Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2017/04/04 - 17:42
Nafarroako txapela, bertsolari onenaren zain
Apirilaren 8an, larunbatarekin, 17:00etatik aurrera, Anaitasuna Iruñeko kiroldegiak Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken lehia hartuko du.
2016/12/12 - 13:23
Nafarroako 2017ko Bertsolari Txapelketa abenduaren 16an abiatuko da
Iruñean hasiko da norgehiagoka, Katakraken, sarrera doakoa dela. Txapelketan lehenengoz izena eman duten bederatzi bertsolarik kanporaketa bat jokatuko dute. Finala apirilaren 8an izango da.
2015/03/29 - 11:19
Julio Sotok eskuratu du Nafarroako Bertsolari txapelketa
Gorritikoak hirugarrenez eskuratu du txapela. Alberto anaiari eskaini dio saria: duela bi hilabete hil zen auto-istripu batean.
2015/03/28 - 21:59
Julio Soto, Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun
Gorritiko bertsolaria Xabier Terrerosi nagusitu zaio buruz burukoan.
2015/03/27 - 12:31
Dena prest, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako
Julio Soto, Julen Zelaieta, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Ander Fuentes, Eneko Fernandez eta Aimar Karrika lehiatuko dira, 17:00etatik aurrera, Elizondoko Bazta pilotalekuan.
2015/02/03 - 17:32
Nafarroako Bertsolari Txapelketa gaur abiatuko da, Iruñean
Txapelketa martxoaren 28an amaituko da, Elizondon. Bederatzi saio jokatuko dituzte 30 bertsolarik.
2013/03/25 - 10:42
Xabier Silveirak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Zazpigarrenez jarri du Silveirak txapela. Bigarren postuan Julio Soto geratu da, 30 puntura.
2013/03/24 - 15:36
Xabier Silveirak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Finala Iruñeako Anaitasuna kiroldegian izan da. Silveirak zazpigarrenez jarri du txapela, eta bigarren postuan Julio Soto geratu da, 30 puntura.
2013/03/22 - 17:22
Nafarroako Bertsolari txapelketako finala, zuzenean eitb.com-en
Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga izango dira larunbatean Anaitasunan, 17:00etatik aurrera.
2013/03/18 - 16:57
Nor izango ote Nafarroako txapelduna?
Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga izango dira larunbatean Anaitasunan, 17:00etatik aurrera.
2013/02/03 - 13:54
Xabier Silveira irabazle, Nafarroako Bertso Txapelketaren lehen saioan
Lizarran izandako saioan, Silveira lesakarrak lortu ditu puntu gehien. Ondorioz, Etxarriko finalaurrekorako txartela eskuratu du. Igande arratsaldean, Aldatzen, izango da bigarren azken-laurdena.
2013/02/02 - 10:07
Lizarratik abiatuko da gaur Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Bederatzi saio izango dira guztira, eta 31 bertsolarik hartuko dute parte. Martxoaren 23an amaituko da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.