Foruzaingoa
2023/05/10 - 18:40
Gizonezko bat hil du ustez haren bikotekideak Iruñean
14:30 inguruan izan da erasoa, Arrotxapea auzoan. Emakumea atxilotu egin du Udaltzaingoak, ustezko erasotzailea delakoan. Bihar edo etzi utziko dute epailearen esku.
2023/05/06 - 12:59
Foruzaingoak bi labana eta drogak atzeman ditu Noaingo jaietan
Udaberriko Festetan esku hartu behar izan du Foruzaingoak, zenbait gazte arma zuriak erakusten ibiltzen zirela ikusita, hainbat herritarrek Poliziari deitu ostean.
2023/05/05 - 10:40
Kamioi gidari bat hil da Santakaran, bere ibilgailua bidetik atera ostean
Istripua 02:05 aldera gertatu da, NA5330 errepideko 9,5 kilometroan. Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua izan duen kamioiak animaliak zeramatzan.
2023/05/01 - 15:42
Kartzela zigorra ezarri diote Cadreitan hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu zituen gidariari
21 urteko gizonak baimendutakoa baino lau aldiz alkohol tasa handiagoa eman zuen. Hiru zaurituetako bat oso larri dago.
2023/04/30 - 14:04
Gidari mozkor batek hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu ditu Cadreitan
Zaurituetako bat oso larri omen dago. Istripua gaur goizean gertatu da, 9:20 aldera, NA-134 errepideko 25. kilometroan.
2023/04/30 - 12:51
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekideari eraso egitea egotzita
Biktimak urradurak eta ubelak ditu aurpegian eta eskuetan. Atxilotua polizia-etxean dago, epailearen esku geratu zain.
2023/04/25 - 13:26
Gizon bat atxilotu dute Nafarroan emakume bati ustez sumisio kimiko bidez sexu erasoa egitea egotzita
Gizonezkoa atzo utzi zuten aske, emakumeak ez baitzuen salaketarik aurkeztu. Iruñeko Instrukzio epaitegiak emakumearen kontrako prozedura abiatu du gaur, delituaren itxura egitea leporatuta.
2023/04/15 - 12:45
Lehergailuak egiteko legez kanpoko laborategi bat desegin dute Nafarroan
Pertsona bat atxilotu dute arduradun gisa, eta senideei leherketa handi batekin mehatxu egiteagatik.
2023/04/15 - 12:10
Lehergailuak egiteko legez kanpoko laborategi bat desegin dute
Gizon bat atxilotu dute horrekin lotuta, eta familiari leherketa bat egingo zuela mehatxu egiteagatik (Guardia Zibilaren irudiak).
2023/04/13 - 23:21
79 urteko gizon bat hil da Los Arcosen, bere autoak kamioi baten aurka talka eginda
Istripua 19:26 aldera gertatu da NA-1110 errepidearen 47. kilometroan. Halaber, 79 urteko beste gizon bat zaurituta eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
2023/04/10 - 20:21
Frantziako motozale bat hil da Luzaiden, bidetik atera eta seinale batekin talka eginda
Frantziara bidean zihoazen hiru motozaletatik lehena zen hildakoa.
2023/04/07 - 19:34
Trafikoko eskumena Nafarroari eskualdatuko zaiola argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak
Nafarroako eta Espainiako gobernuek martxoaren 22an ofizializatu zuten transferentzia, baina uztailaren 1ean gauzatuko da.
2023/04/02 - 16:45
Letxugak zeramatzan kamioi batek su hartu du AP-15ean, Gares parean
Gidaria, 52 urteko gizon bat, zaurituta anbulantzian eraman behar izan dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Foruzaingoa trafikoa desbideratzen ari da.
2023/03/26 - 13:23
Gizon bat atxilotu dute Barañainen, sexu erasoa egotzita
Erasoa jasan zuen emakumeak gertatutakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan salatu ondoren atxilotu zuten. Foruzaingoak zabalik du ikerketa.
2023/03/22 - 15:52
Iruñean hiru polizia indar elkarlanean ari dira asteburu seguruagoak izateko
Delituen salaketek % 10 egin dute gora pandemia aurreko datuekin alderatuz gero. Indarkeriarekin egindako lapurretak eta sexu erasoak murrizteko Iruñean hiru polizia indarrek bat egin dute. Asteburuan hiriko eremu bana zaintzen dute festazaleen etxera buelta lasaia izateko.
2023/03/09 - 11:24
Maria Chivitek iragarri du Trafikoaren eskumena Nafarroaren esku geratuko dela uztailaren 1etik aurrera
Nafarroako presidenteak gogorarazi du Foru Erkidegoaren "eskaera historikoa" dela, eta, beraz, Espainiako Gobernuarekin adostutako akordioa "urrats historikoa" dela.
2023/02/25 - 19:36
Foruzaingoak jada frogatu du Trafiko lanak egiteko gaitasuna, Chiviteren esanetan
Foruzaingoaren Egunaren harira egindako ekitaldi instituzionalean, agenteak goratu ditu Nafarroako presidenteak, eta euren lana eskertu die.
2023/01/16 - 15:42
Atarrabian gizon bat hil zuen erasotzailearen bila dabil Foruzaingoa
Atzo goizeko 07:00ak aldera gertatu zen erasoa Atarrabiako Landazabal industria-gunean, Villaba hotela eta Dali dantzaleku inguruan. Erasotzaileak auto zuri batean alde egin zuen gertaeraren lekutik.
2023/01/15 - 14:53
Gizon bat hil dute arma zuriz Atarrabian
Gaur goizean goiz izan da hilketa Landazabal industriagunean, hotel baten ondoan.
2023/01/13 - 12:56
Foruzaingoak ostegunean Itzan hildako motorzalea ustez harrapatu zuen ibilgailua aurkitu du
Lehen zantzuen arabera, Irurtzungo motorzalea errepidetik atera ondoren harrapatu egin zuten, eta gidariak ihes egin zuen. Ikerketak zabalik jarraitzen du.