Mondragon Korporazioa
2013/11/23 - 14:10
Ordaindu Eusko Jaurlaritzarekin eta MCCko presidentearekin bilduko da
Plataformak kooperatiban inbertitutako aurrezkiak eskatzen ditu, eta bere egoera aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzan.
2013/11/22 - 17:42
Fagor Etxetresnakeko 202 bazkide birkolokatu dituzte dagoeneko
Datozen sei hilabeteotan beste 500 langile taldeko beste kooperatiba batzuetan birkolokatzea aurreikusten dute, eta, horretaz gain, 300 bat langilek erretiro aurreratua har dezaketela uste dute.
2013/11/22 - 16:03
1.800 bazkideetatik 212 birkokatu dituzte
Fagor Etxetresnetako 1.800 bazkideetatik 212 birkokatu dituzte korporazioaren beste kooperatibetan. Egungo aurreikuspenak betetzen badira, epe laburrean 1.000-1.200 bazkideri emango zaie irtenbidea.
2013/11/19 - 21:47
Ekarpenak igotzea proposatu du Lagun Arok
Batzar nagusian ekarpenak %1,5 igotzeko proposatuko du. Modu horretan, Fagor Etxetresnaken bazkideen konpromisoei aurre egin nahi die.
2013/11/18 - 11:13
Fagor Etxetresnaken 'domino efektuaz' ohartarazi du Atutxak
EAJren BBBko presidenteak adierazi duenez, Edesaren kontura Aldundiak egindako eskaintza "Fagorrekin hitz eginda" zegoen, "hainbatetan gainera", baina azkenean "ez da atera", deitoratu du.
2013/11/14 - 23:14
Edesako langileek Eskuratu sortu dute ekarpenak berreskuratzeko
Horrela, "7-10 milioi" berreskuratzea espero dute Edesako langileek. Gainera, hartzekodunen konkurtsoari begira nabarmendu nahi dira.
2013/11/14 - 17:15
Fagorreko langileak birkokatzen hasi da Mondragon
Korporazioko iturriek azaldu dutenez, Fagorreko hainbat langile daude dagoeneko beste kooperatiba batzuetan lanean.
2013/11/13 - 18:45
Erantzukizunak bere gain hartzea eskatuko dio Ordainduk MCCri
Fagorren borondatezko diru-ekarpenak eta kapital sozialeko maileguak egin dituzten bazkideak biltzen ditu plataformak. 45 eta 43 milioi euroko ekarpenak dira, horren arabera.
2013/11/12 - 21:59
Fagor Ederlanek ibilgailu elektrikoak ekoizteko lantokia zabalduko du
Fagor Ederlan Taldeak Comarth Engineeringekin lortutako akordioari esker, haren akziodun nagusi bihurtu da, eta enpresak lantegi berria zabalduko du EAEn, 2014ko hasieran.
2013/11/12 - 16:41
Edesa ere hartzekodunen konkurtsora joango dela baieztatu du Fagorrek
Kontseilu Errektorearen hitzetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak "ez du bideragarritasuna bermatzen", baina langileak birkokatzen saiatzeko konpromisoa hartu dute.
2013/11/10 - 12:04
Galdutako enplegua bizpahiru urtetan berreskuratuko du Mondragonek
Hala adierazi du Txema Gisasola Mondragon Korporazioko presidenteak Noticias Taldeari eskainitako elkarrizketa batean.
2013/11/08 - 15:20
Fagorrek ez du gaur aurkeztuko hartzekodunen konkurtsoa
Hala ere, Mondragon taldeak urrats hori ziurtzat ematen du, denbora kontua da. Datorren asterako utzi du zuzendaritza batzordeak.
2013/11/07 - 21:21
Zuhurtzia nagusi Edesa enpresako langileen artean
Edesa aurrekonkurtsotik aterako denik ez dietela "baieztatu, ezta gezurtatu ere", adierazi du langileen bozeramaileak. Horregatik, itxialdiarekin jarraituko dute.
2013/11/07 - 21:20
Edesako langileek itxialdiari eustea erabaki dute
Basauriko lantegia ez da itxiko, Bizkaiko Aldundiaren laguntza tarteko, baina horretarako Fagorrek hartzekodunen aurre konkurtsotik atera behar du lantegi hori. Langileen artean zuhurtzia da nagusi.
2013/11/07 - 20:59
Fagorren itxierak 'eragin txikia' izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak
"Eusko Jaurlaritza gisa, horretan saiatzen ari gara, eta esfortzu horrekin jarraituko dugu", adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Iruñean.
2013/11/07 - 19:27
Tapia: 'Gauzak beste era batera egiterik bazegoen'
"Dagoeneko agertoki honetara iritsi gara, eta atzera begiratzea alferrikakoa da, lan asko egiteko dago", adierazi du Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak.
2013/11/07 - 13:08
Ezpeleta: 'Behin behineko hainbat langilek lanpostua galduko dute'
Mondragon Korporazio Kooperatiboak Fagor Etxetresnak konpainiako 1.000-1.200 bazkiderentzako lana topatu nahi du, bizpahiru hilabeteko epean. Horretarako, talde barruan aurretiko erretiroez baliatuko dira, baina lanpostu berriak ere sortuko dituzte, Zigor Ezpeleta korporazioaren giza kudeaketarako teknikariak Euskadi Irratian azaldu duenez. Horren esanetan, behin-behineko hainbat langilek lanpostua galduko dute, bazkideek lana izan dezaten, baina birkokapen guztiak ez direla tankera horretakoak izango argitu du.
2013/11/06 - 20:12
Fagor Etxetresnak ostiralean sartuko da hartzekodunen konkurtsoan
Bi ordu eta erdi iraun du bilerak, eta Martin Garitanok amaieran egin du iragarpena.
2013/11/06 - 18:57
Arantza Tapia ezkor agertu da Lakuan izandako bileraren ondoren
EAEko erakundeetako, Mondragon Korporazioko eta Fagorreko ordezkariak enpresaren krisia aztertzeko bildu dira. Amaieran Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartuko dela iragarri dute.
2013/11/06 - 13:11
Erkoreka: 'Fagorren bilerarekin dinamika berri bati ekingo zaio'
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, gobernuak ez du "plan zehatzik" eramango eta ezin ditu diru-laguntzak eman, baina proposamenak baina aurrena MCCren jarrera ezagutu behar dute.