Nafarroa Beherea
2021/01/26 - 16:18
Herri Urrats maiatzaren 9an ospatuko dute, "modu berri batean"
"Boga" leloa aukeratu dute aurtengo jairako, eta pandemiak eragindako ziurgabetasunari aurre egiteko diru bilketa abiatu dute.
2021/01/25 - 15:38
Ipar Euskal Herriko ostalaritzak zazpi hilabete daramatza itxita
Egoera salatzen duen ostalarien taldeak gero eta kide gehiago ditu eta gaur protesta egin dute Saran.
2021/01/24 - 14:50
Ipar Euskal Herria hirugarren itxialdi baten atarian egon daiteke
"Gutxienez hiru asteko" konfinamendu bat berehala ezarri beharko dutela uste dute Frantziako Gobernuko zenbait goi-kargudunek. Emmanuel Macron presidenteak asteazkenean bertan iragarri dezake.
2021/01/21 - 13:28
Aurten ez da Korrika egingo, baina ekitaldi "xume" bat antolatuko du AEK-k martxoan
Martxoaren 28an, Euskal Herri osoa zeharkatu ohi duen lasterketa bukatu behar zen egunean, ekitaldi "xume" bat egingo dute "helduen alfabetatzeak eta euskalduntzeak duen garrantzia azaleratzeko".
2021/01/16 - 18:23
Mugako zortzi pasabide ixteko erabakia salatu dute Santiago zubian
EH Bairen eta EH Bilduren hitzetan, “Euskal Herriaren bizitza baldintzatzeko edo eteteko Espainiako eta Frantziako estatuen gaitasuna” agerian utzi du mugaren itxierak.
2021/01/16 - 11:29
18:00etarako etxean egon beharko dute Ipar Euskal Herrian
Orain arte, 25 departamendutan soilik zegoen indarrean 18:00etan etxeratzeko agindua, baina Frantziako Estatu osora zabaldu da, eta gutxienez bi astez iraungo du neurri horrek.
2021/01/14 - 20:23
18:00etara aurreratu dute etxeratze agindua Ipar Euskal Herrian
Orain arte 25 departamendutan soilik zegoen indarrean 18:00etan etxeratzeko agindua, baina larunbatetik aurrera Frantziako Estatu osora zabalduko dute, eta gutxienez bi astez iraungo du neurri horrek.
2021/01/03 - 15:26
Gripeak ez du indarrik izan aurten, koronabirusaren aurkako neurriei esker
Honek guztiak eragin zuzena izan du botiketan. Gripearen aurkakoak ez dira saldu. Hala ere, farmazietan jende ugari dute egunero. Herritarren zalantzak argitzeko bide bihurtu dira.
2021/01/03 - 14:28
Hegazti-gripearen agerraldiak 61 dira dagoeneko Frantziako Estatuan
48 foku Landetan antzeman dituzte, eta beste batzuk Pirinio Atlantikoetan. Animaliak modu prebentiboan hiltzeko baimena beste 13 udalerritara zabaltzea erabaki du Nekazaritza Ministerioak.
2021/01/02 - 21:42
Iparraldean mendietan soilik egin du elurra, baina Iratin 40 zentimetro pilatu dira
Ipar Euskal Herrian mendiak bakarrik zuritu ditu elurrak. Iratin (Zuberoa) 40 zentimetroko geruza pilatu da, eta jende askok aprobetxatu du.
2021/01/02 - 20:15
ETAko 218 presoetatik 25 soilik zigorra betetzen ari dira Euskal Herriko espetxeetan
Espainian, bakarrik presoen % 13 daude Euskal Herriko kartzeletan. Frantziako Estatuan, ostera, presoen % 77 espetxe gertuenetan daude.
2020/12/27 - 14:37
Consuelo, Begoña, Bernardina eta Francisco, txertoa jasotzen aurrenak Euskal Herrian
Gasteiz, Elorrio eta Hondarribiko adinekoen egoitzetako hiru emakume lehenengoak izan dira EAEn. Francisco Guerrero iruindarra aurreneko nafarra izan da.
2020/12/27 - 09:06
Ipar Euskal Herrian urtarrilaren 4an hasiko dira txertoa jartzen
Frantziako Gobernuak atzo jaso zituen 19.500 dosi, eta Parisko Ospitaletako farmazia nagusiaren biltegian daude gordeta.
2020/12/12 - 16:05
Landetan hegazti gripearen bi agerraldi izan dira, baina euskal hazleak lasai daude
Duela hiru urteko agerraldian, kutsatuta ez zeuden ahateak ere hiltzeko erabakia hartu zuten erakundeek, eta euskal ekoizleek intsumisiora jo zuten.
2020/12/08 - 20:38
Hegazti gripe kasuak agertu dira etxalde batean, Lapurditik gertu
Birusaren hedapena gelditze aldera, hegaztien mugimendua debekatu dute Landetan, eta "osasun neurri zorrotzak" ezari dituzte. Birus horrek ez ditu pertsonak kutsatzen.
2020/12/06 - 15:33
Aztarnarien artean koordinaziorik ez dagoela salatzen dute mugaz gaindiko langileek
3.000 langilek egunero gurutzatzen dute Euskal Herrian Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga. Gizarte Segurantzako aztarnarien artean koordinazio eza salatu dute beharginek.
2020/12/05 - 19:45
Ia 200 pertsonak segurtasun legearen aurka protesta egin dute Baionan
Elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, "askatasunen aurkako neurriak" salatzeko.
2020/12/04 - 14:46
Euskaraldiaren bigarren edizioa "ariketa sozial masiboa" izan da
Gizarteak euskararekiko duen herri gogoa "ariketarako hauspoa" izan dela nabarmendu dute. Halaber, ahobizi eta belarriprest roletan "sakontzen jarraitu beharra" dagoela nabarmendu dute.
2020/11/28 - 15:53
Gaurtik aurrera, dendak zabalik daude berriro Ipar Euskal Herrian
Lehendabiziko fasean, dendak irekiko dituzte, herritarrak hiru orduz atera ahalko dira etxetik eta 20 kilometrorainoko joan-etorriak baimenduta egongo dira.
2020/11/28 - 08:21
Konfinamendua arintzen hasiko dira Ipar Euskal Herrian, gaurtik aurrera
Lehendabiziko fasean, dendak irekiko dituzte, herritarrak hiru orduz atera ahalko dira etxetik eta 20 kilometrorainoko joan-etorriak baimenduta egongo dira.