Mondragon Korporazioa
2022/01/23 - 20:50
Leire Mugerza, Mondragon Korporazioko Kongresuko lehen emakumezko presidentea
Leire Mugerzak zuzenduko du Mondragon Korporazioaren irizpideak zehazten dituen batzordea. Bizitza osoa darama talde horri lotuta, esparru anitzetan esperientzia du eta astebete darama kargu berrian. Pandemia gorabehera, egoera ekonomikoa eta urte honetarako aurreikuspenak onak direla dio.
2022/01/05 - 11:44
Iñigo Ucin: ''Argindarra euro bat garestitzeak, urteko kosteetan 1,3 milioi euroko garestitzea dakar''
Mikrotxipen eskasiarekin batera, elektrizitatearen prezioaren igoerak "sekulako eragin txarra" izan duela Mondragon Korporazioko hainbat sektoretan onartu du Iñigo Ucinek. Horretaz gain, omikron aldaerak absentismoan izan duen eragina ere azpimarratu du.
2021/04/08 - 17:57
Bruselak arrazoia eman dio Oronari bere igogailu baten "alemaniar betoaren" aurrean
Europako Bazordearen arabera, Oronaren instalazioa eskakizunetatik harago doa, "modernoagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa" baita.
2021/03/29 - 17:39
Eroskik zorrari aurre egingo dio inbertsio-talde txerkiar bat bazkide gisa sartuta
EP Corporate Group inbertsio-holdinga Katalunia eta Balear Uharteetako negozioetan bazkide sartuko da % 50ean eta, gainera, euskal kooperatibaren inbertsio-gaitasuna handituko du.
2021/02/08 - 16:21
Ekiola sortu dute, energia berriztagarrien kooperatibak bultzatuko dituen ekimena
Ekimen aitzindari honek herritarrei energia berriztagarrien sorkuntzan eta kudeaketan parte hartzeko aukera emango die, udalerrietan eta eskualdeetan instalatuko diren eguzki-parkeen bitartez.
2021/02/01 - 21:46
Horrela desizozten dituzte txertoak Hernaniko Bexen Medical enpresan
Pfizerren txertoari jarraipena egin diogu. Lehenengo aldiz ikusi dugu aireportutik Bexen Medical enpresara iristen denetik ospitaleetara heldu baino lehen egiten duen prozesua.
2020/12/29 - 22:02
Bexen Medical enpresak gorde ditu asteazken honetan EAEn banatuko diren 16.000 dosiak
Pfizerrek eta BioNTechek garatutako txertoak goizeko lehen orduan iritsi dira Forondako aireportura. Hain zuzen ere, -70 ºC baino gutxiagoko tenperatura behar dute eraginkorrak izateko.
2020/12/29 - 12:17
Bexen Medicalek Hernanin duen egoitzan dira Pfizerren txertoaren 16.000 dosiak
Bexen Medical enpresak Hernanin duen egoitzan dira dagoeneko Pfizerren txertoaren 16.000 dosiak. Bihar ekingo zaio berriro Euskadiko egoitzetan txertaketari.
2020/11/12 - 14:38
EAEko enpresa batek Pfizerren txertoaren 30 milioi dosi gorde ditzake
Hernanin egoitza duen Bexen Medical konpainiak AEBko farmazia-enpresaren txertoa zeropetik 70 gradura gordetzeko ahalmena duten ultraizozkailuak ditu.
2020/11/11 - 21:35
Hernaniko enpresa batek baditu izozkailu bereziak Pfizerren txertoa gordetzeko
Zeropetik 80 graduan egon behar du une oro eraginkorra izateko. Izozkailu bereziak behar dira, beraz, gordetzeko. Euskadin, Hernanin dagoen enpresa batek baditu ultrahozkailu horiek.
2020/07/17 - 18:54
Auzitegiak berretsi egin du Araluceko 135 langileren kaleratzea
Batz kooperatibako enpresak azken urteotan izandako galerak "arrazoi ekonomikotzat" jo ditu, baina ELAk helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
2020/07/05 - 01:15
Kooperatibismoak 100 urte bete ditu Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 3259 kooperatiba daude eta 56.000 pertsonaren ogibidea dira.
2020/06/24 - 15:30
160.000 lagunen energia beharra hornituko du Arabako eguzki parke berriak
Iberdrolak, Mondragon Taldeak, Arabako Aldundiak eta EEEk sustatutako plantak urtero 160.000 pertsonak, Arabako biztanleen ia erdia, kontsumitzen duten argindarra sortuko du.
2020/06/13 - 00:33
Batz Araluceko langileek enpresaren itxieraren aurkako manifestazioa egin dute
Beren lanpostuak defendatzeko eta enpresa ixtearen aurkako manifestazioa egin dute langileek. Sindikatuetako ordezkariek Batz taldea egin dute euren egoeraren erantzule.
2020/06/04 - 21:48
Bexen Medical kooperatibak 20 milioi musuko ekoitziko ditu hilean
Hilean 10 milioi musuko egitetik 20 milioi egitera pasako da Etxebarrian dagoen Bexen Medical lantegia. Musukoen ekoizpena nola egiten duten ikusi dugu.
2020/04/20 - 21:02
Hilean 10 milioi maskarilla egiteko makinak iritsi dira Euskadira
Bexen medical kooperatibak ekoiztuko ditu, Etxebarrian. Gaur iritsi dira makinak eta orain deskarga eta muntatze lanetan ari dira.
2020/04/20 - 11:52
Iritsi dira Etxebarrira maskarak ekoizteko erabiliko diren hiru makinak
Mondragon Assembly kooperatibak ekoitzi ditu makinak, eta Bexen Medical arduratuko da maskarak (hilean 10 milioi unitate inguru) ekoizteaz.
2020/04/20 - 11:18
Maskarillak egiteko hiru makina iritsi dira EAEra
Makinak armadako hiru kamioitan eraman dituzte Bexen Medicalek Etxebarrian jarri dituen instalazioetara (Iker Salgadoren irudiak).
2020/04/18 - 11:00
Iritsi dira Mondragon Taldeak milioika maskara ekoizteko hiru makinak
Ostiral arratsaldean lau makina iritsi dira Madrilera, horietariko hiru Bexen Medical kooperatiba gipuzkoarrak erabiliko ditu. Hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoiztea aurreikusi dute.
2020/04/14 - 18:15
Euskal industria % 25ean bueltatu da, osasun-neurri zorrotzekin
Lanera itzuli den lantegirik handiena Gasteizko Michelin izan da; 3.300 langile ditu, eta 800 joan dira, hiru txandatan sartuta.