Foruzaingoa
2020/06/05 - 12:49
Errumaniara ihes egiteko asmoa zuen sexu erasotzaile bat atxilotu dute Sunbillan
Asteazkenean atxilotu zuten kontrol batean, N-121-A errepidean. Atxilotuak 28 aurrekari ezberdin ditu, besteak beste, adingabe bati egindako sexu-erasoa.
2020/06/03 - 14:09
Kamioi bat irauli eta trafikoa moztu dute A-15 errepidean, Irurtzun parean
Istripua 09: 37an gertatu da. Kamioi artikulatu bat bidetik atera eta irauli egin da. Ibilgailuaren gidaria arin zauritu da (Foruzaingoaren irudiak).
2020/06/01 - 16:01
Enpresetan 28 lapurreta egozten dizkioten talde kriminal bat desegin dute Gipuzkoan
'Durad' izeneko operatiboan, zazpi lagun atxilotu dituzte Iruran, Andoainen, Donostian eta Iruñean.
2020/06/01 - 11:49
Foruzaingoak droneak erabiltzen ditu N-121A errepidean, arau-hausteak antzemateko
Foruzaingoak droneak erabiltzen ditu N-121a errepidean, Iruñea eta Behobia artean, istripua eragin dezaketen arau-hauste larriak airetik zaintzeko.
2020/05/30 - 01:11
Sua piztu da Ezkaba mendian, Iruñean
Foruzaingoa gertakaria ikertzen ari da eta ez du baztertzen norbaitek sua nahita piztu izana.
2020/05/29 - 16:03
Sei hilabeteko barneratzea botila batekin gazte bat zauritu zuen adingabe batentzat
Erasoa astearte arratsaldeko azken orduan gertatu zen, Iruñeko Bigarren Zabalguneko kale batean, eta Udaltzaingoak ustezko egilea atxilotu zuen.
2020/05/28 - 12:31
19 urteko mutil bat zauritu da Tuteran, nabe abandonatu batean piztutako sutean
Zauritua Reina Sofia Ospitalera eraman dute, aurpegian eta lepoan erredurak baitzituen, baina ez omen dago larri. Sutea 02:20 aldera piztu da.
2020/05/25 - 13:28
Gizon bat ikerketapean, Elizondon "enbarazu" egiten zion betizu bat hiltzeagatik
Desagertzeko arriskuan dagoen animalia denez, babes berezia du behi arraza horrek.
2020/05/24 - 12:02
Pertsona bat atxilotu dute Iruñean, Patxi Ruizen aldeko manifestazioan
Istiluak eta Poliziaren kargak izan dira Iruñean larunbat honetan, eta pertsona bat atxilotu dute. Liskarrak Patxi Ruiz ETAko presoaren aldeko manifestazioan gertatu dira. Atxilotua aske geratu da dagoeneko.
2020/05/11 - 13:05
7 gazte salatu dituzte geldialdi batean parte hartzeagatik Iruñean
Salatuekin batera zeuden beste hogei lagunek ihes egitea lortu zuten.
2020/04/20 - 12:16
Foruzaingoak entzierroaren ibilbidea egin du Iruñea huts batean
Ziurrenik aurten jairik gabe geratuko diren iruindarrak animatu nahi izan ditu Foruzaingoa, eta 2021eko sanferminetarako gutxiago geratzen dela esan die.
2020/04/06 - 13:48
Gizon bat salatu dute Castejonen konfinamendua urratu eta drogan positibo emateagatik
Gainera, 4 gramo marihuana zeramatzan aldean. Foruzaingoak 1.042 pertsona salatu ditu, martxoaren 14an ezarritako alarma-egoerak dakartzan mugikortasun-baldintzak ez errespetatzeagatik.
2020/04/03 - 13:07
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, laguntzen zuen emakumeari 52.000 euro lapurtzeagatik
Polizia Nazionalak egiaztatu duenez, gizonak 2019ko irailetik diru kopuru handiak lapurtzen zizkion emakumeari, eta honek bere bizimoduarekin bat ez zetozten gastuak zituela erreparatu zuten.
2020/04/03 - 12:33
Emakume bat salatu dute Iruñean, katu bat paseatzea leporatuta
Salatutako emakumeak Foruzaingoari esan zionez, katua txikitatik atera izan du kalera, eta, etxean geratu behar bada, asaldatu egiten da.
2020/04/02 - 11:42
Foruzaingoak Teodora zoriondu nahi izan du bere 100. urtebetetzean
Elizondoko herritarrek Teodora zoriondu nahi izan dute bere 100 urteengatik eta Foruzaingoak ez du ospakizuna galdu nahi izan (Foruzaingoaren irudiak).
2020/03/31 - 12:54
Tieblasko gazte bat atxilotu dute, legez kanpoko lasterketak egiteagatik Iruñean
26 urteko gaztea aurretik 36 aldiz salatu dute trafikoko arau-hausteengatik: 13.000 euro baino gehiago jarri dizkiote isunetan, eta gidabaimeneko 51 puntu galduak ditu.
2020/03/30 - 12:36
Cordovillan ondoko autoa kaltetzeagatik emakume bat ikertzen ari dira
Bere ondoko autoa gertuegi aparkatuta zegoenez eta ezin zuenez bere ibilgailuan sartu, ondoko autoan arrastoak egitea erabaki zuen 30 urteko emakumeak.
2020/03/30 - 12:00
Foruzaingoak hiru pertsona salatu ditu Burlatan, gauez etxe-aldaketa bat egiteagatik
Atxilotuetako bati beste salaketa bat jarri diote drogak edukitzeagatik.
2020/03/26 - 11:03
Foruzaingoak droneak erabiltzen ditu mugikortasun murrizketak errespetatu daitezen
Nafarroako Foruzaingoaren agenteek Zizur eta Landaben inguruan mugikortasun-murrizketak betetzen direla zaintzen dute drone baten laguntzarekin.
2020/03/25 - 12:41
80 urtetik gorako emakume bat salatu dute Valtierran droga delitu bat egotzita
Keinu lizunak egin zituen, eta hartu zioten speeda "bilobarentzat" zela justifikatu zuen.