Foruzaingoa
2020/09/06 - 11:52
37 urteko iruindar bat hil da Legardan izan den trafiko-istripuan
Lehen ikerketen arabera, autoa bidetik atera da, eta tokian bertan hil da ibilgailuaren gidaria.
2020/08/25 - 12:45
Lapurtutako auto bat kiskali duen sute bat ikertzen ari dira Iruñean
Ibilgailua erabat kiskalita geratu da, eta garrek ondoan aparkatuta zegoen beste auto bati ere eragin diote. Dena dela, ez da inor zauritu.
2020/08/23 - 14:24
Kale zurrutean aritzeagatik 14 salaketa izan dira asteburuan Nafarroan
Gainera, larunbat gauean 47 dei jaso ditu Foruzaingoak bertaratzeko eskaerekin, haietatik zortzi gazte taldeek sortutako pilaketegatik izan dira.
2020/08/18 - 14:06
Kamioilari bat salatu dute Sunbillan, gidatzen zuen bitartean heroina erretzeagatik
Asteburuan, Malerrekan eta Bortziriaken ospatu ez diren jaiak direla eta, antolatutako bost kontroletan jarritako 29 salaketetako bat da.
2020/08/18 - 11:10
Desagertuta zegoen adingabe bat erreskatatu dute Caparrosoko amildegi batean
Adingabearen desagerpena Tafallan salatu zuten. Hainbat traumatismoekin eraman dute gaztea Nafarroako Ospitale Gunera (@bomberos_na-ren bideo batetik ateratako irudia).
2020/08/17 - 12:06
Pasabide kanadiar batean harrapatuta geratu den behor bat erreskatatu dute Baraibarren
Suhiltzaileek, Foruzaingoak eta basozainek bi ordu behar izan dituzte zaldia erreskatatzeko (Nafarroako Suhiltzaileen eta Foruzaingoaren irudiak).
2020/08/14 - 13:40
Bi pertsona ikerketapean daude Zangozako Merindadeko suteagatik
Foru Poliziak zuzendutako ikerketaren arabera, sei hektarea erre dituen sutearen sorburua uzta biltzeko makina batean eta traktore batean dago.
2020/08/10 - 12:38
Bikote bat atzeman dute Etxaurin 3,5 hektarea erre zituen barbakoa batengatik
Inplikatuetako batek barbakoa batean janaria egiteko sua egin zuela onartu zuen, eta kea adar batekin kentzean landaredia erre zuela.
2020/07/27 - 12:21
Gizon bat inputatu dute Leitzaranen, bizilagun baten txakurrari tiro egitea egotzita
Agenteek lau bala-talka aurkitu zituzten etxolaren aurrealdean eta beste bat barrualdean. 46 urteko bizilagun batek erantzulea zela onartu zuen.
2020/07/18 - 19:42
Kutsatu eta ez kutsatuen arteko futbol-partida bat ikertzen ari da Foruzaingoa
Iruñean hilaren 20rako egin zuten hitzordua aurkitu du Poliziak sare sozialetan eta deitzaileen bila ari da.
2020/07/16 - 10:52
24 urteko gizon bat larri zauritu dute Iruñean, hiru labankada emanda
Asteazken arratsaldean eraso zioten, eta zauritua bere kabuz joan zen Buztintxuriko osasun-zentrora, laguntza eskatzera.
2020/07/07 - 14:32
Pedrolako krimenaren erasotzaileen aurkako auziaren instrukzioa amaitutzat eman dute
Autoan, epaileak hainbat delitu baieztatu ditu: hilketa, legez kanpoko atxiloketa, baldintzapeko mehatxuak, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta, iruzurra eta armak legez kanpo edukitzea.
2020/07/05 - 12:57
Gizon bat hil da Zubietan, matxuratutako auto bat erretiratzen laguntzen ari zela
Bi pertsona autoari bultza egiten ari ziren eta hirugarrena, hildakoa, bolantea gidatzen ari zen, autoan sartu gabe, kontrola galdu eta amildegi batetik behera erori denean.
2020/06/29 - 11:37
43 urteko emakume bat zauritu da Nafarroan, autoa iraulita
Istripua 07:39 aldera jazo da, N-121-B errepidean, ibilgailua bidetik atera eta irauli denean. Zauritutako emakumea Iruñeko bizilaguna da, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
2020/06/26 - 18:05
11 urteko neska donostiar bat larri, Aiegiko kanpin batean bizikletatik erori ondoren
Nafarroako Foru Polizak jakitera eman duenez, bizikletan zebilela bide ertzeko zuhaixka baten kontra jo du eta lurrera erori da.
2020/06/22 - 11:54
Pertsona bat larri zauritu da Mendabian bere ibilgailua bidetik irtenda
Zauritua bakarrik zihoan 49 urteko San Adriango bizilagun bat da, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
2020/06/22 - 11:30
Burlatako 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute sexu-abusuagatik
Emakume bati ukituak egin zizkion, etxeko atarian, baina biktimak ihes egitea lortu zuen.
2020/06/16 - 11:51
Lau pertsona zauritu dira Faltzesen, horietako bat larri, autoa iraulita
Istripua 03:30 aldera gertatu da. Lehen ikerketen arabera, ustezko gidariak positibo eman du alkohol eta droga kontroletan.
2020/06/14 - 21:51
Aitak atxikitutako adingabe bat askatu du Foruzaingoak Artikan
Lau urteko alabarekin hiru orduz etxean gotortu da gizona. Umea askatu ostean, gizona atxilotu eta ospitalera eraman dute, azterketa psikiatrikoa egin diezaioten.
2020/06/07 - 11:03
Etxarri-Aranatzeko gazte bat hil da auto-istripuan, Sakanako autobidean
23:20 aldera gertatu da istripua A10 autobideko 10. kilometroan, Uharte Arakil parean. Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari da.