terapiekin jarraitzen dugu''
Iker Badiola EHUko irakasle eta ikertzailearen ustez, terapia berriak bultzatu behar dira, hain agresiboak izan ez daitezen, pazienteen bizi-kalitatea hobetu dezaten eta egungoak baino eraginkorragoak izan daitezen.
2024/09/17 - 19:42
Terraza, igerileku, parke eta autobus geltokietan erretzeko debekua ezartzea eskatu du Bruselak
Nolanahi ere, Europako Batzordearen gomendio ez-loteslea da, EBko estatu kideek baitute osasun-politiken gaineko eskumen esklusiboa.
2024/07/05 - 20:49
MOEk egindako ikerketa baten arabera, talkoak "ziurrenik" minbizia eragiten du
Nazioarteko 29 adituk egindako azterketa baten arabera, areagotu egiten dira emakumeen obarioetako minbizi-kasuak talko-hautsak perineo-eskualdean (pubisean eta uzkian) erabiltzen direnean.
2024/06/08 - 19:31
''Ez gara ohartzen, baina haur minbiziak familia osoa birrintzen du''
Junek 7 urte ditu, eta 15 hilabeterekin buruan tumore bat atzeman zioten. Izaskun amak atzo balitz bezala gogoratzen du une hori. Aspanovas elkartearen laguntza ezinbestekoa izan da hasieratik familiarentzat.
2024/06/08 - 16:32
Aspanovasen Ausart Egunean, EITB saritu dute minbizia ikusarazteko egindako lanagatik
Festa handi batekin ospatu dute Bilbon Aspanovas minbizia duten haurren familien elkartearen 35. urteurrena. Gorka Garcia ETBko Arte eta Programa zuzendariak jaso du golardoa.
2024/06/06 - 19:22
Donostiako protoiterapia unitatearen eraikina uda amaieran hasiko da eraikitzen
Ferrovial, Moyua eta Construcciones Intxausti enpresek osatutako ABEE-ari (Aldi Baterako Enpresa Elkartea) esleitu dizkio obrak Eusko Jaurlaritzak.
2024/06/04 - 00:20
Gurutzeta eta Donostia ospitaleek Gazako 12 haur hartuko dituzte
Pazienteek hainbat patologia dituzte, batez ere onkologikoak eta traumatismo larriak. Guztiak Gazako ospitale turkiarrean daude oraingoz.
2024/06/02 - 14:54
3.000 emakumeko marea arrosa aritu da korrika Gasteizen minbiziaren aurka
Lasterketaren helburua bularreko minbiziaren aurka borrokatzeko dirua biltzea eta, aldi berean, emakumeek eta emakume kirolariek gizartean duten papera ikusaraztea da.
2024/05/12 - 20:11
Minbiziaren aurkako Donostiako X. Martxak parte-hartze marka hautsi du 2.110 lagunekin
Gaur bildutako diru guztia minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteak gaixoei zein senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitzeko izango da.
2024/05/04 - 21:19
Star Warseko pertsonaiek desfilea egin dute Iruñean minbiziaren aurkako ikerketaren alde
Minbiziaren kontratako elkarteak Nafarroan antolatu dituen jardueretako bat izan da arratsaldean hirigunean egin duten desfilea.
2024/04/26 - 14:49
Onkologikoa Osakidetzan integratzeko hitzarmena sinatu du Osasun Sailak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak gaur goizean sinatu dute Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena.
2024/04/16 - 14:59
Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena onartu du Eusko Jaurlaritzak
Horrenbestez, 1988an Osakidetzak Onkologikoarekin sinatutako kontzertazio hitzarmenarekin hasitako bidea amaituko da.
2024/04/05 - 21:40
Osasun Ministerioaren tabakoaren aurkako egitasmoa erkidego guztien babesarekin onartu dute
Egitasmoa "erkidego guztien lanaren emaitza da", nabarmendu du Monica Garcia Osasun ministroak, Lurralde arteko Kontseiluaren bileraren amaieran. Azkenean erkidegoek testua babestu dute, eta "orain" lege bihurtuko da, gaineratu du.
2024/04/04 - 21:31
Nafarroak ñabardurekin bat egin du tabakoaren aurkako egitasmoarekin, eta EAEk gaur argituko du bere jarrera
"Logikoki, ezin dugu aurka egin, estrategiaren alde orokorrekin ados gaudelako", esan du Nafarroako Osasun kontseilariak, "baina ezin dugu aldeko boto argirik eman, informazioa falta baita", zehaztu du.
2024/03/31 - 19:14
Charles III.a lehen aldiz agertu da jendaurrean minbizia duela iragarri zuenetik
Windsorko jauregiaren San George elizan egindako Pazko igandeko mezan egon da erregea, Camilla erreginarekin batera. Galesko printze-printzesak ez dira egon. Kate Middletonek ere minbizia duela zabaldu zuen orain aste batzuk.
2024/03/23 - 18:29
Koldo Martinezek prostatako minbizia duela eta datorren astean ebakuntza egingo diotela azaldu du
Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi denak sare sozialetan argitaratutako bideo batean azaldu duenez, hilaren 26an ebakuntza egingo diote, eta lanetik kanpo egongo da egun batzuez. "Indarberrituta" itzuliko dela hitz eman du.