Muskiz
2015/11/03 - 13:08
Isuna Petronorri, isuri bati buruzko informazioa berandu emateagatik
Eusko Jaurlaritzak 20.001 euroko isuna jarri dio enpresa bizkaitarrari, koke hautsaren isuri baten inguruko informazioa epez kanpo bidaltzeagatik.
2015/10/15 - 10:38
Gidari mozkor bat atxilotu dute, ihesaldi arriskutsua egin ostean
Santurtzi eta Muskiz artean joan zen ertzainengandik ihesi, eta semaforoak gorriz pasatu zituen eta kontrako noranzkoan joan zen tarte batzuetan.
2015/09/25 - 21:19
Bainua debekatu dute Arena hondartzan, hondakin-uretako ihesagatik
Zenbait bainularik zorabioak eta okadak nabaritu dituzte itsasoko uretik atera direnean. Ihesa pasa den irailaren 15ean izan zen, araztegiko gehiegizko urak kanporaketa eraginda.
2015/07/21 - 14:16
Tren zerbitzua, etenda Barakaldo eta Muskiz artean
Matxura bat jazo da sare elektrikoan, ekaitzaren ondorioz. Renfe autobus zerbitzua eskaintzen ari da bi herri horien artean
2015/03/13 - 11:54
Isuria izan da Petronorrek Muskizen duen findegian
Konpainiaren arabera, isuria kontrolpean hartzea lortu dute, “eusteko eta babesteko neurri guztiak” erabiliz, petrolio gordina zabal ez zedin.
2015/02/24 - 12:49
Olatu handiak euskal kostaldean
Zazpi metro arteko olatuak izan dira eta irudi ikusgarriak ikusi dira euskal kostaldean.
2015/02/03 - 09:44
Eraikin bat jendez hustu dute Muskizen sute baten ondorioz
Sugarrak Errotazar kaleko merkataritza-lokal batean piztu dira. 20 bat bizilagun atera behar izan dituzte etxetik.
2014/08/24 - 15:50
Emakume bat hil da Muskizen, itsaslabarretik behera erorita
Antza denez, emakumeak irrist egin du ertzean, eta sei bat metroko altueratik behera jausi da. Hildakoa 58 urteko bilbotarra da, eta gizon batekin paseatzen ari zen labarretik behera erori denean.
2014/08/09 - 13:38
Lau auto erre dituzte Muskizen
Lau ibilgailu erabat kiskali dira gaur Muskiz herri bizkaitarrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
2014/08/09 - 10:46
Lau auto erre dituzte goizaldean Muskizen
Ibilgailuak erabat kiskalita geratu dira. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da eta ez du hipotesirik baztertu.
2014/06/23 - 21:21
Petronorrek galerak izan zituen iaz, historian aurrenekoz
Enpresak 18,1 milioi euroko etekin garbia izan zuen 2012. urtean. 2013ko galerak krisi ekonomikoak eraginda etorri direla adierazi dute Petronorreko zuzendaritzatik.
2014/06/23 - 19:42
Eusko Jaurlaritza koke hautsaren isuria ikertzen ari da Petronorren
Ingurumen Sailak jakitera eman duenez, "material zatikatuaren isuri" bat gertatu da eta "koke hautsa izan daiteke". Iragan larunbatean, Muskizeko San Julian auzoan, hauts geruza agertu zen.
2014/06/15 - 16:39
300 lehergailu aurkitu dituzte atzo obusa lehertu zen Muskizeko etxean
Etxeko jabeak hanka moztu zuen leherketaren ondorioz. Ertzaintzak etxebizitza miatu du gau osoan zehar, eta zaintzapean gelditu da eraikina.
2014/06/15 - 14:00
300 lehergailu aurkitu dituzte obusa lehertu zen Muskizeko etxean
Etxeko jabeak hanka moztu zuen leherketaren ondorioz. Ertzaintzak etxebizitza miatu du, eta zaintzapean gelditu da eraikina.
2014/06/15 - 00:39
Gizon batek hanka galdu du Muskizen, obus bat lehertuta
La Cadena auzoko etxebizitza batean gertatu da ezbeharra. 46 urteko gizona gisa horretako objektuen zalea da, eta Espainiako Gerra Zibileko obus bat manipulatzen ari zen bere etxean.
2014/05/29 - 22:42
'Ekologistak martxan' taldeak protesta egin du Petronorren aurrean
Ekologisten arabera, Kanadatik helduko den petrolioa, hondarrarekin eta lurrarekin nahastuta dago, eta petrolio hori lurrazpitik ateratzea oso kutsakorra da.
2014/05/29 - 19:20
Petronorrera are kutsagarria iritsi dela salatu dute
Ekologistak Martxan taldeak egin duen kontzentrazioaren aurrean, Petronorrek esan du ingurumen neurriak ez direla erremediorik gabeko gastutzat hartu behar, lehiakortasun faktore bat bezala baizik.
2013/12/24 - 14:54
Gizon bat hil da auto-istripuan, Muskizen
Ezbeharra arratsaldeko 13:00etan gertatu da, eta bertaratutako larrialdiko zerbitzuek baieztatu dute istripua izan duen ibilgailuaren gidaria hil egin dela jasandako zaurien ondorioz.
2013/10/28 - 20:58
Muskizeko Petronorreko azpikontrata bateko langilea hil da
Petronorreko eta azpikontrata ezberdinetako lan batzordeek egun bateko lanuztea egingo dute heriotza salatzeko.
2013/04/09 - 16:25
Urkullu minduta agertu da Petronorreko polemikarekin
Koke plantaren inauguraziora joan ez izanak ez ziola "inori" kalte egin argudiatu du lehendakariak. Jaurlaritzak ordezkaritza zabala bidali zuela adierazi du.