Nafarroako aurrekontuak
2020/01/24 - 17:07
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontu-akordioa sinatu dute
Osoko zuzenketarik balego, EH Bilduk kontrako botoa emango luke. Halaber, hitzarmenak jasotzen duenez, finantzarioa ez den 2020rako gastu-muga 16,7 milioi euro handiagoa izango da.
2020/01/21 - 18:41
Navarra Sumak osoko zuzenketa aurkeztuko du aurrekontuen aurka
Esparzak uste du Barkosen Gobernuaren ildoa jarraitzen dutela, herritarrak eta enpresak zigortzen dituztela fiskalki, eta lanpostuen sorkuntza zailtzen dutela.
2020/01/21 - 14:48
Chiviteren gobernua eta EH Bildu pozik aurrekontuei buruzko aurreakordioa dela eta
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ziurtatu ditu aurrekotuak. Aurreakordioa lotua du EH Bildurekin. Gastu muga igotzea eta gizarte politikak indartzea dago aurreakordio horretan.
2020/01/21 - 11:39
Akordioak "gizarte politiketan aurrerapausoak" ekarriko dituela txalotu du Ahal Duguk
Alderdi morearen ustez, elkar ulertze horrek Nafarroan "beste aukera fidagarri, erreal eta iraunkor bat posible dela erakusten du, eskuinak ezarri nahi duen inboluzio arriskutsuaren aurrean".
2020/01/21 - 09:33
'Balio politikoa dauka Nafarroako aurrekontuei buruzko aurreakordioak'
Aurrekontuek izango duten azken argazkiaren arabera erabakiko du EHBilduk Nafarroako aurrekontuen bozketan baiezko botoa edo abstentzioa eman
2020/01/20 - 20:12
EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak aurreakordioa egin dute aurrekontuak onartzeko
Hori horrela, koalizio abertzaleak uko egin dio osoko zuzenketak aurkezteari, politika publikoen inguruko akordio "zehatzak" lortu baititu.
2020/01/02 - 11:05
Hezkuntzako aurrekontua ia 680 milioi eurokoa da Nafarroan, % 9,4 gehiago
Irakasleak kontratatzeko aurrekontua, bestalde, % 12,5 igo da.
2019/11/28 - 10:58
'Garrantzitsua izan da lehen bilera formala. Urrats inportantea da'
Zentzumenaren eta logika politikoaren barruan kokatu du EHBilduko ordezkariak atzo Maria Chiviterekin aurrekontuak negoziatzeko egindako lehen bilera. Negoziatzen jarraitzeko borondatea berretsi du.
2019/11/27 - 22:08
EH Bilduk uste du badagoela aukera Chiviterekin Aurrekontuak negoziatzeko
Nafarroako Gobernuko presidentea EH Bildu eta Navarra Sumako ordezkariekin bildu da arratsaldean, datorren urteko Aurrekontuak negoziatzeko aukerak aztertzeko asmoz.
2019/11/27 - 22:03
Nafarroako presidentea EH Bildu eta Navarra Sumarekin bildu da kontuak negoziatzeko
Inbestiduran EH Bildurekin hitz egiteari uko egin ondoren, lehen aldiz elkartu da Maria Chivite koalizioarekin. Navarra Suma erabat haserretu du bilera horrek eta aukeratzeko eskatu dio Chiviteri.
2019/11/25 - 19:54
Chivitek aurrekontuak negoziatzera gonbidatu ditu Navarra Suma eta EH Bildu
Inbestidurarako, uko egin zion koalizio abertzalearekin hitz egiteari, baina orain gonbidatu egin du; izan ere, gehiengo osoa behar dute Parlamentuan onartzeko.
2018/12/20 - 16:55
2019ko Aurrekontuak onartu ditu laukoak, UPN, PSN eta PP alderdien aurkako bozekin
Nafarroako Parlamentuak legealdiko azken Aurrekontuak onartu ditu. 2018an baino 126 milioi euro gehiago (% 3,26ko hazkundea) izango ditu Gobernuak datorren urtean.
2018/08/24 - 11:23
LAB-en ustez 2019ko aurrekontuek bermatuko duteNafarroako hezkuntza ituna
Nora Salbotx LAB sindikatuko Nafarroako koordinatzaileak adierazi du Faktorian sindikatuen marra gorriak errespetatzen dituela hitzarmenak, eta murrizketetan atzera egitea bermatzen duela
2017/12/21 - 23:26
Nafarroako Parlamentuak argi berdea eman die 2018ko Aurrekontuei
4.000 milioi euroak gainditzen dituzten kontuek lau alderdiko gobernuaren aldeko botoa jaso dute, eta oposizioa kontra izan dute.
2017/12/21 - 22:39
Nafarroako Parlamentuak 2018ko Aurrekontuak onartu ditu
2017koekin alderatuta, % 4 egin du gora. Erdia baino gehiago, Osasun, Hezkuntza eta Eskubide Sozialetako Departamentuek izango dute
2017/11/01 - 12:56
Nafarroak 3.883 milioi euroko aurrekontu aurreproiektua onartu du 2018rako
Aurtengo aurrekontu proiektuarekin alderatuta, % 4 handiagoa da (152 milioi gehiago), eta erdia baino gehiago gizarte alorrera bideratuko da.
2016/12/22 - 21:29
Nafarroako Parlamentuak 2017rako Aurrekontu Orokorrak onartu egin ditu
Osoko Bilkurak, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren kontrako botoekin onartu ditu aurrekontuak.
2016/11/12 - 14:18
PPk osoko zuzenketa iragarri du Nafarroako aurrekontuen aurka
Nafarroako Gobernuak egindako kalkuluak "zuhurtziagabeak" direla esan du Ana Beltran PPko Nafarroako bozeramaileak. "Errealitatearekin eta legearekin" bat ez datozela adierazi du.
2016/10/19 - 19:23
Onartu dute Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektua, 4.000 milioikoa
Nafarroako Gobernuak 2017ko Aurrekontuen aurreproiektua onartu du. Gastu soziala zenbateko osoaren % 56 izango da.
2016/06/02 - 09:16
Nafarroak aurrekontuaren % 0,6 blokeatu du 'erantzukizunagatik'
Foru Exekutiboak 23 milioi blokeatu ditu; izan ere, diru-sarrerak “ondo doaz”, baina ez dira aurreikusitakoa beste hazi, Ana Ollo Gobernuaren bozeramailearen arabera.